-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Ispiluari begira
Mariette txupitoa eta eskerrik asko, txosnetan Trending Topic
Zapatu gauean Lurgorriko (Gernika-Lumo) San Lorentzo jaietan aritu naiz txosnan laguntzen. Antzuolako jaietan eta Sanferminetan ere ibili izan naiz lehenago, baina urte dezente pasa da harrezkero. Aitortu behar dut primeran pasa nuela eta nire sorpresarako, jendea ere primerakoa tokatu zitzaidala. … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Etiketak euskara, gernika, jaiak, san lorentzo, trending topic, txosnak
Utzi iruzkina
Urdaibai Benidorm bihurtu nahi izan zutenekoa
Zain ditzagun gure bazterrak Greenpeacek argitaratu duen Destrucción a toda Costatxostenak gogorarazi dit “Zain dezagun Busturialdea” mugimendua sortu zenekoa, 70eko hamarkadan. Sasoi hartan, oraindik frankismoan, asmoa egon zen Urdaibaiko padura sikatu eta konplejo urbanistiko-turistikoa egiteko. Maketa ere egin zuten! Eta … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Utzi iruzkina
Gaur negar egin dut, gogotik
Langabezia saria hiru hilabetez galdu dudala esan didate gaur inemen. Ez nuela masterreko praktikaldiaren enpresa agiria agindutako denboran aurkeztu eta, ondorioz, ordutik honaino kobratu beharreko langabezia galdu dudala: 90 egun! Ezin izan diot negarrari eutsi. Hau idazten ari naizela ere, … Jarraitu irakurtzen
Lan egiteagatik ordaindu beharra
Goienan argitaratua 2013/07/26 “Akordioa gogorra da, baina lortu dugu langile guztiak salbatzea”. Horrela iragarri zuten M4Ftik kaleratu behar zituzten langileek martitzenean. Eta pozgarria da albistea, bai horixe! Ekainaren 11n enpresak, Eitb.com-eko edukiez arduratzen zenak, enplegu-erregulazio espedientea aurkeztu zien 27 langileri. … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Etiketak eitb, eitb.com, goiena, kazetaritza, krisia, langabezia, m4f
Utzi iruzkina
Haragi-hezurrezko ziberlagunak
Barikuan gertatu zitzaidan. PuntuEus jaialdi ofizialean (hainbeste jende “handi” batu zen-eta). Berandu heldu nintzen, beranduegi ere esan genezake; Euskaltzainburua hizketan ari zela, atera kontuak! Horrelakoetan bidean pentsatzen joaten zara “atzeko atetik sartuko naiz”, edo “atzeko partean geratzen saiatuko naiz”… Nire … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, sare sozialak
Etiketak @euskaljakintza, @joxe, @urtzai, euskara, puntueus
Utzi iruzkina
Zein urruti geratzen zaidan Donostia
Ez pentsa gero, Bizkaian bizi naizelako, bilbozentrismotik ari naizenik. Baina, aitortzen dut Donostia urrutiegi geratzen zaidala; zehazki, 92 km eta 9,39 eurora (bider 2). Gasteizera lanera joan-etorrian ibili nintzen bitartean ez nuen hainbeste igartzen; behin baino gehiagotan egin nuen Gernika-Gasteiz-Donostia-Gernika … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Etiketak @elartzanguren, @pascual_serrano, @teketen, @tokitan, @txopi, berria, streaming
Utzi iruzkina
Langabeak espektakulu bihurtuta. Fribolitatea, ala nire umore falta?
Nahikoa gogorra ez urtebete langabezian egotea, lana topatzeko moduak eta estrategiak asmatzen eta berritzen ibili beharra eta, orain, telebista saio batean espektakuluaren parte izateko aukera datorkigu. Berrian irakurri dudanez, ekoiztetxekoek diote ez dutela nahi lehiakideen egoeraz aprobetxatu, “langabeek egoera zailei … Jarraitu irakurtzen
#500xZu Anboto astekariaren jaia zapatuan. Zorionak!
http://youtu.be/JX9-YL6mXmU 2002ko azaroaren 16an kaleratu genuen Anboto astekariaren lehenengo zenbakia. Gaupasa egin genuen Imanol Garaizabalekin, berari tokatu zitzaiolako bere anaia Gotzonek egindako Freehand dokumentua Quark-eko maketara pasatzea. Hura izan zen lehenengoa, baina hasiera hartan ordu asko eta asko igaro genituen … Jarraitu irakurtzen
Patrozinatzaile handien (BBVA, El Correo, Bilboko Udala, BFA) ‘saraoak’ ikusgarriak izaten dira gehienetan; leku handietan izaten dira (Guggenheim) gustura sentiarazten zaituzte, inportantea. Badago, ordea, ordaindu beharreko peajea: babesle-patrozinatzaile-mecenas delakoen diskurtsoak! Eta, ez dira gutxi izaten gainera. Zenbat eta sarao handiagoa, … Jarraitu irakurtzen
39rekin oheratu eta 40rekin altxatu
39rekin oheratuko naiz gaur eta 40rekin altxatu bihar. Horrelakoa da bizitza, diotenez. Eta zer egingo diogu bada denbora hain azkar badoa? Ze, joan egiten da, pasatu; konturatu orduko, beste une baten bizi gara, beste egoera baten. Eta egokitzeak laguntzen du; … Jarraitu irakurtzen