Maiatzean lasterketak

Maiatzean, Apirileko klasiketan lehia bizian ibili diren txirrindulariak konpetizio egunen kantitatea jaitsi egiten dute, Tourreko prestaketari begira. Beste txirrindulari batzuk, berriz, Maiatza dute urteko hilabete garrantzitsuena Italiako Giroa, Volta a Catalunya edo Euskal Bizikleta ospatzen bait dira beste proba batzuen artean. Urteko sasoi honetan Bergarak badu bere proba ere, “XLV LABEGARAIETAKO SARIA” hain zuzen ere. Lasterketa hau, gaur egun txirrindulari profesional diren batzuk irabazitakoa da, Alejandro Valverde edo Iban Iriondo esaterako (Ibanek bere urtebetze egunean irabazi zuen Labegaraiteako helmugan bakarrik sartuz).






Bestalde, Bergarako txirrinduzale talde bat maiatzaren 24-etik 28-ra Dolomitetara egingo dute bidaia Italiako Giroa bertatik bertara jarraitzeko asmoz. Ea bueltan beraien bidaiari buruz berri izaten dugun!


Lasterketak

2 iruzkin “Maiatzean lasterketak” bidalketan

  1. Iñigo Larrañaga

    Lasterketa polita Labegarietakoa. Gazte ugari gerturatu ziren Bergarara lasterketan parte hartzeko asmoz. Porturik ez egotean abiadura bizian ibili ziren kadeteak, azkenik garaipena “etxean” geldituz.

    ZORIONAK Xabier!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude