Maddi, ez dut saririk irabazi. Baina hurrengo baten ere saiatuko naiz.
Markina-Xemeingo Udalaren euskara zerbitzuak antolatutako Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketara aurkeztu nuen ipuina , epea amaitzen zen egun berean. Imeilez aurkeztu nuen, eta ez bertara eraman. Baina, aizu! Jaso dute eta erantzun ere egin didate:
“Joan den urtarrilaren 25ean Peru Abarka Narrazio Laburren I. Lehiaketaren epaimahaia osatzen zuten kideak bilera egin zuten lehiaketaren irabazlea adosteko. Horrela bada, aho batez, 9. zenbakidun ipuina Zaharrak berri, euriak izenburuakoa saritzea erabaki zuten. Narrazioaren egilea Yolanda Larreategi da. Halaber, Gero liburua argitaletxea 11. zenbakidun ipuina Loa, loa izenburua eta Jon Suarez egilearena, argiratzeko asmoa agertu du, eta horretarakoa egilearekin jarriko direla harremanetan.
Beste barik antolatzaileen eta epaimahaikideen izenean eskerrak eman nahi dizkizugu lehiaketan parte hartzeagatik”.
Zorionak, bada Yolanda! Zure lana irakurtzea gustutauko litzaiguke. Eta, Jon, zuri ere zorionak!