Lokatza Ziklismo Eskolatik eskerrak eman nai ditugu proba aurrera eramaten lagundu duten guztiei: Babesleei, Osintxuko herritarrei, Bergarako Udalari, Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoari, DYA-ri, boluntarioei eta proba ikustera gerturatu zareten guztioi.
Hurrengo egunetan informazioa luzatuko dugu
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
pobeseko lasterketa
Xabier Aranzetak Pobesen korridu dau eta 15. sailkatu da. Postuakin konforme zeuan denboraldiko estrenua izateko. Esan biharra dago lelengo urteko jubenilak oso ondo ibili diela, 5 lelengo sailkatuak 1 lelengo urteko jubenilak izan bait die.
Bestalde Ione Mujikak Osintxuko lasterketarako bere parte hartzia konfirmau dau eta irabazteko faborita nagusixa dala ikusi da gaur Pobesen, aurtengo bigarren garaipena izan da eta. Gañera Spiuk trofeoko lider moduan etorriko da ostegunian
Datorren ostegunean danok osintxura
Datorren eguenian aukera eder bat daukagu txirrinduzaleok lasterketa polit bat ikusteko I. OSINTXUKO ZIKLO KROSSA SORALUCE E. KOOP SARI NAGUSIA, Goizeko 10.00etan hasiko dira Emakumeak, 11.00etan kadeteak, 12.00 Jubenilak eta 13.00etan Elite-sub23
Bestalde, gaur Igandea, Pobesen , ziklokrosseko tenporadia hasiko dabe Lokatzako txirrindulari batzuk. Lasterketa hau, euskadiko denboraldiko lelengua da, beraz, garailiak Spiuk trofeoko lider jarriko die
Osintxuko ziklokrossa prestatzen
Ander Altube 19. sailkatu zen Medina de Pomar-en eta 26. Villarcayo-n. Bestalde, Lokatzako mutilak hasi dira Osintxuko ziklokrossa prestatzen, herrikoen aurrean ahalik eta emaitz txukunena egiteko asmoz
ziklo kross lasterketak
Ander Altube txirrindularia berriz ere euskadiko selekzioagatik aukeratua izan da. Gaur (urriak 20) Medina de Pomar-en (Burgos)
eta bihar (urriak 21) Villarcayon (Burgos) izango ditu lasterketak lokatza gainean. Animo eta sorte on¡¡
Ander Altube oñatiarra
Aurten gure txirrindularia izan den Ander Altube oñatiarra Avilesen (Asturias) hasi du ziklokrosseko denboraldia.
Larunbatean (14.) eta igandean (18.) izan zuen bere indarrak euskadiko mailotarekin neurtzeko aukera, izan ere, aurreko denboraldian kadete mailan egindako lanak aurten jubenil selekzioan sartu du. Ea Osintxuko proban aurreko postuetan ikusten dugun
I. Osintxuko Ziklo krossa – Soraluce E. Koop. Sari Nagusia
Atzo atzaldean itxi zen Soraluce E. Koop.-ek Osintxuko Ziklo Krossa patrozinatzeko akordioa. Modu honetan, probaren izena “I. Osintxuko Ziklo krossa – Soraluce E. Koop. Sari Nagusia” izatera pasa da.
Bestalde, denboraldia nazio arte mailan hasita dago. Orain dela egun gutxi Las Vegas-en (EE. BB) izan dugu proba ikusgarri bat, izan ere gauez korritu bait zen. Hiri artan zegon bizikleta azokaren inguruan antolatu zen lasterketa eta golf zelai baten gainean egin zuten. Ikusten duzuten moduan, zirkuitu azkarra eta teknikoa izan genuen, europan estilatzen diren modukoak
Joan etorriko bidai baten kronika
Bergaratar talde bat Españako itzulia ikustera joan gara Cariñena, Cerler eta Ordino Arcalis-eko etapak ikusteko asmoz.
Vuelta eta txirrindularitza momentu txarra pasatzen ari direla esan beharra dago. Alde batetik “Operacion Puerto” dugu, norberaren interesek itxi eta irekitzen dutelarik. Bestalde, Cariñena-ko erlojupekoa dugu ( Autobiatik eta desertu erditik txangoa) iñok ez zuela ikusi eta interesik izan ez zuena. Edo Stuttgart-eko mundialetan pentsatuz lasterketa utzi duten txirrindulariak. Eta telebistan kirolari dagokion konpetetzia hor dago…(Ligaren hasiera, 1 Formula, Europako saskibalio txapleketa).
SER irratiak, Indurainen garaian, 2 orduko saioa zuen, gaur egun, berriz, etaparen azken 5 kilometroak ematen ditu soilik. TVE-k Tourra eta Vuelta bakarrik ematen ditu, itzuli txikiak aldebatera utziz…Lagunok, fruitua jasotzeko lurra erein behar da!
Kirol honek beste tratu bat behar du, beste estilo bat. Pasatako momentuz bizitzen jarraitu ahalko dugu?
Gure estantziari buruz, Abraham Olanorekin, Juan Mº Guajardo speakerarrekin (Data base ibiltaria), Jaime Mir (Andalucia Caja Sur-eko errepresenatea, bizikletaren munduan urte piloa daramana), Roberto Laiseka (Vueltako urrezko medalla jaso zuen Cerler-en) eta Juanma Garatekin egoteko aukera izan genuen. Juanmak, burutik eginda geundela esan zigun iñor joaten den lasterketa batera etortzearren. Egia esateko, egun zoragarri batzuk igaro ditugu inguruaz eta txirrindularitzaz gozatzen. Vuelta amaiturik, hurrengo urteko udaberriko klasiketara ihesaldia prestatzen hasi gara.
PD. Samu-ri zorionak Vueltan lortu dituen garaipenengatik
Osintxuko zirkuituari begira
Atzo atzaldean Unai Yus Euskadiko Federazioko Teknikaria Osintxun izan dugu. Zirkuituari oiñez itzuli bat eman ondoren baiezkoa eman digu guk proposatutako ibilbideari. Lasterketa “erreza” bilatzen da denboraldi hasieran, lasterkariek poliki poliki forma har dezaten eta diferentzia handirik egon ez daitezen aurrean eta atzean dabiztenen artean
osintxuko ziklo krossa martxan
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin egon ondoren, Osintxuko Ziklokrossa Azaroak 1ean izango dela konfirma genezake.
1990 eko abenduaren 23an, Aretxabaletan, izan genuen Debagoienean goi mailako azken ziklo kross lasterketa. Egun horretan, lasterketak Nazioarteko maila zuen, eta Mike Kluge alemaniarra ( http://www.mike-kluge.de/e/time.html ) izan genuen garaile. Garai artan nazio arteko proba ugari genuen Euskal Herrian eta kanpotar asko izaten genuen gure zelaietan konpetitzen. 1991-1995 artean Aretxabaletan lasterketa
antolatzen jarraitu ziren, baina kadete eta jubenil mailentzat. Azken
garaileak, Andoni Aranaga kadeteetan eta Oier Eraña jubenilen izan genituen