Larunbatean, abenduak 19an, Mikel Aristi Bergararrak urtero Euskadiko federazioak antolatzen
dituen sarietan, Gaztetxoak Torneoari dagokion saria jaso du. Aristi, Sumofic –
Lokatza taldeko txirrindulariak, kadete mailako azken denboraldia egin du aurten
eta hiru proba izan dituen Gaztetxoak torneoan nagusitu da, Euskadiko
txirrindulari erregularrena izan dela erakutsiz. Dagoeneko, ziklokrosean ere
hasia da eta jubenil mailan parte hartzen, lehen urtea izanda, dagoeneko, hamar
lehengoen artean ere sartzea lortu du.
Aristik, Euskadiko Federazioko Saria jaso du
Erantzun 1