Ez da Luther gehiago egongo

@GoizaldeL-ri irakurri nion BBCren Luther serieaz eta atzo amaitu genuen 4. denboraldia. Idris Elba protagonista The Wired seriean ezagutu genuen (hori ere Goizalderi esker!) eta han ere bikaina iruditu zitzaigun. Luther ere asko asko gustatu zaigu, eta penaz geratu gara gaur hauxe irakurri dudanean: “No habrá 4ª Temporada de Luther”.

Aspaldi honetan inoiz baino telebista gehiago ikusten ari naiz; Internet bidez, baina telebistan. Ze, ordegailua telebista pantaila handira lotuta, asko irabazten du ikusten ari zaren horrek! Eta, denetik dagoenez sare horretan, Twitterren eta bestelakoetan irakurritako gomendioei segika, orduak eta orduan eman zenitzake pantailari so. Aurten Juego de Tronos, The Wired, Boardwalk Empire, Arrow (ikusteari utzi genion, entretenitzeko ere ez du balio!), Los Soprano, Luther, The Bridge (bertsioa amerikarra) eta Breaking Bad eta Dexter (ohelagunak ikusten ditu bi horiek) pasa ditugu. Orain The Bridge ikusten ari gara (eta ohe laguna Breaking Bad, nola ez!) eguneko kapitulu bat, bestela azkarregi amaituko dugu. Mexiko eta Ipar Amerika arteko zubi horren bueltan gertatzen denak harrapatu gaitu, eta pertsonai nagusien arteko harremana, oraindik ez bada normalizatu, atzo ikusi genuen kapituluan, zertxobait gehiago dakite batak besteaz (eta guk ere bai). Eta, asko da hori Sonya Cross (Diane Kruger) detektibearen izaera bitxia baino gehiago delako! Atzoko kapituluagatik-edo, gaur El Pais egunkariko pare bat artikulu irakurri ditu Mexiko DFn maiatzean izandako gazte batzuen bahiketen inguruan; beti bezala, errealitateak fikzioa gainditzen du.

Ez dut jatorrizko Broen ikusi, baina The Bridge-k harrapatu gaitu tarte baterako, nahiz eta dioten ez dela jatorrizkoa baino hobea.

Kategoria: Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude