Euskai Irratiko Faktoria saioan Leire Narbaizak egiten duen tartea ilustratzeko jarri dute Lula taldea. “Sin sostén” abestia baliatu dute Leirek ahotan hartu duen gaia lagutzeko: bularretakoak. Benetako gauza asko esan ditu Leirek bularretakoak direla eta ez direla, baina ni Lula taldearen pistarekin geratu naiz. Izan ere, beste talde bat gogorarazi dit, izen horrek: Irula talde mundakarra.
BIDEOA: Irula, Katu Kale saioan
Gernikara joaten hasi nintzenean izan nuen taldearen berri. Koadrilako batek orduko Arima tabernan eskatzen zuen zapaturo: Irula! Irula! Asier, jarri Irula! Eta, Interneten hasi naiz Irularen arrastoren baten bila. Aurkitu dudan lehenengoa, disko baten azala eta izena: “las bragas”.
Eta, aizue! Leirekin gogoratu naiz; esan nahi dut, Leirek eta Elena Lakak euren “Anti-gona” blogean egin zuten beste sarrera batekin: “Kuleroak eta tanga”. Hortaz, hurrengo irrati tarterako pista musikala gaurko sarrera.
- Irula taldeaz gehiago: http://no80s-gruposnacionales.blogspot.com.es/2009/12/irula.html
- Luta taldeaz gehiago: http://www.fanatyk.es/noticia/lula-presenta-l-su-nuevo-single