Ilargi betea;
aurtengo udako azkena
Bera izan dut lagun
lanetik etxera
Errepideko erregina legez,
neu bakar-bakarrik errepidean
Horrelakoak gogora etorri zaizkit
gidatzen nentorrela
Ia ordubeteko bidean
gauez, baina iluntasunik argitsuenean
Domeka izanda, neu nintzen gidari bakarra.
Eta ilargiak gidatu nau errepidean aurrera.
Mendate bi nituen heldu aurretik (bat gutxiago autopista hartzen dudanetik).
Eta ematen du bai bideak, ilargia hainbat ikuspegietatik begiratzeko aukera.
Gustatzen zait bere argitasuna, triste bezain ederra da.
Grisa eta horia,
bakarra.
Ilargizalea naiz, badakit.
Ez agian beste lunatiko batzuren modura.
Baina, aizue, aitortu behar dut neuk ere,
barrena bero sentitu dudala.
Ederra ilargi betea. Eta zoragarria bere gau argitsua
Ai ene, baina zer da atzetik datorrena.
Nire bidaia goxoa zapuzten ausartu da.
Badakizue, autoaren argiak bata hona eta bestea hara
auto madarikatuak; nire ilargi borobil-borobilak baino
argi gehiago egiten du mozoloak!
Neu ere, lunatika eta gauzale samarra naiz, bai! Eta traba egiten didate, zuri bezala, horietaz gozatzen uzten ez dutenek.
Gaur egungo bizimodua eta naturako edertasuna mirestu nahi izatea inkonpatibleak izango ote?
Hark berriz, zera pentsatuko zuen:
Han! 60 km/orduko daraman beste erromantiko ostia bat, ilargiari begira!
Nik, zalantzarik gabe, zure kotxean nahiago, kopiloto, harenean baino.