Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Mikel Aristi garaile lezon

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Domeka atzaldean Lezo-n garaile suertatu zen Sumofic taldeko Mikel Aristi
bergararra.

 Kadete mailako lasterketa gogorra izan zen, eraso ugari egon bait
ziren proba osoan zehar, 5 txirrindulariz osatutako taldetxo bat sortu arte.
Bertan, lelengo urteko kadetean den Mikel Aristi zegoen, eta azken kilometroetan
taldetik alde egitea lortu zuen. Atzetik Xabier Perezek arrapatu zuen, baña
sprintera indar gabe heldu eta Mikelek azken metrotan aurreratu zuen Andoiango
taldeko txirrindularia.
 
Hau, Lokatza Ziklismo eskolak aurten lortu duen
lehen garaipena izan da eta dirudienez txirrindularien sasoia goraka dator. Ea
nola moldatzen diren gelditzen diren lasterketetan!

Porra tour, etapa 5/21 (Cholet- Châteauroux)

Profila

Azken kilometroak

ETAPA

1º   CAVENDISH Mark (43)…………….5h 27′ 52″
2º.- FREIRE Oscar (133)……………………..00′ 00″
3º.- ZABEL Erik (151)………………………….00′ 00″
4º.- HUSHOVD Thor (81)…………………   00′ 00″
5º.- COOKE Baden (55)……………………. 00′ 00″
6º.- HUNTER Robert (58)………………….. 00′ 00″

PORRISTAK

1º.- MARTINA 2…………………………………235 PTS
2º.- TXUSPIS I.…………………………………..235 PTS
3º.- EGON 3 ………………………………………230 PTS

Sailkapenak

Porra tour, etapa 4/21 (Cholet- Cholet(CR))

Profila
Azken kilometroak

ETAPA:

1.- SCHUMACHER Stefan (111)…….00.35.44
2.- KIRCHEN Kim (41)…………………….+00.18
3.- MILLAR David (198)……………………+00.18
4.- EVANS Cadel (1)………………………..+00.27
5.- CANCELLARA Fabian(13)…………..+00.33
6.- MENCHOV Denis (131)……………….+00.34

PORRISTAK

1.- Nagaoienda (168)………………….166 Pts
2.- Merceria jesusa.(8)………………..162 Pts
3.- Imanol Cerdeira(30)……………….155 Pts

Sailkapenak

Porra tour, etapa 3/21 (Saint-Malo – Nantes)

Profila

Azken Kilometroak

ETAPA

1.-DUMOULIN Samuel(185)……………5h 05′ 27″
2.-FRISCHKORN William(194)………..5h 05′ 27″
3.-FEILLU Romain(124)…………………..5h 05′ 27″
4.-LONGO BORGHINI Paolo(59)…….5h 05′ 41″
5.-MC EWEN Robbie(6)……………………+ 02′ 03″
6.-ZABEL Erik(151)………………………….+ 02′ 03″

Sailkapenak

Porra tour, etapa 1/21 (Brest- Plumelec)

Gaurko etapa ez du balio porrarako

Profila
Azken Kilometroak

ETAPA

1.-VALVERDE Alejandro(31)….4h 36′ 07″     
2.-GILBERT Philippe(165)………..+ 00′ 01″
3.-PINEAU Jérôme(145)…………..+ 00′ 01″
4.-KIRCHEN Kim(41)……………..+ 00′ 01″
5.-RICCO Riccardo(171)………….+ 00′ 01″
6.-EVANS Cadel(1)…………………+ 00′ 01″

Porra Tour Lokatza 2008

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Azken urtetan ohi den bezala;
Bergarako LOKATZA Ziklismo Eskolak, aurten ere antolatuko du TOUReko Porra, ta horretarako
garaia iritis denez, lanean hasiak garala 
adierazi nahi dizkizuegu

Betiko baldintzapean izando
da, ta zailkapen informazio guztia, http://goiena.net/blogak/lokatza bidez egingo dugu, ta baita
ere puntualki izen-emateko gunetan banatuko ditugun zerrendetan.

 Porraren Arauak hauek dira:

– Apostulariek; Zerrenda
ofizialeko 15 txirrindulari aukeratu beharko dituzte apostu bakoitzekoGehiago aukeratzen badira; soberan
daudenetatik zenbaki altuenak baliogabetuko dira

– Apostu orriak, jarraian
azaltzen diren tabernetan jaso ta bete ditzakezue;  baita ere larunbatak 5 Antzuolan zein Bergaran, kalean horretarako
jarriko diren PORRA TOUR mahietan eta igandeak 6  San Martzialen (Antuolan eta Bergaran); eguerdiko ordubiak aurretik
entregatu beharko direlarik

– Apostu bakoitzaren prezioa
20 €uro izango da

– Bildutako diruaren %90a
saritan banatuko da

– Gainontzeko %10a , laguntza
bezala LOKATZA Ziklismo Eskolarentzat izango da

Lehenengo etapa,  ez da izango baliogarria

– Non entregatu??.

              Usoa taberna …………………………   943 763857

             Avenida taberna ……………………..    943 762046

             Deportivo taberna ……………………    943 760151

             Zabala Jatetxea ………………………   943 764257

             Nahikari taberna………………………  www.nahikari.com

             Altzarte Okindegia
(Antzuola)………..   943 766294

              SAN MARTZIALen (Bergaran zein
Antzuolan)         

 – Etapa bakoitzeko puntuazioa

 1º – 31 puntu

2º – 23 puntu

3º – 17 puntu

4º – 13 puntu

5º –   9 puntu

6º –   7 puntu

 Azken emaitzen puntuaketa honela banatuko da:

 Mendiko Saria

 1º – 50 puntu

2º – 30 puntu

3º – 15 puntu

 Zailkapen orokorra

 1º  – 100 puntu                                           35
puntu

     75
puntu                                      10º – 
30 puntu

     65
puntu                                     
11º –  25 puntu

     60
puntu                                     
12º –  20 puntu

     55
puntu                                     
13º –  15 puntu

     50
puntu                                      14º –  10 puntu

     45
puntu                                     
15º –    5 puntu

     40
puntu

 Azken Zailkapena; etapa
bakoitzean + Zailkapen Orokorrean + Mendiko zailkapenean lortutako puntuen
batuketaren kopuruak emango du.

 Azken puntuaketan berdinketa
emango balitz; etapetan 1º postu gehien lortutako apostulariaren txirrindulari
zerrendak erabakiko du.

Laisterketa husten duen
txirrindulariak lortutako puntuak, baliogarriak izango dira

Sariak, azken puntuaketan 3
gehien lortzen dituen apostularientzat izango dira, honela banatuz:

 1º   
Bildutakoaren % 50a

   
Bildurakoaren % 25a

3º –   Bildutakoaren % 15a

 

XIX. Gipuzkoako Itzulia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}

Pasaden asteburuan, ostiraletik
astelehenera, gazte mailako XIX. Gipuzkoako Itzulia ospatu da. Bertan izan
ditugu Sumofic – Lokatza taldeko bi txirrindulariak, Unai Martinez bergararra
eta Xabier Aranzeta antzuolarra. Biak Zumaiako Viveros San Anton taldearekin
korritu dute.

DSCN0369

Ostiralean Anoetan, itzuliko aitzin
proba egin zen. 1,7 kilometroko krono igoera Anoeta herritik, bertan dagoen
Hernialde auzora. Garailea Puertas Diproca taldeko Ion Urtizberea Irundarra izan
zen, hiru minutu eta hamabost segundoko denborarekin. Aranzetak 26.postua
eskuratu zuen garailearengandik 23 segundora geratuz. Unai Martinezek aldiz,
minutu pasatxo galdu zuen. Aipatu, Viveros San Anton taldeko Gorka Olaizola
zestoarrak bederatzigarren postua lortu zuela, 16 segundora.

 

Lehenengo etapa, Olaberrian ospatu
zen, 77 kilometrok ibilbidea burutu zuten txirrindulariak. Etapa honetan bost
mendate puntuagarri gainditu behar izan zuten. Olaberria bitan, Liernia era
bitan eta Mandubia behin. Irabazlea Beñat Txoperena nafarra izan zen eta etapa
garaipenarekin batera, liderraren maillota ere lortu zuen. Etapa honek, ihesaldi
luze eta handi batek markatu zuen, izan ere, ihesaldi horretatik irten zen etapa
garailea eta lider maillota janzteko aukera. Kasu honetan, Aranzetak 27. postua
eskuratu zuen bost minutu galduta. Mandubia jaitsi eta berehala erorikoa izan
zuen momentu horretan lider zen, Ion Urtizberearentalde berdinean zihoalarik.
Aitzin etapan gertatu bezala, kasu honetan ere, Olaizola izan zen taldeko onena
hamabost garren postua erdietsiz. Egun txarra izan zuen eta hiru minututik gora
galdu zituen.

 

Hurrengo egunean, domekan, Andoainen
izan zen etapa, eta Viveros San Anton taldearentzat egun polita izan zen,
garailea Gorka Olaizola izan zelako. Aranzetak eta Olaizolak lehenengo etapan,
sailkapena galduta ikusi zutenean, bigarrenean hasieratik etaparen bila joan
ziren ihesaldien bitartez. Lehengo kilometroetan Aranzeta izan zen aurpegia eman
zuen txirrindularia. Olaizolak ondoren, eguneko lehen mendatea igotzen hasi
zirenean, jo zuen erasoa eta Philipe Rubio Pyrines Atlantiques taldeko
txirrindularia eta Interesport Irabia taldeko Mikel Astiz nafarra batu
zitzaizkion. Hirurek bidea egin zuten eta bigarren mendatean, helmugatik bost
kilometrora, Olaizolak atzean utzi zituen iheskideak, ala ere, jaitsieran,
atzetik etorrita, Aritz Mujika andoaindarra eta Mikel Astiz batu zitzaizkion.
Hala ere, helmugako azken aldapan, Gorkak nagustasun handia erakutsiz, garaipena
errez lortu zuen. Honekin ere, bisperako emaitza, egun txar bat besterik ez zela
izan erakutsi zuen. Aranzetak, taldekidea ihesaldian zuela ikusirik eta
sailkapena galduta izanik, inadarrak gordetzen saiatu zen, hirugarren eta azken
etaparako. Etapa honetan ere, Martinez bergarrak ezin izan zuen epata
amaitu.

 

Itzulia, Seguran amaitu zen. Kasu
honetan ere, Aranzetak eta Olaizolak helburu bakarra zuten, etapa irabaztea.
Hasieratik ihesaldietan sartzen saiatu ziren. Aranzetak, ihesaldia egiten hari
zen momentuan zulatua izan zuen eta Olaizolak aldiz, ihesaldian sartzea lortu
zuen. Behin zestoarra aurrean zela, Viveros San Anton taldekoak, pelotoia
kontrolatze lanetan hasi ziren. Gauzak horrela, ihesaldiak, lau minutuko aldea
izatera iritsi zen eta momentu horretan, Olaizola podiumeko bigarren sailkatua
litzake, izan ere, ihesaldian, bere aurretik zen Michkael Delage sartu zen.
Azkenean helmugan, Eneko Garcia izan zen irabazlea, ihes kideak eguneko azken
mendatean atzean utzi ondoren. Olaizolak laugarren egin zuen, Arnaiz eta
Delageren atzetik. Etapan zehar izandako aldeak liderraren taldeak murriztea
lortu zuen eta Gorka bostgarren postua lortu zuen azken sailkapenean. Ala ere,
lehen etapan galdutako denbora ikusirik, zuku polita atera dio itzuli
honi.

 

Aranzeta lehen urteko jubenila
izaki, itzulia bukatzea eta Olaizolarik laguntzea zuen helburu. Azkenean oso
nekatuta, baina pozik agertu zen egindako lanarekin. Unai Martinezi aldiz, oso
gogorra egin zitzaion Gipuzkoako itzulia

San Antonioko LXXII. saria ( eta bi )

San Antonioko LXXII. saria ospatu da, aurten, Euskal Herriko txapelketa izan da.
Bertan Mikel Aristi (Sumofic-Lokatza ZE) txirrindulariak hirugarren postua
erdietsi du, lehen mailako kadeteen artean. Lasterketaren irabazlea helmugarako
hogei kilometro faltan sortu den ihesaldi batetik irten da. Ihesaldian zazpi
txirrindulari sartu dira eta helmugan azkarrena, Alain Gonzalez (CC Froronda)
izan da. Bigarren eta hirugarren, Mikel Iturrria (Andoaingo) eta Loic Chetout
(Aviron Baionais)
izan dira hurrenez hurren.

 san antonio 2008-1 kadeteak

Hauen gandik 10 segundura pelotoia
heldu da, bertan, Sumofic taldeko Aristi, Laskurain, Retolaza, Lizarralde eta
Orobengoa
sartu dira. Eneko Lizarraldek lokatza taldeko lehen urteko kadeteen
saria jaso du eta Laskurainek, bigarren urtekoen saria.

 san antonio 2008-2 kadeteak

san antonio 2008-3 kadeteak

Lasterketa
abiadura handiaz egin dute txirrindulariek. Gogotsu ekin eta amaitu dituzte
lasterketak zituen 72 kilometroak. Lasterketa erdi inguruan, Osintxutik pasatzen
hari zirela, Aviron baionaiseko bi txirrindularik lortu dute tartea zabaltzea
pelotoiarekiko. Oñatiko azken itzulia egiten hasi aurretik, Loic chetout
lapurtarrak bere ihes kide eta talde kidea atzean utzi du, eta bakarrik aurrera
egin du. San Prudentzion beste sei txirrindulari batu zaizkio eta hauek
helmugaraino iritsi dira. Aipatu beharra dago, Aitor Laskurain ihesalditik metro
gutxira geratu dela eta azkenik, etsi egin behar izan du