Berriz be Txinan



 


Kaixo denoi:


 


Ez dakit denok jakingo dezuten, baina berriro nau Changchun-en (Txinan) bueltan. Oraingo honetan zorte apur batekin 3 bat astetan bueltan, saiatuko gara behintzat. Gaur, domeka eta lanera, egun normala balitz moduan, egia esan hobeto, hemen ez dau ezer ikustekorik eta gutxiago ere egiteko (batez be bakarrik bazauz!!!).


 


Gaur domeka zenez ez geneukan lantegian jantokirik, eta horrenbestez kanpora joan gera, ondoan dagoen jatetxe batetara (nerekin zetozen Txinoak Mongoliako jatetxea


dela esan didate), bertan ikusten dezuten bezala, kazuela bat atera digute, dena gordinik zegoen, eta mahai erdian dagoen suaren gainean ipini eta irakitzen jartzen denean, bertan arrantzatutakoa barrura (denetarik zeukan!!!) 


 


Aurreko bidaian Eskorpioia jan nueneko argazki pare bat ere jarri dizkizuet.


Laster arte.


ENEKO

Alemaniako abenturak


 


Epa denoi,


 


Berandutxo baina hemen doakizue nire alemaniako oporren kontakizuna.


 


Hemendik hegazkinez Stuttgartera joan nintzen eta bertara nire lagun alemaniarra (Pascal) etorri zen bila. Bere etxetik pasa ostean afaltzera joan ginen kanpora. Joan ginen jatetxean bertan egiten zuten euren garagardoa eta imaginatzen dozuen bezala oso ona zegoen. Han ondo afaldu eta edan ostean etxera bueltan joan ginen. Ordurako bere anai nagusia bertaratua zegoen.


 


Hurrengo egunean (2. eguna), “Oihan Beltz”-era joan ginen hirurok heuren familiako baserri antzerako batera. Han bere beste anai, arreba eta gurasoekin barbakoa bat eduki genuen (saltsitsak, oilasko antzerako baten petxuga, etab.). Arratsaldean parke antzerako batera joan ginen non zuhaitz gainean alde batetik bestera pasatzen ibili ginen. Oso ondo pasatu genuen. Gero ur jausi famatu bat ikusi eta etxera bueltatu ginen beste barbakoa bat jatera.


 


Hurrengo egunean (3. eguna), Estrasburgora joan ginen. Kotxea alkilatu eta Estrasburgon turismo egin eta gero Karslruhe-ra joan ginen bere anai bikiakin eta bere lagun txinatarrekin afaltzera.


 


4. egunean, Alemanian dagoen gaztelurik ezagunena ikustera joan ginen. Izena ez naiz gogoratzen baina Walt Disney hartan inspiratu zen bere gaztelua egiteko. Oso polita. Bueltan lehenengo eguneko leku berberean afaldu genuen.


 


5. egunean, kotxea aldatzen joan ginen, kasu hontan konpainiaz kilometro ilimitatuak ez zituelako eta gure kalkuluen arabera dirutza bat ordaindu behar bait genuen km.extrengatik. Gero lagun Korearrak batzera joan ginen Frankfurtetik ez oso gertu dagoen aeroportu batera. Batu eta gero Frankfurtera joan ginen eta Pascalen anai nagusiarekin turismo pixkat egiten joan ginen.


 


6. egunean, turismoan segitu genuen izena gogoratzen ez dudan hiri batean eta gero Stuttgarten dagoen Mercedesen museoa ikusi genuen.


 


7. egunean , Karlsruhen Pascalen anai bikiarekin bazkaldu eta Parisera joan ginen.


 


8. egunean, Parisen turismoa egin genuen egun zoragarri batean. Oso ondo egon zen.


 


9.egunean, honuntza etorri ginen eta Arrasatera denboraz ondo ibili arren, lagun Koreano batek zeukan arazo bategatikan, Internetez egin beharreko kontuak, Donostira joan ginan, nire ordenagailuak ez ziolako izten egin behar zuena egiten.


 


10.egunean, Donostin turismoa egin geben eta afari on baten ostean lagun Koreanotako bat Hendaiara eraman genuen trena hartzera.


 


11. egunean, Bilbon turismo, Gaztelugatze ikusi eta Donostira joan ginen afaltzera.


 


12. eguna, agurren eguna. Koreanoa Loiura eraman eta agurtu. Segidan Pascal Biarritzera eraman, fakturatu eta Biarritzen azken bazkaria eginda agurtu ginen.


 


Argazkiak hemen.

Korsika 07


Uda hontan Olaia ta Bixok
Korsika aldian ibili gare kotxia ta kanpiña hartuta irla gehixena ezagutzeko
asmuakin… horretarako 16 egun euki ditxugu, ta hasiera baten egun
dexente diezela emun arren gauza batzuk ikusteke itxi ditxugu. Asko gustau
jakun herri bat izan danez eskusa moduen erabilikou hurrengo baten bertara
bueltatzeko.

Gezurra emuten dau zelan
Mediterraneuan kokatuta dauen irla txiki batek horrenbeste joku emun al dauen
baiña benetan holan da. Naturaz gozatzeko herri bat da, Mendi ikaragarriak
ditxu irla bat izeteko (altuenak 2706
m. Monte Cinto) ta neguan ditxusten eski estazio
ezberdiñetan neguko kirolak praktikatzeko erabiltzen ditxuzte. Korsikako
kostaldia be ikusgarrixa da, nahiko basatixa da herri turistiko bat
izeteko eta akantilauez eta kalaz beteta dau. Esaten dauienez Europako areirik
fiñena bere hondartza batzutan aurkitzen da, eta bere ur gardenekin batera
plaia tropikalen itxura hartzen daue batzutan! Herrartek emundako aholkuai
jarraitxuaz, ezin da Korsikara fan buzeetako betaurreko eta aleta barik ta
neuk ala eiñ nauen. Barrutia: Arpoia erueteko leku ona dok peskia ez da
falta eta!!!

Irlan mugitzeko aukerarik
onena kotxia da nere ustetan, autobusa eta trena daukien arren bere
desplazamenduak nahiko mugatuta dauz eta ez dotzue hurriñera eruengo. Batzuk
bizikletan faten diez irlara, baiña bertan egon ostien esan biherra dau formaz
oso ondo egon bidala pertsonia leku danak nahiko menditxuak diezelako.
Gaiñera irlan daukien errepidiak nahiko eskaxak diez gehixenetan. Ta
kanpiña da aukerarik onena mugitzen ibili biher dan pertsonandako, Hotelak oso
garestixak diez ta ez dau problemarik kanpiña topatzeko orduan.

Irla dana da oso interesantia
ta ez nauke jakingo leku konkretu bat esaten paisajia aldatzen doielako lekuz
mobiduten goiezela (ekialdeko kostalde parte haundi bat ikusi gabe itxi
gauen) .  Leku turistikuenak kostaldiak diezen arren (liburuetan ta
leku askotan gomendatzen da kostaldea), Korsikak barnekalde oso
interesgarrixe dauko mendi eta basuak gustoko badaukotzu. Neuk personalmente
rekuerdo oso onak ditxut barnekaldeko baso eta mendietaz. Hemen
daukotzue argazki batzuk irlan dauzen paisajeekin ideia bat itxeko…

Bertako jentia nortasun
berezikua dala igartzen da. Italianuekin afinidade gehixau ikusten jake
Frantsezekin baiño ta posiblemente bere jatorri Italianuagaitxik izen
leike. Hizkuntza korsua Italianuai gogorarazten dau, asi ke, hobeto
ulertzen da batzutan Korsoz Frantzesez baiño. Jente Korsuak nahiko itxixa
izatiaren fama daukie ta neurri baten egixa izen leike, baiña euskaldunak be
kalifikatibo hori erueten dou beti gaiñian ta badakigu zer dan hori. Inglesez
ez daue askorik ulertzen ta ez daue esfortzu askorik itxen zuri ulertarazteko,
baiña euskalduna zarela esan ezkero euren jarrera aldatzen da guztiz
(bastante estimatzen gaitxuste antza danez). Kuriosua pentsau jakun
Ile-Rousseko merkatuan topau gauen ezti saltzaile sinpatiko batek euskeraz
jakitia ta barre batzuk iñ gauen berekin “Al ke no le guste el vino es un
animal” ta ” “kalian gora kalian bera” kantau zuzkunian…
personaje autentiko!!

Bueno ba, besterik barik
aukerarik euki ezkero bertara fatia gomendatzen dotzuet danoi. Bertako argazkixak hemen.

Onak izan Termitak zauzien
lekuan egonda be eta ikusiarte

Azken txanpa Txinan

Kaixo, denoi.

Dagoeneko
nire 5. astean sartua nago. Azkenengo egunetan udazkena heldu dela
dirudi hemen, kriston hotza egiten ari baitu. Eskerrak laster
Beijingera joango garela, eta ostegunerako etxera buelta, dagoeneko
gogo apur batekin.

Hemen
ez dau egiteko gauza handirik, eta ikustekoak ez dira ere larregi,
hemen jartzen dizuet nire hoteleko arrerako argazkia eta Chang Chuneko
museokoa.

Aurrekoan
jatetxe berezi batetara joan ginen, bertan argazkian ikusten den modua,
kazuela bat jartzen dizute mahai erdian, bertan bi saltsa moduko daude,
bat pikantea eta bestea ez, behean sua dauka, eta irakiten dau denbora
dena. Gero zuk gauzak bertara bota eta egostean jan egiten dituzu,
haragia, perretxikoak, arrai bolak, belar mota mordo bat…
Ostegunera arte!

ENEKO

Txinako abenturak


 

Kaixo denoi:

 

Gaur Urriak 1 da, nire urtebetetze eguna, eta ni Txina aldetik nabil. Bertan jai egun garrantzitsua da, komunismoaren altxamendua ospatzen bait dute. Gaur egun dena jai geneukala aprobetxatuz, 100kmtara dagoen parke batetara joan gera, bertan mendi barruan dagoen laku bat ikusten egon gera.

Bidean arroza jasotzen ari ziren, eta bertan geratu gera argazkia ateratzera, argazkikoa nire lankidea da, eta txinatarrendako oso zaila da bion artean nor zein den asmatzea, igualegiak bait gera…

 

Ondo segi eta laster arte