Chan Chun

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, dagoeneko Txinan nau bueltan. Lan asuntoa betiko antzera doa, eta eguraldia pentsatu baina onagoa, -15ºC… dena den gertatuta etorri naiz hori eta gehiagorendako!!!

 


 

Betiko modua argazkiak jateko gauzekin erlazionatuta daude, hemen egiten dudan interesgarriena janariaren inguruan da beti. Fruta platoa, hotelean lehenengo egunean eman zidaten. Dagoeneko 4. aldia da hotel honetara natorrela, eta atean egoten den managerrak ezagutu eta hau bidali zidan…

 


 

Asteazkena, txinatarrentzat udaberriko lehenengo eguna izan zen, eta ohitura dute udaberri rollitoak jatea, ba ni ere horraik jatera joan nintzen, nire inguruan gende mordo bat ikusten den jatetxea da, eta EZ hemengo rollitoak ez dira horkuen berdinak…

 


 

Bolatxo beltz horiek ere jateko egun berezi bat dago, datorren astean izango da, baina nerekin afaltzera etorri zenari, egun berezi horretan jateko fabrikan eman zizkioten, eta joan ginen jatetxean batzuk gertatzeko eskazu zuen nik daztatu ahal izateko, dena den zihur nago datorren astean ere horrelako mordo bat jango ditudala…

 


 

Kalean agertzen naizen argazki bakarra, jatetxea ikusi dezazuten da, atzean dagoena zapatuan lanetik irten eta jatera joan ginen jatetxea da, gero barruan ere argazkiren bat ere badago, atzean dragoia ikusten dena da.

 

Txapa hau eta gero, ondo segi eta hurrengo asterarte.

ENEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude