.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Eibarren 38. Valenciaga Memoriala ospatu da, Pedro Merino (Trasmiera)
txirrindulariak erakustaldi bikaina eskaini ondoren. Ciudad Realeko
txirrindulariak Ixuako maldetan jo du garaipenera eraman dion
erasoa. Itziarreko, Meagaseko, Elgetako eta Areitioko mendateak igo ondoren,
Ixua guztiek batera hasi dute igotzen eta bertan jo du eraso Merinok, inor ez da
gai izan bere atzetik joateko eta aurrera egin du bakarkako lanean. Atzetik
taldetxo bat ostu da Montenegro argentinarra (Andalucia – CajaSur) espainiako
kopako liderra bertan zelarik. Azken hauek ez dira konpondu Pedro Merinoren bila
joateko. Azkenik, San Miguel igo eta gero, Merinok aldea handitzea lortu du eta
Eibarreko kaleetan, minutu bateko aldearekin sartzea lortu du. Bigarren
Montenegro eta hirugarren Francisco Martinez (Cafes Baque) izan dira hurrenez
hurren. Taldetxoari denbora emanez.
Amateur mailako proba garrantzitsu
honetan 3 bergarar izan dira, Iban Caballero eta Asier Penabad (Debabarrena) eta
Kepa Varela (Bidelan). Kepak bere burua erakutsi du Elgetako maldetan eta
Penabadekin batera, helmugara irtis dira, lehenegoa 23. minutu eta berrogeira
eta bigarrena 92. postuan hamaika minutura. Ibanek, amateur maila bigarren urtea
izaki, Areition 130 km ondoren lasterketa utzi beharrean egon da. Lan bikaina
egin dute bergararrak, pozik guztiak estatuko lasterketa garrantzitsuenean
erakutsitako mailarekin.
Jubenilak Deban.
Larunbatean jubenilek
Deban izan zuten zita. Irabazlea Oier Intziarte izan zen ihesaldi luze baten
ondoren. Ihesaldian 8 lagun sartu ziren, gizon garrantzitsu moduan, Asurmendi
nafarra, Ibai Daboz, Jon Ander Insausti eta Intziarte garailea, Uzarragan
bigarren eginda zegoen. Hauek aurre hartu zuten Itziarrera lehen aldiz igotzen
hasi aurretik. Bukaera aldera, Itziarreko bigarren igoeraren eta Kalbarioko
igoeraren artean, taldetxo bat sortu zen beraien atzetik, Mikel Elorza
(Uzarragan garaile), Mikel Iturri, Markos Zaldibia eta Xabier Aranzeta
antzuolarra. Taldetxo honetan, Aranzeta eta Iturri izan ziren lan gehien egin
zutenak, izan ere, Elorza eta Zaldibia talde berekoak ziren eta aurreko
ihesaldiak taldekide bat zuten. Kalbarioa igotzen tartea jan zuten eta helmugan
Aranetak (Sumofic) 10. postua erdietsi zuen. Gustura agertu zen antzuolarra, pena
bakarrarekin, kilometro gehiago falta izan zituen aurrekoekin bat egiteko.
Valenciaga Memoriala
Utzi erantzuna