Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Vertice de Anayet

Astebukaera honetan Erras, Mon, Eneko eta laurok Jacan egon gare. Astebukaera batek askorako ez dau emuten, baina ahal izan doun einean, aprobetxau dou.

Zapatuan Canal Roya-tik Ibones de Anayet-era igo eta hemendik Vertice de Anayet-era joan ginen. Ibilbide politxa eta samurra benetan. Erras-ek aldiz Anayet-erako bidia hartu zauen.

Bero eta ondorixoz egarri apur bat pasau gauen baina osteko zerbezekin, hau berehala ahaztu gauen!

Hemen ibilbide honetako argazkixak.

Hiru erregeen mahaia / Arlas

Ezkontzako “exceso” danen ostian, astebukaeran, Pirineotan egon gare koadrilako baten batzuk. Izabako kanpinean campamento base egin, eta zapatuan Hiru erregeen mahaia eta domekan Arlas mendietan izan ginen.

Zapatu atsaldian, Izabatik bueltatxo bat be emun gauen, eta bueltan Errastik sekulako afaixa gertau zozkun. Eperrak saltsan, eta edateko Marques de Riscal! Ederrak eperrak Erras!

Hemen daukazue alde batetik, Hiru Erregeen mahaiko eta bestetik, Arlas mendiko argazkiak!

Astebukaera honetan Izabara!

Ikusgai dozuen argazkixak lau bat urte izango ditxu. Petretxema eta Hiru Erregeen mahaian izan ginen, Martx, Koto, Alkor, Peri eta bostok.

Astebukaera honetan, Petretxema oinguan ez, baina Hiru Erregeen mahaira eta Lakartxela mendietara igoteko asmua daukou.

Bertara goiazenok, Alkor, Peri, Mon, Eneko, Erras, Iñi eta zazpirok, seguru nau fenomeno pasaukoula!

Abentura honetako argazkixak datorren astian!

Barajuengo igoera

Zapatuen in gauen, Tropelako Giroko porria aitzaki moduen hartuta, Barajuengo igoeria. Iaz Udalako igoeria in gauen eta aurten Aramaixo aldera fan gare.

Orokorrian ondo pasau gauen. Igoeria benetan interesgarrixa egon zan, eta iaz ez bezala, aurten Iñi izan da garailia!

Bazkaixa be fenomeno. Chapeau sukaldarientzat! Oilaskua ederra!

Bueno, hemen dauketzue alde batetik, zapatuko argazki batzuk eta nobedade moduen be, Albistur-i esker beste bideo honeik be.

Bideo 1
Bideo 2
Bideo 3
Bideo 4
Bideo 5
Bideo 6
Bideo 7
Bideo 8

Agur!

Frantziako Tour-a

Frantziako Tour-a badator!

Tropela.net webgunian badau ya txirrindulari taldia itxeko aukeria! Oin arte in dauenak badaki zein dan funtzionamendua. Kasualidadez, koadrilako besten bat porria itxera animetan bada, ba galdetu daixela.

Girua, oin dala ez asko bukatu da eta ondion Tour-eko porria nola planteauko dogun zehazteke daukou, baina hauxe aurreratxuau esangou, ok?

Txirrindulari taldia itxerako orduan izan kontuan, bertan agertzen dien txirrindulari askok ez dauiela Tour-ian parte hartuko.

Taldia in baino lehenau, begiratu cyclingstartlist izeneko webgune honetan. Bertan, Tour-ian parte hartuko dauien txirrindularien lista probisionala azaltzen da.

Beti bezala, todociclismo edo esciclismo webguneek eman al dotzue pista bat edo beste.

Ah, ekipua itxeko plazua uztailaren 7an, 12:00etan amaitzen da.

Besteik barik, animau eta ein zure taldia!