-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Kazetaritza
Transmedia, jarrera bat da; elkarlana exijitzen duen jarrera
Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa
Etiketak kazetaritza, multimedia, transmedia, UEU
Utzi iruzkina
Euskal Herrian ere baditugu “Topical song” albiste-abestiak
“Albisteen rocka. Gaurkotasuna eta bere kantak: tradizio anglosaxoitik euskal kasura”. Horixe Joseba Martin irrati esatari eta EHUko irakasleak defendatu zuen tesia, EHU-ko Kazetaritza fakultatean. Eta zoriondu beharrean gara: doktorandotik doktore izatera pasa delako, batetik, eta azkeneko 50 urteotako euskal kantutegiaren … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Kazetaritza, Kultur ikuskizunak
Etiketak ehu, joseba martin, musika, Radio Euskadi, topical song
Utzi iruzkina
‘Euskal komunikabideak: nola zaindu maite duzun hori?’
Euskalerria Irratiaren 25. urteurrenaren harira, mahai-inguru interesgarria antolatu zuten euskal hedabideen egoeraz eta etorkizunaz. Horretarako euskal hedabideetan ari diren hiru lagun izan zituen Juan Kruz Lakastak mahaiaren bueltan: Maddalen Iriarte, Mikel Irizar eta Martxelo Otamendi. Bertarajo joaterik izan ez genuenontzako … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza
Etiketak euskara, hedabideak, komunikabideak, storify, tokikom
Utzi iruzkina
#500xZu Anboto astekariaren jaia zapatuan. Zorionak!
http://youtu.be/JX9-YL6mXmU 2002ko azaroaren 16an kaleratu genuen Anboto astekariaren lehenengo zenbakia. Gaupasa egin genuen Imanol Garaizabalekin, berari tokatu zitzaiolako bere anaia Gotzonek egindako Freehand dokumentua Quark-eko maketara pasatzea. Hura izan zen lehenengoa, baina hasiera hartan ordu asko eta asko igaro genituen … Jarraitu irakurtzen
Patrozinatzaile handien (BBVA, El Correo, Bilboko Udala, BFA) ‘saraoak’ ikusgarriak izaten dira gehienetan; leku handietan izaten dira (Guggenheim) gustura sentiarazten zaituzte, inportantea. Badago, ordea, ordaindu beharreko peajea: babesle-patrozinatzaile-mecenas delakoen diskurtsoak! Eta, ez dira gutxi izaten gainera. Zenbat eta sarao handiagoa, … Jarraitu irakurtzen
Javier F. Barrera, donostiar bat Granadan; bihar Bilbon
Twitterren segitzen dut. Deigarria egin zitzaidalako donostiar bat Granadatik aritzea; izan daiteke, nik ere familia daukadalako han eta asko erakartzen nauen hiriburua delako, baina, aput baten irakurri nuen eta bere jarraitzaile egin nintzen. Horregatik, InnoBi13 jardunaldietan egongo zela ikusi nuenean, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak
Utzi iruzkina
Gobernu irekia ez da Twitterren herritarrekin berba egitea
Gobernu irekiaz hitz egiteko mahai inguru batera gonbidatu zaituzte; politikoz inguratzen zaituzte; zeu zara politikaz aritzen den, baina politikan lan egiten ez duzun bakarra eta zure ahotik ateratzen diren lehenengo bi baieztepenak dira: 1) alkate, diputatu edo senatari batek Twitterren … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Kazetaritza, Politika, sare sozialak
Etiketak gobernu irekia, Open Government, politika, twitter
Utzi iruzkina
Ricardo Bastidaren ondare kulturalak eta interes pribatuak
Bilboko Ricardo Bastida arkitektoak arrasto dezente utzi zituen Bizkaian barrena; horietako batzuk, zorionez, zutik diraute Busturialdean. Gernika-Lumon Astra da horietako bat. Hainbesteko esfortzu eta elkarlari esker, interes pribatuei ihes egin eta, ondare kultural izendatuta, kultura ondarearen sortzaile bihurtu dute Astra … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Kazetaritza
Utzi iruzkina
Azaletatik sustraietara. Disko azalek kontatzen zutenari begira
Azaletatik sustraietara erakusketan izan ginen atzo Berbalagunok, Gernikako Elai-Alai aretoan. Izen bereko liburuan oinarrituta, 1960tik 2010era bitarteko musika diskoen azalak hizpide hartuta, gure kulturaren eta herriaren azkeneko harmakedetako historiari errepasoa eman genion. Doro Zobaranek egin zigun gidari lana. Kitarra eta … Jarraitu irakurtzen
Denok gara Egunkaria
10 urte joan dira harrezkero. Bitartean euri asko bota du, baina joan den urtarrileko euriteek ere ez dute memorian duguna eraman. “Denok gara Egunkaria”. Horixe izan zen orain 10 urte Anbotoko astekarian ari nintzela gure mantxetari gehitu genion leloa. Gurea … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskararen patria, Ispiluari begira, Kazetaritza
Etiketak 10 urte, anboto, egunkaria, euskara
Utzi iruzkina