Orain dela 6 urte, igandean ” Paris-Niza ” garaile izan den Alberto Contadorrek , Gorlako Igoeran errekorra lortu zuen ( 20`30 “). Contadorrek, Juan Manuel Garatek 1998-an lortu zuen errekorra 3 segundutan jeitsi zuen. Pinto-ko (madrid) txirrindulariak 18 urte eta 3 hilabete pasatxo zituen egun hortan eta Iberdrola taldean zegoen.
Errekorra ezingo dute jeitsi aurtengo parte hartzaileek. 2002 eskeroztik ibilbide desberdina bait du probak ( plazatik Gorlarako igoera bakarra 2001 urtean izan genuen azken aldiz, justu errekorra lortu zen urtean). Aurten, bi aldiz igoko dute gorlako gaina txirrindulari afizionatuek.
Azken garailea Beñat Insausti izan genuen, baña palmaresean profesionaletara iritsi diren garaile ugari daude. Garaileen artean, Julian gorospe, Peio Ruiz Cabestany, Iñigo Cuesta, Santi Blanco, Klaus möller, Carlos Sastre, Juanma Garate, ” Purito ” Rodriguez, Alberto Contador, Jokin Ormaetxea, Jorge Azanza……aurki ditzakegu
Hurrengo Garailea, Martxoan 25an Goizeko 12:30 aldera ezagutuko dugu Gorlako Gainean.
Holako giroa jarratzen badu, 2004-ko edizioko egoera berdintsua aurki genezake domekan Gorlako igoeran. Urte hartan, gaur izan dugun eguraldi berdiña izan genuen, eta txirrindularien osasuna eta antolatzaileek hartutako lanak kalterik ez jasateko, ibilbidea laburtu zen proba bertan behera gelditu ordez. Lasterketa, Bergaratik irten eta Eskoriatzaraino joan zen Aingeru guardako biribilgunerarte. Handik, Bergararantz itzuli zen tropela eta Gorlako maldetan puskatu zen, igotzaileek igoera bakar bat bait zuten diferentziak lortzeko. Edizio hartan Jorge Azanza ( http://www.jorgeazanza.com/ ) izan genuen garaile Caja Ruraleko mailotarekin (gaur egun Euskaltelen dugu).
Lasterketako irudi bat:
http://www.jorgeazanza.com/Fotos/10aza08.jpg
Iepa! Oso garaipen polita izan zen Jorge Azanzarena Gorlan. Oso eguraldi txarra egiten zuen(elurra) eta Jorgek bi Alfusei garaitu zien(Ismael Esteban eta bestea ez naiz oroitzen).
Nire apostua urte honetarako Adrian Saez de Arregi da.
Gizurra dirudi, baña egun batetik bestera elur guztia joan da Bergara inguruan (mendiak ez daude zuriturik). Ea honela Goralko gainean ez dagon arazorik hainbetse kotxerekin….
Nire apustua Jonathan Castroviejo da, Seguros Bilbaok beti egiten bait du zeozer lasterketa honetan, emaitzetan ikusten ez badugu ere. Uste dut garaipen gehien duen taldea Iberdrola zena dela (gaur egun Bidelan) eta logikoena talde hortako norbaitegatik apustu egitea izango zen, baña aurten ez ditu Gorlan garaile ikusten.