Etiketaren artxiboa: naufragioaren hondarrak

Fan Klubaren bigarren zatia

Atzo ikusi nuen, bigarrenez, Ehungarrenean Hamaika ikuskizuna. Zornotza aretoan izan nintzen atzo arratsaldean. Justu samar iritsi nintzen hitzordura eta ez nuen bertaratu zirenak patxadaz ikusteko aukera izan, baina ondo etorria egin zidan Luisja Ugalde, Zornotzako udal teknikariak. Zornotzan bizi nintzela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Onartezina da: 90 euroko isuna jarri didate

Abuztuaren 28an, Bilboko jaietako azkeneko egunean, derbya ikustera joan nintzen Bilbora. Realaren bufanda eta guzti joan nintzen, Athletic taldeko zale mordoska batekin. Kontua da, Etxebarrin badagoela Metro geralekuan aparkalekua. Autoa han lagata, metroan joan-etorria egiten baduzu, aparkalekua oso merkea da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Platerueneko guztiei, zorionak!

Plateruena Kafe Antzokiak urtebete egin du. Atzo egin zuen urteurren jaia. Ikuskizun luzea, oso luzea, egin zuten antolatzaileek. Orain dela urtebete ere izan nintzen Plateruenean. Justu-justu sartu ginen antzokira, han zegoen jendetzarekin. Anboto aldizkariko lankide ohiak elkartu ginen hara eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Iritzi eragile handiak

Berriz ere errealitateak fikzioa gainditu du. Eta egun batzutan behintzat, izango dugu hori konprobatzeko aukera telebistako reallity show deitzen diren horiei esker. Bergarako Saray Leal ahizpa handi bihurtu da. Horri begira izan gara, gura barik ere horrela delako, asteburuan. Egunero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Boroako munstroa piztu da

Joan zen hilean ilargi beteak eragin zidan pentsamendu txikiez aritu nintzen hemen. Gaur berriz ere ilargi betea izango da. Baina atzo gauean ikusi nuen ilargi ia beteak, ikuspegi ikaragarria erakutsi zidan: Boroako zentralaren argiztapen beldurgarri eta, aldi berean, fantastikoa. Orain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Kilometroetako lagunak, anbulantziak?

Aurreko domekan Aretxabaletan izan ginan, Kilometroetan, hiru lagun. Euripean, baina aurpegi ona jartzen saiatu ginan eta ondo pasau ginuan. Eta, inguruko kaleak? Hura zen zikin mordoa: poltsa, botilak, katxiak… Aterik zegoenez, neskato-mutiko gazteak batera eta bestera ari ziren; nesken atzetik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Hemen dator Torrente!

Bihar, barikua, Santiago Segurak Torrente nazkagarriaren –eta aldi berean, *España cañí* horren pertsonaia maitagarrienetako baten– hirugarren filmaren 460 kopia banatuko ditu Espainia eta Euskal Herriko zine aretoetan. Hori jakinda, Karra Elejalderi elkarrizketa egin nioneko zati bat errekuperatu dut. Asteleheneko Goienkarirako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskaraz ari ditxun-eta!

Joan zen zapatuan Amaia Antzokian izan nintzen, Aupa Etxebeste! filma ikusten. Hasierako inpresioa, uste baino jende gutxiago dago, izan zen; baina, begira hasita bergararra, bergararra, bergararra… Kixiren bizilagunak ziren hara elkartu ginenen artean nagusi. Hori ere igarri zen pelikulan zehar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Gurekin akordatzen direlako gara

Atzo ikusi nuen Princesas filma eta honako esaldiarekin bueltaka nabil, harrezkero: Gurekin pentsatzen duen norbait badagoelako gara eta ez alderantziz. Candela Peña aktoreak esaten du pelikulan (*Existimos porque hay alguien que piensa en nosotras y no al revés*). Film ederra, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Ilargi betea, aurtengo udako azkena

Ilargi betea; aurtengo udako azkena Bera izan dut lagun lanetik etxera Errepideko erregina legez, neu bakar-bakarrik errepidean Horrelakoak gogora etorri zaizkit gidatzen nentorrela Ia ordubeteko bidean gauez, baina iluntasunik argitsuenean Domeka izanda, neu nintzen gidari bakarra. Eta ilargiak gidatu nau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin