uzarraga eta lizarran izan diren jubenilak

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Zapatu
arratsaldean, gazte mailako txirrindulariak, Antzuolan Uzarragara igoera izan
zuten. Lasterketak 90 txirrindulari inguru izan zituen irteeran gipuzkoako
taldeez gain, P.Incera talde kantabriarra eta Gastronomia Vasca bizkaitarrak.
Lasterketa hasieratik bizi bizi irten zen hainbat eraso eta ihesaldi
saiakerekin, baina ez zuten alde nabarmenik lortu. Lokatzako txirrindulariak,
talde lan bikaina egin zuten lasterketan ahalik eta lotuen eramateko azkeneko
igoeraren zain. Hala ere, lasterketaren bizkortasuna zela eta, Oñatirako azken
itzulian taldetxo batek aurre hartzea lortu zuen, atzetik Sumofic-eko
txirrindulariakaldeak murrizten zutelarik. Uzarragarako maldak hasi zirenean,
taldetxoak 30 segunduko aldea zuen eta Aranzetak tropeletik aurrera egiten saiatu
zen 7 postua lortuz. Garaipena, Mikel Elorza azkoitiarrarentzan izan zen,
denboraldiko bigarren garaipena lortuz Otzaurten lortutakoaren ondoren.
Lasterketan hotza, euria eta txingorra izan ziren protagonista, hala era,
txirrindulariak adoretsu agertu ziren, ikuskizun polit bat eskainiz.
 
Beste alde batetik, jubenilek domekan, Lizarran Euskal Herria Txapelketako
bigarren proba izan zuten eta bertan izan ziren Xabier Aranzeta eta Ion Rivero.
Lasterketan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Kataluinako
taldeak izan ziren guztira 161 txirrindulari batuz. Lasterketa gogorra eta haizetsua izan zen. Olejua, Lezau eta Araul mendate puntuagarriak igotzen zituzten eta beste hainbat muino txiki, helmuga zegoen Puyko basilika
esaterako (profesionalak amaitzen duten leku berean). Hasieratik, mailari
dagokion bezala, gogotsu irten ziren txirrindulariak eta erritmo bizian ibili
ziren lasterketa guztian. Mendate guztietan Aranzetak onenen taldean egotea
lortu zuen, hala ere, bezperan egindako lanak ordaindu zituen eta 22. postua erdietsi zuen, aurreko egunean korritu ez zuten txirrindularien aurka, beraz
goraipatzeko lana egin zuela esan daiteke. Garailea, Eder Salas bizkaitarra
izan zen, Txapelketa honetan, bigarren garaipena lortuz eta lidergoa sendotuz.
Bigarren, datu bezala, Aritz Orbe izan zen, aste santuan, Espainiako
selekzioarekin Paris-Rouabix lasterketa berezian parte hartuko duelarik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude