Korsika 07


Uda hontan Olaia ta Bixok
Korsika aldian ibili gare kotxia ta kanpiña hartuta irla gehixena ezagutzeko
asmuakin… horretarako 16 egun euki ditxugu, ta hasiera baten egun
dexente diezela emun arren gauza batzuk ikusteke itxi ditxugu. Asko gustau
jakun herri bat izan danez eskusa moduen erabilikou hurrengo baten bertara
bueltatzeko.

Gezurra emuten dau zelan
Mediterraneuan kokatuta dauen irla txiki batek horrenbeste joku emun al dauen
baiña benetan holan da. Naturaz gozatzeko herri bat da, Mendi ikaragarriak
ditxu irla bat izeteko (altuenak 2706
m. Monte Cinto) ta neguan ditxusten eski estazio
ezberdiñetan neguko kirolak praktikatzeko erabiltzen ditxuzte. Korsikako
kostaldia be ikusgarrixa da, nahiko basatixa da herri turistiko bat
izeteko eta akantilauez eta kalaz beteta dau. Esaten dauienez Europako areirik
fiñena bere hondartza batzutan aurkitzen da, eta bere ur gardenekin batera
plaia tropikalen itxura hartzen daue batzutan! Herrartek emundako aholkuai
jarraitxuaz, ezin da Korsikara fan buzeetako betaurreko eta aleta barik ta
neuk ala eiñ nauen. Barrutia: Arpoia erueteko leku ona dok peskia ez da
falta eta!!!

Irlan mugitzeko aukerarik
onena kotxia da nere ustetan, autobusa eta trena daukien arren bere
desplazamenduak nahiko mugatuta dauz eta ez dotzue hurriñera eruengo. Batzuk
bizikletan faten diez irlara, baiña bertan egon ostien esan biherra dau formaz
oso ondo egon bidala pertsonia leku danak nahiko menditxuak diezelako.
Gaiñera irlan daukien errepidiak nahiko eskaxak diez gehixenetan. Ta
kanpiña da aukerarik onena mugitzen ibili biher dan pertsonandako, Hotelak oso
garestixak diez ta ez dau problemarik kanpiña topatzeko orduan.

Irla dana da oso interesantia
ta ez nauke jakingo leku konkretu bat esaten paisajia aldatzen doielako lekuz
mobiduten goiezela (ekialdeko kostalde parte haundi bat ikusi gabe itxi
gauen) .  Leku turistikuenak kostaldiak diezen arren (liburuetan ta
leku askotan gomendatzen da kostaldea), Korsikak barnekalde oso
interesgarrixe dauko mendi eta basuak gustoko badaukotzu. Neuk personalmente
rekuerdo oso onak ditxut barnekaldeko baso eta mendietaz. Hemen
daukotzue argazki batzuk irlan dauzen paisajeekin ideia bat itxeko…

Bertako jentia nortasun
berezikua dala igartzen da. Italianuekin afinidade gehixau ikusten jake
Frantsezekin baiño ta posiblemente bere jatorri Italianuagaitxik izen
leike. Hizkuntza korsua Italianuai gogorarazten dau, asi ke, hobeto
ulertzen da batzutan Korsoz Frantzesez baiño. Jente Korsuak nahiko itxixa
izatiaren fama daukie ta neurri baten egixa izen leike, baiña euskaldunak be
kalifikatibo hori erueten dou beti gaiñian ta badakigu zer dan hori. Inglesez
ez daue askorik ulertzen ta ez daue esfortzu askorik itxen zuri ulertarazteko,
baiña euskalduna zarela esan ezkero euren jarrera aldatzen da guztiz
(bastante estimatzen gaitxuste antza danez). Kuriosua pentsau jakun
Ile-Rousseko merkatuan topau gauen ezti saltzaile sinpatiko batek euskeraz
jakitia ta barre batzuk iñ gauen berekin “Al ke no le guste el vino es un
animal” ta ” “kalian gora kalian bera” kantau zuzkunian…
personaje autentiko!!

Bueno ba, besterik barik
aukerarik euki ezkero bertara fatia gomendatzen dotzuet danoi. Bertako argazkixak hemen.

Onak izan Termitak zauzien
lekuan egonda be eta ikusiarte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude