Etiketaren artxiboa: varela

Kepa Varela

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Kepa
Varela
 (1985-06-06 Bergara) 6. urtea egiten ari da afizionatu mailan.
Aurtengo denboraldian Bidelan taldera itzuli da Debabarrena (2004),
TKV-Aldekoa (2005), Bidelan (2006), Alfus (2007) eta Baque
(2008) taldeetatik pasa ondoren. Denboraldi hau hurrengo urtean mailaz
salto egitera bideratuta dauka Kepak eta bere hitzetan “Aurten sekula baño fiñago nabil, Ugatz Artolarekin
bat, maldan gora taldeko indartsuenak gara momentuan
“.
Igandeko
lasterketa Gipuzkoan korrituko duen lehen lasterketa izango da, eta ez da nola
nahikoa izango, izan ere Aitzondo klasikan (Espainiako kopa) parte
hartuko du.

 

Aurreko astean Murtzian izan zen konpetitzen, eta helmugarako 1,5 km falta zirela erasoa
jo zuen errepetxo batean podium-a egitekotan, baña 500m falta zirela arrapatu
zuen pelotoiak. Badirudi garaipenetik gero eta gertuago dagoela!
 
Kepak hurrengo egutegia du Martxorako:

AIZTONDO KLASIKA: MARTXOAK 8

MACARIO (MADRID): MARTXOAK 15

VILLATUERTA:MARTXOAK 19

ESTELLA: MARTXOAK 22

ORORBIA: MARTXOAK 28

Palmaresa

Kepa Varela Italian Gipuzkoa-Moyuarekin

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Pasaden astean, irailaren 30ean eta erenhegun urriaren 4ean Kepa Varela (Cafés Baque)
bergararra Gipuzkoa-Moyua gipuzkoako txirrindularitza selekzioarekin Italian
aritu da korritzen.

 Lehendabiziko lasterketa Ruota D’Oro izan zen Toskana
Terranuova Bracciolini herrian. Lasterketa UCI 1.2 mailako 167 kilometroko
lasterketa zen. Ibilbidean 4 muino puntuagarri zeuden eta beste bi puntuagarriak
ez zirenak. Partehartzaileen artean Errusia, Frantzia, Croazia, Eslovenia,
Uzbekistan, Kazajistan eta Italiako txirrindulariak zeuden. Talde asko
kontinental profesional mailako taldeak ziren eta guztira 185 txirrindularik
hartu zuten irteera.
 
Italiako lasterketan gertatzen den bezala, hasiera
zistu bizian izan zen eta hasierako erasoetan ibili zen Varela gipuzkoarren
interesak babezten. Kepak hainbat ihesaldi txikitan sartzea lortu zuen, baina
etzuen ihesaldi erabakigarrian sartzerik izan. Azkenik bere lana bikain burutu
ondoren 120 kilometroan italian ohitura den bezala tropelarekin kontaktua galdu
bezain laster epaileak lasterketatik at utzi zuen bere zihoan taldea, tropeletik
minutu eskaseko atzerapena zutelarik. Hala ere gustura agertu zen Kepa, izan ere
lasterketa oso gogorra suertatu zen, gogortasun horren adierasle bezala
lasterketak izan zuen batazbestekoa 44,200 kilometro ordutik gora izanik. Beste
datu aipagarri bat, irteeran ziren guztietatik 78k soilik lortu zuten helmuga
gainditzea. Gipuzkoa-Moyuatik Julen Gonzalez Beasaindarrak eta Garikoitz
Zabaleta Hernaniarrak lortu zuten helmugara heltzea.
 
Lehen lasterketa
lehiatu ondoren, Gipuzkoa-Moyuak Toskanatik Comoko laku aldera jo zuen, urriaren
4an Piccolo Giro de Lombardia korritzeko. Lasterketak 174 kilometro luze zituen,
Novedraten hasi eta Como herrian amaitu. Hau ere UCI 1.2 mailako lasterketa zen
eta hemen ere Toskanan aurkitu zuten talde asko zeuden eta AG2R azpi
mailako taldeak bezalako txirrindulariak batuz. Lasterketa honetan 162
txirrindularik hartu zuten parte eta 49rik bakarrik helmuga gainditzean horien
artean 5 gipuzkoar eta bertan Kepa Varela bergararra.
 
Lasterketa
honetan, gipuzkoarrak lasterketa benetan polita egin zuten, eta Kepa Varela ez
zen aparte izan. Lasterketa abiadura handian hasi zuten txirrindulariek eta
eguneko ihesaldian 3 gipuzkuar sartu ziren, Kepa Varela bertan zelarik.
Tropelean, Filmop, Bergamasca, Palazzago bezelako talde indartsuak hasi ziren
erritmoa jartzen eta Gishalloko lehenego maldetan harrapatu zuten ihesaldia.
Madona del Gishallo (hemen guretzan Dorletako Ama dena, han Madona del Gishallo)
paretik pasatzean Kepa gizon indartsuenetik segundu gutxira pasa zen. Maldan
behera eta hurrengo mendatea Colma di Sormano bitartean taldean sartzea lortu
zuen. Azkenik helmugan Varelak bere taldekide izan diren Julen Gonzalez,
Garikoitz Zabaleta, Beñat Urain eta Aitor Ocamposekin batera iristea lortu zuen
29º portua lortuz. 
 
Gipuzkoa-Moyuari esker gipuzkoarrek eta kasu honetan
Kepak, aukera bikaina izan dute lasterketa garrantsitsuak lehiatzeko eta pasaden
astean gertatu bezala Gishallo edo Como bezalako lekuak ezagutzeko,
txirrindularitzan hain ezanguratsuak diren tokiak izanik.