RIP gogoan

80ko hamarkadan gazteagoa nintzen, jakina. Eta, nire koadrilako mutilek euskal taldeen kantan entzuten zituzten bitartean, ni bestelako rock eta pop doinuen zalea nintzen. Hala ere, ikasi nituen bai RIP talde mondragoetarraren letrak. Agian, orduan, ez nintzen hain kontziente haren esanguraz, baina gaur egun ere indar bera dutela esan daiteke horietako batzuek. Horixe esaten ei dabe Goienako Iban Toledo eta Iker Barandiaranek egin duten DVDan agertzen direnek. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak urriaren 3. astean jarriko du saltzen.
Hogeitik gora lagunek adierazpenak jasotzen dituen dokumentala, RIPen zuzenekoen bilduma, argazki galera eta beste estra batzuk jasoko ditu DVDak. Eta horraz gainera, taldeak zuzenean jo zituen, baina inoiz grabatu e zituen 14 abestiz osatutako CDa jasoko dute opari legez DVDa erosten dutenek.

Oraindik gogoan daukat, orduko mutil lagun batek Enamorado de la muerte abestiaren lehenengo zatia nola abesten zidan. Jakina, inoiz ez zuen amaitzen abestia. Oso gogorra da neskalagunari heriotzaz maiteminduta zaudela esatea. Nik uste adarra jotzeko egiten zuela, baina batek daki. Harek abesten zidan eta ni, berriz, aieneka.
Ba horiĀ… punkia izan ez, baina RIPek jakin zuen, agian euren helburua izan barik, euskal gizartean eragiten. Orduko gazteen idolo bihurtu ziren eta euren letrak esanguraz beterik zeuden.

Orain, Iban Toledo lankideak esan zidan moduan, “justizia egiteko sasoia bazan-eta”.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat RIP gogoan bidalketan

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Hauxe izango da RIP-en gainean atera den sareko lehenengo notizia. Azkar eta ondo. Hau da blog batek ematen duen abantaila. Da! sarera!.

    Marijo, bost puztarri. Kazetari multimediaren bidean ze:

    • Papera: Asteleheneko Goienkarian idazten
    • Irratian be makinatxo bat bidar (Bizkaia irratian-eta)
    • Telebista: oin eztabaida programa bat aurkeztu bihar dozu GOITBn, mahai elegante baten bueltan.
    • Internet: eta inportantiena, blog pertsonal bat daukazu.

    Biba zu!

    Portzierto, oso DVD elegantia emoten dau. Eta sekula entzun bariko kantu dezentekin… Bi CD izango ei dira… Esku artian eukitzeko desiatzen nago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude