-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Ispiluari begira
Gerra-gizonak eta emakume errefuxiatuak
Terribleak dira egunotan ikusten ari garen Ukrainako irudiak. Salagarriak dira beti gerrak, salatzekoa armen erabilera, kondenatzekoa guda oro. Baina egunotan ikusten ari garen irudiak, gizonak bulegoetan bilerak egiten, eta emakumeak ihesean seme-alaba, aiton-amona eta gaixoekin… Gizonak gerran geratzen direla, edo … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Utzi iruzkina
Urtebete, di-da!
Joan da urtebete; oso-osorik joan ere. 365 egun, bere ordu, minutu, segundo eta urtaro guztiekin. Urtebete, beste behin ere, lanpostuz aldatu nuela bete dira justu gaur, irailaren 2an. Urte biren ondotik atzera ere egunero etxean lo egiten ahalbidetu zidan lanpostuan … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Utzi iruzkina
Berriro hastea
Puntua, 2019ko irailaren 20an #PuntuaIritziak Marijo Deogracias ( @desplazatua ): "Berriro hastea" pic.twitter.com/YhvlNLYuQM — Goiena Albisteak (@goiena) September 21, 2019 Bi urte eta hiru hilabete. Segun eta, asko; edo, gutxi. Baina bada neurtzeko beste modu bat; alegia, denborari begiratu … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, Politika
Etiketak aldaketa, lan berria, Nafarroa, politika
Utzi iruzkina
Umetako kontu ez hain arraroak
‘Stranger Things‘ seriea dela eta, hortxe ibili gara Twitterren iritzi-trukaketan; gustatu batzuei, hainbeste ez beste batzuei. Baina gehien-gehienok ikusi dugu 80ko hamarkada hura gogora ekartzeko balio izan digun fikziozko telebista seriea. Edu Lartzangurenek Berriarako idatzi duen artikuluaren kontura, oroitzapen mordoxka … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Utzi iruzkina
Bejondeizula, ama!
Erretiroa hartu du gure amak. Bere 65. urtebetetzean eskuratu du erretretarako eskubidea; ofiziala, alegia. Domekan ospakizun bikoitza izan genuen, eta zein pozik zegoen! Baina are ilusio handiagoa egin zion aitaren opariak: gitarra! Ez edozelakoa, gainera! “Gitarra española” zioen amak; horixe … Jarraitu irakurtzen
Zorion agurrak eta denetariko mezularitza azkarra
Facebook sare soziala salataria dela bagenekien. Hori dela eta, jende askok ez dio bere jaiotza-egunaren berri eman ―damututa kendu duenik ere ezagutzen dut―. Hala ere, bere egunean modu publikoan jarri genuenok Facebooken ari diren gure “lagunak” aktiboak diren neurtzeko tresnatzat … Jarraitu irakurtzen
Lilatoian ahalduntzen segitu nahian
[Berria (2016/03/22), Elena Laka Muñoz eta Marijo Deogracias Horrillo] Konfiantza, autoestimua, askatasun sentsazioa eta, gainera, beldurrari aurre egiteko gaitasun sentipena. Hori guztia eragiten zion korrika egiteak Katherin Switzer New Yorkeko maratoia irabazi zuen lehenengo emakumeari; 1974an izan zen. 42 urte … Jarraitu irakurtzen
Neskari listu egin aurpegira, eta ez da ezer gertatzen
Trenean sartu ahala sumatu nuen bien arteko rollotxarra. Hasteko aukeratu zituzten aulkiengatik: bagoiaren horma kontra bakarrik dagoena, eta pareko bakarkakoa. Ez mariatzeko, trenaren norabidean zegoen lehenengo eserlekua aukeratu nuen nik, neska gazte atzerritar biren ondoan. Alboko lauko eserlekuan eguzkitakoak jantzita … Jarraitu irakurtzen
Odol mamitu desatseginak
Odol mamituak liburuaren hasiera gogorra egin zait, bortitza; egonezina. Xehetasun horiek guztiek goragalea ere eragin didate, letretatik burua altxatzeraino; arnasa hartzeko, deskribapenak irudikatu arazi didaten horretatik aldentzeko. Benetan, desatsegina; gordinegia. Baina, era berean, irakurketa erraza dauka Alaine Agirreren lanak, kontraesana … Jarraitu irakurtzen
Durangoko Azoka Bilbora?
Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Azoka? Ondo, eskerrik asko” artikuluan irakurri dut, #DA50-en balorazio prentsaurrekoan bota zuela Euskal Editoreen Elkarteko Xabier Olarrak, azoka «errutina moduko bat» bihurtu dela eta, aurrera begira jarrita, «erronka anbiziotsuen alde» egin beharko litzatekeela: «Herri anglosaxoietan … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak
Utzi iruzkina