Pagoetako mendi lasterketa

Alkorta domeka honetan, Zarautz-en izan da Pagoetako mendi lasterketa burutzen. Oso lan ona egin du eta 116. postuan sailkatu da 1:27:45 denbora eginez.

Ekainaren 3an aldiz Sabiñanigon du zita. 38 km, Espainiako txapelketarako baliagarria den proban arituko da. Ostegunean abiatuko da bertara. Eta beretzat denboraldiko lasterketa garrantzitsuena izanik, zorte ona opa diogu!!!

Honen ostean aldiz, Lakuntza – Aralar-eko mendi lasterketa ingo dau, ekainaren 17an (behean, iazko argazki bat). Eta gu ere han izango gara bera animatzen. Aupa, Alkor!

Iruzkin bat “Pagoetako mendi lasterketa” bidalketan

  1. Puyada - Oturia

    Alkor-ek 05:03:27 denbora behar izan zuen domekan Sabiñanigoko 38 km-ko proba egiteko. 127. postuan sailkatu zen. Hori da sasoia hori, Alkor!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude