XV Gipuzkoako Klasika

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Joan den zapatuan, Legazpin jubenil mailako XV. Gipuzkoako Klasika ospatu zen,
Espainiako federazioako Trofeo Federaciones-erako puntuagarria. Goi mailako
partaidetza izan zen Legazpiko kaleetan estatuko selekzio autonomikoak,
Euskadiko selekzio probintzialak, Pyrinees Atlantiques selekzioa eta Gipuzkoako
txirrindulari guztiak, denera 33 taldetan banatuta 165 txirrindulariko tropela
osatzeko. Sumofic taldeko ziklistak ere bertan izan zire: Aitor Laskurain, Ander
Telleria, Unai Retolaza eta Xabier Aranzeta.


 
Lasterketak, 87,5 kilometro
zituen eta ibilbidean zehar, bi tarteko helmuga, 14 eta 28 kilometroetan
Legazpitik pasatzen zen bakoitzean eta bi mendate, Atagoiti Ormaiztegitik igota
eta Deskargako mendate gogorra Antzuolatik barrena, Helmugatik 6 kilometro
eskasera.
 
Txirrindulariak gogotsu hasi zuten proba euripean. Zorionez,
kilometroak egin ahala eguraldia ere lagun izan zuten. Esan bezala eta gazte
mailan ohitura den bezala, erasoa erasoaren atzetik jardun zuten ihesaldi
ahalegin guztiak beste ihesaldi ahalegin batek zapuzten zuela. Lokatzako
mutilek, ez zuten sorte handirik izan. Eroriko bat medio Ander Telleria moztuta
geratu zen, Aitor Lazkurainek zulatu bat izan zuen eta ala ere adore handia
erakutsiz tropela harrapatzea lortu zuen. Lan zaila benetan, izan ere, bataz
bestekoa 42 kilometro ordukoa izan zen. Unai Retolazak Atagoiti faboritoen
tropeletik 10 segundu eskasera pasa zuen eta lehenengo urteko jubenila izanik,
pozik agertu zen lasterketa amaieran.
 
Azkenik Xabier Aranzeta, Atagoiti
igotzen hasi aurretik, ihesaldi baten sartu zen, baina Madrilgo selekzioak
behera bota zuen ahalegina. Atagoiti faboritoen tropelean pasa zuen, eta Oñatira
helduta Castilla La Machako bi txirrindulari eta Cataluynako beste txirrindulari
batekin ihes egitea lortu zuen, lasterketako protagonbistetako bat bihurtuz. 50
segunduko aldea lortu zuen Antzuolatik psatzean, Deskarga igotzen hasi aurretik.
Ala ere, Euskadi lanean hasi zen ihesaldia behera botatzeko, izan ere,
arriskutsua bihurtzen hari zen laukotearen jarduna, laurak oso indartsu agertu
baitziren. Azkenik, Deskarga Orbek (Euskadi) pasa zuen lenengo eta Aranzetak
atzetik sortu zen taldetxo baten sartu zen ihesaldiak utzitako nekeak gainean
zituela. Helmugan, indar guztiak xaututa, 18 postua erdietxi zuen Antzuolarrak.
Taldekideak eta gipuzkoako tropelkideak zoriondu egiten zuten Aranzeta, izan ere
lasterketak zuen goimailak etzuen beldurtu eta txirrindulari bikaina dela
erakutsi zuen.
 
Azkenik garailea Haritz Orbe bizkaitarra izan zen,
aurreko asteko domekan, Paris – Roubaix-en 24 postua eskuratzetik zetorren.
Tarteko helmugak German Lopez naparrak irabazi zuen, mendiko saria

 
Taldeak:
 
Araba
Andalucia
Aragon
Bizkaia
Madril
Galizia
Catalunia
Valencia
Asturias
Castilla
Leon
Castilla la Mancha
Murcia
Nafarroa
Euskadi
Pirinees
Atlantiques
Baleares
Extremadura
Cantabria
Sumofic
Caja Rural
I
Caja Rural II
Lan mobel
C. Corrugados
Azysa Gipuzkoa
Galdiano
Eraikuntzak
Bruesa
Puertas Diproca
Andoaingo
Ulma-Iturriaga
Grupo
Sein
Donosti Berri
AZ etxe
Gipuzkoa
 
 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude