Etiketaren artxiboa: antonio

San Antonioko LXXII. saria ( eta bi )

San Antonioko LXXII. saria ospatu da, aurten, Euskal Herriko txapelketa izan da.
Bertan Mikel Aristi (Sumofic-Lokatza ZE) txirrindulariak hirugarren postua
erdietsi du, lehen mailako kadeteen artean. Lasterketaren irabazlea helmugarako
hogei kilometro faltan sortu den ihesaldi batetik irten da. Ihesaldian zazpi
txirrindulari sartu dira eta helmugan azkarrena, Alain Gonzalez (CC Froronda)
izan da. Bigarren eta hirugarren, Mikel Iturrria (Andoaingo) eta Loic Chetout
(Aviron Baionais)
izan dira hurrenez hurren.

 san antonio 2008-1 kadeteak

Hauen gandik 10 segundura pelotoia
heldu da, bertan, Sumofic taldeko Aristi, Laskurain, Retolaza, Lizarralde eta
Orobengoa
sartu dira. Eneko Lizarraldek lokatza taldeko lehen urteko kadeteen
saria jaso du eta Laskurainek, bigarren urtekoen saria.

 san antonio 2008-2 kadeteak

san antonio 2008-3 kadeteak

Lasterketa
abiadura handiaz egin dute txirrindulariek. Gogotsu ekin eta amaitu dituzte
lasterketak zituen 72 kilometroak. Lasterketa erdi inguruan, Osintxutik pasatzen
hari zirela, Aviron baionaiseko bi txirrindularik lortu dute tartea zabaltzea
pelotoiarekiko. Oñatiko azken itzulia egiten hasi aurretik, Loic chetout
lapurtarrak bere ihes kide eta talde kidea atzean utzi du, eta bakarrik aurrera
egin du. San Prudentzion beste sei txirrindulari batu zaizkio eta hauek
helmugaraino iritsi dira. Aipatu beharra dago, Aitor Laskurain ihesalditik metro
gutxira geratu dela eta azkenik, etsi egin behar izan du