Etiketaren artxiboa: soraluze

Aldaketak izango dira Soraluze E.Koop. Sari Nagusian

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:TahomaAzken orduko aldaketak egon dira
Osintxun ospatuko den Soraluze E.Koop. Sari Nagusiko ziklo kros lasterketan.
Hasiera batean, lasterketa azaroaren 9an ospatzekoa zen, baina, Behobia –
Donostia lasterketa ere egun berean denez eta laguntzaile izango diren pertsona
asko bertan egongo direnez, data aldatzea erabaki da. Egutegia nahikoa beteta
dago Euskal Herrian eta ikusi den aukerarik egokiena urtarrilaren 10ean
Espainiako Koparako puntuagarri izango den proba bat antolatzea izan da.

Mota honetako proba bat antolatzeak
beste araudi klase bat du eta hasiera batean, esklusiboki emakumeendako egitea
nahi zen lasterketa ezingo da burutu, ala ere, antolatzaileak, gizonek jasoko
duten sari berberak, emakumeei ere ematea erabaki du. Azken hauek, lehen
lasterketan korrituko dute beteranoekin batera.

Aukeratutako eguna berau izatea ere
ez da kasualitatea izan, alde batetik hurrengo egunean Itsasondon ere maila
berdineko proba bat ospatuko delako eta bestetik, Valladoliden ospatuko den
estatuko txapelketarako astebete eskas geratuko delako. Hau dela eta, Osintxuko
lasterketan partaidetza handia espero da estatuko herrialde guztietatik,
asteburu berean maila altuko bi proba gertu izateak txirrindulari asko animatuko
ditu eta.

Soraluze E.Koop. Sari Nagusia,
elite, gazte eta kadete mailako emakume eta gizonendako izango da, baita 30, 40
eta 50 urtetik gorako gizonezko beteranoen mailarako ere.  Egun horretan, lasterketak goizeko 10:00tan
hasiko dira beteranoekin eta gazte eta elite mailako emakumeekin batera, ondoren
11:00tan kadete mailako neska-mutikoak. Azken bi lasterketak, 12:00tan eta 13:00
izango dira, gazte mailako eta elite mailako gizonezkoendako hurrenez
hurren.

Eskerikasko ematen duzuen
laguntzagatik