Euria / egun tristea / Desolatio
*Ondoetorria, oraindik ere, kaleratutako irakasleek Resistiré hasta el fín!*
Parkina / iluntasuna / Beldurgarria
Haizea / hutsuneak / Leioako betiko hotza zutabe artetik
Gizarte Zientzien fakultatea / ikastetxe ohia Horixe idatzi dut gaur goizean, arrapalada baten, eskuan neraman koadernoan, Leioako campusean nire hitzorduaren zain nintzela. Urteak dira hara igo barik eta iritsi hala, ezer ez dela aldatu ikusi dut; dena berdin dago, oraindik. Leioako unibertsitateak beti eragin izan didan tristura berriz ere sumatu du gaur goizean. Zelako zatarra, desatsegina eta tristea den.
Baina, hara! Arratsaldean, Euskadi Irratiko Mezularia saioan Maite Artolak elkarrizketa egin dio Iñaki Goirizelaia errektoreordeari; uztaila ezkero, 2010ean amaituko dituzten lanak hasita dituztela eta campusaren sarrera bietan parking alternatiboak egin dituztela, campusa zeharkatzen duen errepide nagusia itxita dagoelako eta plataforma apurtu dutelako han plaza bat egiteko asmoz.
Lanekin lortu nahi dutena ei da unibertsitatean bizitza egotea. Artolak esan duen moduan, filmetan ikusten ditugun EEBBko eta Ingalaterrako campusetako mugimendua igarriko ote dugu gero Leioan ere? Tira filmetan ikusten den erdiarekin ere konformatuko nintzateke ni.
Eta, bestela, begiratu gaur goizean atera dudan beste argazkietako bat. Desolatio zioen Itoitzek sasoi baten eta lankide ohi Leire Kortabarriak (sasoi baten larrosak latan) horrela definitu zuen behin Arrasate Pressen Seber Altubeko plaza (Arrasate).
Ze esangotsu bat, Uso! Nik lau barik bost urte egin nitxuan han; hala tokau jakun gur ta
Gogoan dut oraindik Leioara joan nintzen lehenengo eguna. Institutuko bisitetan Donostiako campusa ikustera joan ginen eta itxura ona hartu nion. Baina, Leioara iritsi nintzenean, hau tristura! Ni emozioz gainezka bizitzako atal garrantzitsu bat hasteko eta barruko emozioak Leioako tristurarekin talka egin zuen.
Nik ere entzun nuen atzo Mezulariako elkarrizketa. Asko poztu ninduen berriak. Ea hormigoia belarrarengatik ordezkatzen duten.