Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Chan Chun-eko bigarren astia


 

Kaixo denoi:

 

Dagoeneko beste aste bete pasa da. Astea nahiko ondo joan da, behintzat gauza txar barik (lanean). Bestela dena betiko antzera. Domekan Jin-ekin egun pasa joan nintzen, erosketa batzuk egiteko aprobetxatu nauen, eta gero pintxo morunuak jartzen duten jatetxe batetara joan ginen afaltzera. Astelehenean bi itzultzaileekin (Jin eta Li xiang) joan nintzen Hot Pot deritzon jatetxe batera, bertan mahai erdian ontzi bat jartzen dizute, salda pikante edo normalakin (edo biak) eta gero irakitzen jarri eta bertan zuk gertatzen dituzu gauza ezberdinak, haragia, perretxikoak, berdura mota denak, arrain albondigak…

 

Ostegunean lantegiko langileek afaltzera gonbidatu gintuzten, jatetxe txinatar normala.

 

Ostiralean guk gonbidatu genituen, jatetxe aleman batera, beno alemana izena eta garagardoa, zeren eta gero jateko arrak, arrain azala gelatinatuta… Hori bai garagardoa oso ona!

 

Zapatua lanera joan naiz, eta bihar Dumplinak egiten ikastera noa, baina hori datorren asteko berrietan ikusiko dezute.

 

Argazkixak hemen.

 

Ondo segi.

ENEEKO

Chan Chun

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, dagoeneko Txinan nau bueltan. Lan asuntoa betiko antzera doa, eta eguraldia pentsatu baina onagoa, -15ÂșC… dena den gertatuta etorri naiz hori eta gehiagorendako!!!

 


 

Betiko modua argazkiak jateko gauzekin erlazionatuta daude, hemen egiten dudan interesgarriena janariaren inguruan da beti. Fruta platoa, hotelean lehenengo egunean eman zidaten. Dagoeneko 4. aldia da hotel honetara natorrela, eta atean egoten den managerrak ezagutu eta hau bidali zidan…

 


 

Asteazkena, txinatarrentzat udaberriko lehenengo eguna izan zen, eta ohitura dute udaberri rollitoak jatea, ba ni ere horraik jatera joan nintzen, nire inguruan gende mordo bat ikusten den jatetxea da, eta EZ hemengo rollitoak ez dira horkuen berdinak…

 


 

Bolatxo beltz horiek ere jateko egun berezi bat dago, datorren astean izango da, baina nerekin afaltzera etorri zenari, egun berezi horretan jateko fabrikan eman zizkioten, eta joan ginen jatetxean batzuk gertatzeko eskazu zuen nik daztatu ahal izateko, dena den zihur nago datorren astean ere horrelako mordo bat jango ditudala…

 


 

Kalean agertzen naizen argazki bakarra, jatetxea ikusi dezazuten da, atzean dagoena zapatuan lanetik irten eta jatera joan ginen jatetxea da, gero barruan ere argazkiren bat ere badago, atzean dragoia ikusten dena da.

 

Txapa hau eta gero, ondo segi eta hurrengo asterarte.

ENEKO

Dublinen egunpasan


Aupa!


Aurreko ostegunien, Dublin-en egon nintzen egunpasan. Ryanair-eko buelo merke horreitariko bat aprobetxauaz (20 euro fanetorrixa), Dublin ezauketako aukeria auki nauen. Goizian fan eta ilunkeran buelta Edinburgora. Egixa esan, askoik ikusteko ez eta zuzenian Irish lamb Stew bat jan ostian (guisau antzerako bat) bertan dauen Guinness fabrikara fan ginen. De lujo egoten zan goixan zeukan miradorian Guinness pinta bat edaten… Egunpasa politxa! 


Hemen argazkixak!


Ondo segi!


Ima

Europa aldeko biajia…


Aupa, gente!


Dakitzuen bezela, gabon partian, Europa aldian egon nintzen, Bratislava, Budapest, Krakovia, Wroklaw eta Berlin-en. Ondo pasau gauen baina definitivamente, herri horreik udan bisitetakuak dia… Egunero sekulako hotza in zozkun (eta itxuraz ez hainbeste ze aste bete beranduau Polonian -25eko tenperaturak euki zauien…).


Bi astetxo eta gustora. Oin de buelta Edinburgo aldian. Sin mas, hemen dauketzue biajeko argazkixak. Espero danok Arrasate aldian ondo egotia!


Take care and see you soon!

Iratxera abenduan


 

Kaixo Denoi:

 

Aurreko urteko azken abenturaren argazkiak jarri berri ditut. Batzuk jakingo dezuten moduan, abenduko azken egunak Iratxen igaro genituen, gure hasierako plana egunero mendira joan eta kirol apur bat egitea zen, baina eguraldia lagun ez genuenez eduki, gure egunak txikiteo, PlayStation, pelikulak..etbr etan igaro genituen.

 

Ondo segi

ENEKO