Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Chang Chun


 

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, dagoeneko Txinan nago. Aurreko urtean egon nintzen hiri berdinera (ChangChun) etorri naiz, bertan igaroko ditut hurrengo asteak. Gaur goizean lanerako jaiki naizenean -11ºC egiten zuen, aurreko urtean -15ºC era ere heldu ginen…Hemen jarri dizkizuet 2 bideo1 / bideo2 eta argazki batzuk, batean nire hoteleko logela ikusi dezakezue, eta bestean egin ditudan afari pare batekoak dira.

 

Ondo segi.

 

ENEKO

Artzanburu


 

Kaixo denoi:

Aurreko domekan, Peri, Mon, Skritx, Iñi eta ni Artzanburun (Aizgorri mendikateko mendi bat da 1368 m) egon ginen. Brinkola auzoko urtegitik irten ginen. Ni sekula egon gabe nengoen, eta nahiko aldapa gogorrak ditu, dena den azkenean heldu ginen gailurrera. Hemen dauketzue Artzanburuko argazki batzuk.

Ondo segi

ENEKO

Ezcaray


Kaixo denoi:

 

Zer moduz joan dira oporrak? Termita batzuk bizikleta gaineko oporrak egin genituen. Lehenengo 3 egunak Ezcaray-ra joan ginen, eta bertan 2 bizikleta buelta eman genituen, lehena Vuelta al valle de Oja ( http://es.geocities.com/breslau61/id30.htm ) bertan 85km ko buelta eman genuen, bigarren egunean padelean jolastu eta deskantzau in gauen, eta hirugarrenean Cruz de la Demanda izeneko portua igo genuen, hau dena karreteraz, eta 72km izan ziren.

 

Gero Valdeavellano de Tera izeneko herri txiki batera joan ginen Sorian. Bertan lehenengo egunean Laguna de la Cebollera eta gero beste putzu batera joan ginen. Hurrengo egunean Vinuesara kotxean joan, eta gero Laguna Negra-ra igo ginen. Azken egunean Almarza izeneko herri batetara joan ginen mendiko GR bide bat jarraituz. Guztira ia 300 km egin ditugu, eta 5 pintxazo egon dira.

 

Argazkixak hemen.

 

Laster arte

ENEKO

Sallent de Gallego


 

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, astebukaera honetan termita batzuk (Mon, Alkorta, Ainitze, Loiti, Albes, Skritx, Iñi eta Eneko) Pirineo aldera joan gera. Bertara ostiral gauean heldu ginen eta sapatu goizean goiz jaiki eta Izenik gabeko mendi batetara (2.700 m inguru) igo genuen. Bertara heltzeko laku batzutatik pasatu beharra dago. Mendian 8 orduz ibili ondoren albergera jeitsi, afaldu eta trago batzuk edan genituen, baina 12xetarako ohian gauzen, domekan ere mendi buelta bat baitzegoen planifikatuta. Nik sapatuko menditik jeisten sobrekarga muskularra eduki nuen eta domekan besteak mendira joan zirenean Mon eta biok etxera etorri ginen.

 

Argazki pare bat hemen.

 

Ondo ibili

ENEKO

Astebukaeran Iratxen


 

Kaixo denoi:

 

Astebukaera honetan batzuk Iratxen egon gera, bertara bizikletak eraman eta astebukaera ziklista eduki degu. Zapatuan Peri, Iñi, Mon eta laurok Montejurra eta gero Mojardineko gaztelura igo ginen bizikletan (35km). Oso gogorra, batez be Montejurrako azken 300 metroak (Iñigok ere hanka jarri behar izan zuen lurrean…)

 

Domekan berriz Peri joan egin zen eta Loiti eta Ainitze etorri ziren, eurekin Santa Cruz del Campezo inguruan dagoen bizikleta ibilbide bat egin genuen, 38 km, ez zen gaizki egon. Argazkixak hemen.

 

Ondo segi

ENEKO