22M2 taldearen kontzertuaren bueltako sorpresak

marijo

Sorpresa laukoitza izan zen zapatu gauekoa Deustuko Erriberan izan nuena. Ezustean izaten dira sorpresak, bestela ez lirateke izango; kontua da, baina, nirea hasieratik handitzen joan zela. 22M2 taldearen kontzertura joateko sarrerak eskuratu nituen Radio Euskadiren Iflandia saioari esker eta zapatuan Bilbon plantau ginen.

Erriberatik gindoazela patio moduko bat ikusi genuen, baina helbidea bat ez zetorrenez eraikinari buelta eman genion , leku berera heltzeko. 1. sorpresa: gurutzatu genituen 3 gizonetako batek euskaraz esan zigun, baietz, ondo gindoazela, segitzeko aurrera eta helduko ginela (ezer galdetu barik!).

Ate parera iritsi aurretik imajinatu genuen Pabellon6 aretotik gertu behar genuela, Ramon Barearekin topatu ginelako aurrez aurre (2. sorpresa; gero ohartu ginen sorpresa hasieran dela, ze, sarrerak jasotzen ere aritzen da).

Irudia: Pabellon 6: https://www.flickr.com/photos/pabellon6bilbao/sets/72157627714833519/

Aurretik ikusi genuen patio berera iritsi ginen, beste aldetik, eta ZAWP proiektuarekin topatu ginen aurrez aurre, jende mordoa swing party ikastaroan, pizza zatiak eta saltxitxautoa, garagardoak, ikasle atzerritar gazteak, adin guztietako jendea… (3. sorpresa; ez genuen Zorrotzaurre Art Work in Progress proiektua ezagutzen).

Garagardo bana hartu genituen eta Pabellon6ra sartu ginen, ikustera joan ginen kontzertuaz gozatzeko. (4. sorpresa; 22M2 zuzenean ikusteak merezi du!).

Esperientzia benetan interesgarria izan zen zapatu gauekoa. Jende multzo anitza, koloretsua eta lanerako grinaz han topatu genuena.

Dena delakoa gertatzen dela Bilboko Zorrotzaurreko irlaren proiektuarekin, eutsi beharko zaio ezinbestean Deustuko Erriberaren 47. zenbakiaren bueltan sortu zuten eta sustraitu den mugimenduari.

Iturria: https://www.flickr.com/photos/pabellon6bilbao/sets/72157627714833519/
Iturria: https://www.flickr.com/photos/pabellon6bilbao/sets/72157627714833519/

Bestela, erriberaren beste aldean gertatu dena pasa daiteke:

SanMames

 

marijo