Etiketaren artxiboa: bergara

Txirrindulari bergararrak profesionalen artean

Pasa den Aste
Santuan, Kepa Varela, Cafés Baque taldeko txirrindularia eta Unai Aranzabal,
Bidelan-Kirolgiko txirrindularia, Gipuzkoa-Moyua -gipuzkoako selekzioa-
taldearekin Classic Loire Atlantique eta La Roue Tourangelle UCI mailako
lasterketa profesionalak korritu dituzte. Bata martxoaren 21ean,
ostirala, ospatu zen eta bigarrena martxoaren 23an, domeka.
 unai eta varela frantzian

 
Ostiraleko
lasterketak 180 kilometro luze zituen, 18 kilometroko zirkuitu bati 10 itzuli
egin behar zitzaizkion. Nantes hiriko inguruetan ospatu zen eta besteak beste
Jimy Casper Tourrean etapak irabazitako txirrindulari frantziarra zegoen.
Lasterketa lehen kilometrotik puskatu zen, izan ere, meendateerik izan ez arren,
ibilbidea errepide estuetatik zihoan, gora behera askorekin eta zirkuituak
zituen lautada guneetan haizeak sahietsetik jotzen zuen gogor. Eguraldia ere
etzuten lagun izan euria eta hotza izan bait zen. Lasterketaren gogortasunaren
adierazle helmugaratu ziren txirrindulari kopuru urria, irteeran izan ziren 170
txirrindularitatik 45ek soilik lortu zuten amaitzea. Kepa Varelak lehen itzulian
lasterketa uzti beharren aurkitu zen, izan ere erorketa batek tropela guztiz
txikituta utzi zuen eta tropel buruan, Agritubel eta Rabobank taldeek erritmo
oso gogorra jarri zuten lasterketa guztiz apurtzeko asmotan. Unai Aranzabalek
aldiz, azken itzulian uzti zuen lasterketa, izan ere janarekin arazoak izan
zituen, gainera erretiratu zen azken txirrindularia izan zen. Besteak beste,
aurrez aipatutako Agritubel (Frantzia), Rabobank (Holanda), Kalev (Errusia),
Designa Kooken (Dinamarka), ISD (Ukrainia), Vende U (Frantzia), AG2R (Frantzia),
Auber 93 (Frantzia)… taldeak zeuden.
 
Aldiz domekako lasterketan, biak
ala biak, lasterketa bikain amaitzea lortu zuten. Lasterketa honek ere, errepide
estuak, haize babesak, lautadan abiadura bildurgarriak.. zituen eta zituen 195
kilometroetatik, azkeneko 25ak, Paris-Tours lasterketa ospetsuaren kilometro
berdintsuak zituen. Lasterketa hau Tours inguruan ospatu zen, eta bertan ere
talde profesional ugari izan ziren parte hartzen, Canadatik, Belgikatik,
Frantziatik, Suitzatik, Ukrainiatik, Dinamarkatik, Letoniatik, Errusiatik…
Unai Aranzabalek tropeleko esprintean, 4. posturako lehian, hesien kontra itxi
zuten eta ezin izan zuen behar bezala esprintatu eta Kepa Varelak bere lana
bikain burutu ondoren azken kilometrotan minutu batzuk galdu zituen
tropelarekiko.
 
Bi txirrindulariak pozik agertu ziren egindako lanarekin
eta jasotako esperientziarekin, profesionalekin lotsa gabe korritzeko balio
dutela erakutsi dute biek. Lokatza Ziklismo Eskolan hasitako bi txirrindulari
hauek, bi lasterketa hauetan bere etorkizunerako garrantsitsua izango den
teknika eta esperientzia jaso dute. Izan ere Euskal Herrian aurkitzen ez duten
ibilbide motak izan dute, eta hemen, aurkitzen ez duten parte hartze maila
aurkitu dute. Bi lasterketa hauetan, ibilbide lauetan eta muino txikietan bikain
ibiltzen diren txirrindulari garai eta gihartsuen kontra egin dute eta konturatu
dira, txirrindularitza ez dela mendate gogorretan gora ibiltzea solik, badaudela
beste ibilbide mota batzuk eta beste txirrindulari mota batzuk, eta guztietan
ibiltzen ikasi behar dela. Horretan Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak lan
bikaina egiten du Gipuzkoa-Moyua proiektuarekin

Bergaratarrak Alpeetan

Beste urte bat gehiagoz (jada 20 doaz), bergaratar talde bat Alpeetara gerturatu gara Tourreko etapak ikusteko asmoz.



Uztailak 13an, goizeko 6etan, irten giñen ibildidearen erdia egiteko eta Orange-n lo egitera gelditzekotan.


 Larunbatak 14ean,  Tignes herrira joan giñen etapa amaiera
ikustera. Han 3 egun egin genituen, 16an deskantsu eguna bait zuen Tourrak.
17an, Briançon-go etapa ikusteko aukera izan genuen, Telegraphe-eko portuan. Handik etxera itzuli giñen Nimes-en lotan geldituz, Bergarara 18an iritziz.

16an, deskantsu egunean, turismoa egiteko aprobetxatu genuen. Le grand Motte (3560 m) glaziarra ikusi genuen (urte osoan eskiatu daitekeena). Hara iristeko, mendi osoa barrutik pasatzen duen funikularra hartu behar izan genuen eta gero 3650 metrotara igotzen duen teleferikora pasatu giñen gaina sapaltzeko.

Deskantsu egunean, txirrildulari talde ugari zeuden Tignes-en: Discovery, Euskaltel, Saunier duval  eta Quick step.

Euskalteleko lehendakariarekin egoteko aukera izan genuen, Madariagarekin hain zuzen ere. Taldearen lanari buruz ” Hay que rematar a gol y no al largero” komentatu zigun. Astebete beranduago, kuriosoki, Mikel Astarlozak prentsan eginiko deklarazio batzuetan zera esan zuen: “siempre damos en el
larguero, pero hay que insistir”.

Baita Juanma Garate-kin (Bere argazkia zuen kamisetak eraman genituen eta eskerrak ematera gerturatu zitzaigun), Iban Mayorekin ( oso atsegina eta jatorra gurekin), Igor González de Galdeano-rekin (Euskaltelek Juanma Garate-ri eskaintza egin ziola esan zigun) eta Mikel Astarlozarekin egoteko
aukera izan genuen.

Aurten, Alpeeak ez dira hain erabakiorrak izan beste urte batzuekin alderatuz eta horregaitik ez dugu euskal jaraitzaile asko ikusi errepide bazterrean. Hurrengo urtean, ahal badugu, uztailean berriz bueltatuko gara lasterketa handi honetara, baita bere paisaiaz disfrutatzeko asmoz

6 Giorni

Gero eta gutxiago gelditzen da ( 6 egun ) Italiarantz bidaia hasteko. Bergarako jaiak “Giro”arekin bat egiten dutela aprobetxatuz, bergarar lagun talde bat, urtero Tourrera edo Vueltara joaten garenak, Italiara bidaia antolatzea erabaki genuen etapa batzuk ikusteko intentzioarekin.



 Maiatzaren 23an irtengo gara Bergaratik 28an buelta egiteko. Bitartean Briançon, Santuario de Oropa,eta Tre Cime Di Lavaredo-n (Dolomitetan) amaitzen diren etapak ikusiko ditugu.Italiarako bidaia hegazkinez egingo dugu Zaragoza-Bergamo ibilbideaz. Lurra hartu ondoren, alkilerreko kotxearekin 1500 kilometro inguru egingo ditugu Italiako iparraldean, mendebaldetik ekialdera hiri ezberdinak bisitatuz (Turin, Milan,Bergamo, Brescia, Verona, Trento edo Cortina D´Ampezzo).


Bidaia 8 pertsonak egiteko prestatuta zegoen, baña tamalez, azken orduan Juan Luis Arregik, Quebrantahuesos-erako entrenatzen ari zela, bizikletarekin erorikoa izan zuen pelvis-a apurtuz eta ezingo da gurekin Giroan izan. Animo Juan Luis eta ea laster bizikleta gainean ikusten zaitugun! Italiatik bueltan, hango esperientziak kontatuko dizkizuegu