Japoniako abenturak




Aupa
gaztiak (Txorimanolek esaten dauen bezela)!

Bueno,
hasteko zorionak emun bitziet Eneko ta Imanolei. Benetan be ideia oso ona izen
da kuadrilako bloga itxia. Lan apur bat emungotzue, baina jakin daizue fruituak
txarrak ez diela. Bape txarrak. Hori bai, apur bat pikauta nau alkortai
kriston jarraipena itxen dotzezuelako ta niri zero!

Bo,
al grano. Oin hilabete Tokiora fan nintzen kontzertu batzuk emutera, sin
mas. Ta hemen daukotzue han ataratako argazkixak. Ni enaz agerketan askotan, ze
etxat kamara txupetia gustetan (hori jakingozue honezkero!). Geixen bat bertako
jentia agerketan da: friki, monje, pitiki, ume ta bestelako batzuk.

Ta
Athletikekuak ikusi eurie ez bezela, niri ez duztela etsaixen kamisetak
urtikariaik emuten. Aupa erreala!!!! 

Bo
besarkada bat danoi. Hurrengo argazkixak Zelanda Berritxik.

TXARTO
EZ!!!

Albis

Giroko porran Peri irabazle!

Italiako Giroa domeka honetan amaitu da. Eta bertan Danilo de Luca nagusitu bada ere, gure Tropelako porra partikularrian, Peri izan da garailia.

Giroko porrak (bakoitzak 10 euro jartzeko pendiente dituela kontutan hartu gabe…) honako diru emaitzak izan ditu beraz:

20 euro: Peri (Eta bazkaria doan), Albes eta Egidazu.
10 euro: Ima, Poto, Mon eta Albis.
5 euro: Arku, Perea, Aitzi, Iñi, Loiti, Axpe, Montxi eta Barrutia.
Sari gabe: Galdos, Eneko eta Erras.

Ekainaren 16an izango dugun Barajuengo igoeraren egitaraua honakua:

09:45ean: Munar-en emango zaio Barajuengo igoerari hasiera.
11:00etan: Barajuen-engo soziedadian harrarretakua eta sari banaketa.
13:00etan: Poteo hasiera.
14:30ean: BAZKARIA Leintze elkartean. Sukaldari lanetan, porran azken hiru postuetan geratu diren Aitzi, Montxi eta Galdos ibiliko dira. Hirukote, ideiak hemendik hartu ditzakezue.

Besteik barik, fan entrenatzen, Barajuengo igoeria, ez da makala izango ta.

Pagoetako mendi lasterketa

Alkorta domeka honetan, Zarautz-en izan da Pagoetako mendi lasterketa burutzen. Oso lan ona egin du eta 116. postuan sailkatu da 1:27:45 denbora eginez.

Ekainaren 3an aldiz Sabiñanigon du zita. 38 km, Espainiako txapelketarako baliagarria den proban arituko da. Ostegunean abiatuko da bertara. Eta beretzat denboraldiko lasterketa garrantzitsuena izanik, zorte ona opa diogu!!!

Honen ostean aldiz, Lakuntza – Aralar-eko mendi lasterketa ingo dau, ekainaren 17an (behean, iazko argazki bat). Eta gu ere han izango gara bera animatzen. Aupa, Alkor!

Frontenis txapelketako final laurdenak

Partidu bakarra falta da ligaxka amaitzeko (Arku vs Mon) baina honek ez du ezertarako balioko, izan be, final laurdenak zeintzuk izango diren erabakita daude:

Final laurdenak:        Final erdiak:   Finala:

1.- Poto vs Mon        
2.- Peri vs Perea           1 vs 2         Ekainak 2 
3.- Arku vs Egidazu       3 vs 4
4.- Axpe vs Eneko

Besteik barik, zorte on!

Oihana Patagonia aldian

Nahiz eta hilaren 23an, Arrasaten bueltan izango dugun, Oihanak, Patagonian ataratako argazki batzuk bidali dozku. Oin dala hilabete inguru izan zen bertan Hannot-ekin batera eta paraje ikusgarrietaz gozatzeko aukera izan zuen.

3 bat hilabete pasa dira Argentinara joan zenetik, eta konfesatu digu, nahiz eta ondo pasa, etxera bueltatzeko gogoa ere baduela.

Astebete besterik ez da falta horretarako eta beraz, aprobetxatu Oihana, zure azken astea Argentinan!

Laster arte!

Lau bat argazki hemen.

Aramotz mendi lasterketa

Denboraldiko hirugarren lasterketa garrantzitsua, domekan izan zuen Alkortak, Aramotz mendi lasterketa. Zornotza-tik irten eta bertan bukatu zauen, tartean 26,5 km egin ostian.

Fan ginenok, Ima, Eneko eta Mon hain zuzen be, Leungane mendira zihoala, eman genizkion animuak (15. km-an) eta beti bezala ikusi genuen, lasai baina indartsu!

Hurrengo lasterketa Sabiñanigo-ko mendi lasterketa izango du Alkor-ek (38 km) eta nahiz eta guretzat Sabiñanigo urrintxo egon, hemendik lasterketa horretarako zorterik ona opa diogu!

Aupa Alkor!

Gau Alai-ren agurra

Aizarnazabal, Zamudio, Aramaixo, Oñati, Arrasate, Urrunaga, eta beste hainbat herritako plazak alaitu ditxuzte urtietan zihar Aitzik eta Potok, “Gau Alai” bikotiak. Zela gainera!!!

Baina, agur esateko ordua be heldu zaie, eta horixe ba, uda honetan musika kontuak alde batera utziko ditxuzte.

Koadrilakuak be, makina bat dantza indou “Gau Alai”-kin (Urbixan, San Iñazio egunian adb..) eta pena apur bateaz be hartu dou notizia.

Baina bueno, gauzak hola die! Zorte on, pareja!

Gora “Gau Alai”!

Frontenis txapelketaren emaitzak eta sailkapena

Frontenis txapelketak beste emaitza honeik ditu:
Eneko 25 – Poto 40
Poto 40 – Egidazu 20
Peri 40 – Axpe 23
Arku 40 – Axpe 25
Eneko 40 – Perea 26
Egidazu 26 – Perea 40
Axpe 40 – Mon 34

Honenbestez:

A taldea Jokatu Irabazi Galdu
Poto 3 3 0
Eneko 3 1 2 (-9)
Perea 3 1 2 (-16)
Iñi / Egi 3 1 2 (-23)

B Taldea Jokatu Irabazi Galdu
Arku 2 2 0
Peri 3 2 1
Axpe 3 1 2
Mon 2 0 2

Finala ekainaren 2xan jokatzia nahi badou, komeni jaku espabiletia!