Azken txanpa Txinan

Kaixo, denoi.

Dagoeneko
nire 5. astean sartua nago. Azkenengo egunetan udazkena heldu dela
dirudi hemen, kriston hotza egiten ari baitu. Eskerrak laster
Beijingera joango garela, eta ostegunerako etxera buelta, dagoeneko
gogo apur batekin.

Hemen
ez dau egiteko gauza handirik, eta ikustekoak ez dira ere larregi,
hemen jartzen dizuet nire hoteleko arrerako argazkia eta Chang Chuneko
museokoa.

Aurrekoan
jatetxe berezi batetara joan ginen, bertan argazkian ikusten den modua,
kazuela bat jartzen dizute mahai erdian, bertan bi saltsa moduko daude,
bat pikantea eta bestea ez, behean sua dauka, eta irakiten dau denbora
dena. Gero zuk gauzak bertara bota eta egostean jan egiten dituzu,
haragia, perretxikoak, arrai bolak, belar mota mordo bat…
Ostegunera arte!

ENEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude