Vertice de Anayet

Astebukaera honetan Erras, Mon, Eneko eta laurok Jacan egon gare. Astebukaera batek askorako ez dau emuten, baina ahal izan doun einean, aprobetxau dou.

Zapatuan Canal Roya-tik Ibones de Anayet-era igo eta hemendik Vertice de Anayet-era joan ginen. Ibilbide politxa eta samurra benetan. Erras-ek aldiz Anayet-erako bidia hartu zauen.

Bero eta ondorixoz egarri apur bat pasau gauen baina osteko zerbezekin, hau berehala ahaztu gauen!

Hemen ibilbide honetako argazkixak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude