Etiketaren artxiboa: kross

Ion Rivero, Gipuzkoako Azpitxapeldun

Igande  goizean, Aizarnazabalen Gipuzkoako ziklo kros txapelketa ospatu zen. Lasterketa horretan, Ion Rivero (Sumofic) eta Mikel Aristi (Sumofic) Bergararrak izan ziren parte hartzen gazte mailan. Lasterketa hasierak biak aurreko taldetxotik gertu ibili ziren. Hasiera baten Aristi, lasterketa buru ere izatera iritsi zen baina lasterketak aurrera egin ahala, Ion Riverok aurrera egin zuen, Gipuzkoako azpitxapeldun geldituz eta Mikel Aristik Gipuzkoako txapelketako hirugarren postua eskura zuenean, galdu egin zuen laugarren geratuz. Ala ere, pozik zeden, lehenengoa merezi zuen emaitza lortuta eta bigarrengoak, kategorian lehenengo urtea izanda, bere burua aurrean ikusteaz.


 
Sumofic taldeko txirrindulariak, denboraldiko momenturik garrantzitsuenean sartzear daude, datorren astean Igorren parte hartuko dute. Ondoren, Asteasuko naziarteko proban ere. Ondoren Iraetan ospatuko den Euskadiko txapelketan eta Santanderren osaptuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko. Orain harte, Lokatzako gazteak, hainbat lasterketetan parte hartu dute, besteak beste, Medina de Pomarreko nazioarteko lasterketan, Karrantzako Espainiako Kopan eta Euskal federazioko challenegean ere.

pobeseko lasterketa

 Xabier Aranzetak Pobesen korridu dau eta  15. sailkatu da. Postuakin konforme zeuan denboraldiko estrenua izateko. Esan biharra dago lelengo urteko jubenilak oso ondo ibili diela, 5 lelengo sailkatuak 1 lelengo urteko jubenilak izan bait die.
 
Bestalde Ione Mujikak Osintxuko lasterketarako bere parte hartzia konfirmau dau eta irabazteko faborita nagusixa dala ikusi da gaur Pobesen, aurtengo bigarren garaipena izan da eta. Gañera Spiuk trofeoko lider moduan etorriko da ostegunian