Komunikabide tradizionalen ez egokitzea

Hainbat eta hainbat ikerketa lan egiten dira egunero internetek eta sare sozialek komunikabide tradizionalengan izan duten eragina aztertzen dutenak. Konbergentziaren arlotik jotzen duten batzuek, kazetaritzaren egokitzapena nola egin behar den beste batzuek. Groningen unibertsitateko ikerlari Klaske Tameling kazetaria konbergentzia nola eman den eta zertan huts egin duen ikertzen aritu da.

Dioenez, albiste digitalen kultura berrirako trantsitsioa zaila izaten ari da komunikabide tradizionalentzako. Eta, arazoa omen da lidergo falta. Alegia, antolaketa aldaketekin tematuta dabiltzala editore buruak, alde batera utzi diotela online kazetaritzaren etorkizunarekiko ikuspegiari begiratzea. Ondorioz, “albiste digitalen kultura ulertu barik segitzen dute komunikabide tradizionalek”.

Iturria: Photo: Nationale Beeldbank/Saffraan-Fotografie http://www.rug.nl/news/2015/06/editors-in-chief-struggle-with-digital-news-culture-

Sareko komunikabideek darabilten informazio berberarekin ari dira sarean harpideak zein ikusleak, eta albiste-kontsumitzaileak inguru interaktibo horretan euren hautua egiten dute. Tameling-ek dioenez, lehia horretan ari dira idatzizko zein ikus-entzunezko komunikabideak, nor baino nor albiste gehiago argitaratu eta, ahal dela, kazetari berdinak egin ditzala idatzizkoa eta ikus-entzunezkoa, bikoizketak saihesteko. Aitortzen du, baina, bide horretan, ikus-entzunezkoak lantzen dituzten komunikabideak hobeto egokitzen ariĀ  direla ingurune berrira. Baina, ez batek ez besteek ez dituztela egoki baliatzen onlineko estrategiak. Sareko plataformek testuak lehenesten segitzen dute, irudien aldean.

Azken horren haritik gogoratu dut idatzizko komunikabideen ikus-entzunezkotze prozesuaz egin nuen Master Amaierako Lana. Izan ere, han ondorioztatu neuenez, jatorrian idatzizkoak diren komunikabideak, sareak ahalbidetzen dituen tresnak eta aukerak baliatuz, geroz eta maizago jotze dute ikus-entzunekora notiziak aurkezteko orduan. Baina, ez dute estrategia definiturik egiteko horretan.

Ildo horretan, Groningen unibertsitateko ikerlariaren arabera, komunikabideen eta sarerako lanean ari diren kazetarien artean zatiketa eragin dute editoreen cross-media kontseiluek. Izan ere, editore buruak komunikabide tradizionaleko kulturaren parte izaten segitzen dute eta ez dute asmatu elkarlana gauza dadin. Cross-media planak handinahiak eta orokorregiak izan ei dira eta, funtsean, editore buruek ez dute behar besteko ezagutzarik izan albiste digitalen kulturaren inguruan. Hori gutxi balitz, ikerketaren egileak dio, editoreak ez daudela erredakzioko gainerako kideen ideiak entzuteko prest.

Iturria: Editors-in-chief struggle with digital news culture

Kategoria: Kazetaritza, Web Telebisten inguruko inkerketa Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude