Igandean, urtarrilak 24ean, ziklokross denboraldia amaitu da Ispasterko proba
internazionalarekin. Honekin batera, Sumofic – Lokatzako txirrindulariak ere,
amaitutzat eman dute 2009/2010 ziklokross denboraldia. Azken lasterketa honetan,
lokatzako gazteek emaitza onak izan dituzte eta horrela denboraldiari amaiera
bikaina eman diote. Guztira, taldeko hiru txirrindularik hartu dute parte,
guztiak gazte mailan. Lasterketan, Mikel Aristik 7. amaitu du, Ion Riverok 8.
eta Hodei Orobengoak 19. hainbat eroriko izan ondoren. Emaitza hauek hobeak dira
proba maila internazionala zuela kontutan hartuta eta besteak beste,
Eslovaquiako txirrindulariak izan dira estatuko beste hainbatekin.
Ziklokross denboraldia amaiturik, orain, martxoaren 6an Osintxun
ospatuko den Soraluze E.Koop. saria nagusia izango dute helburu, errepideko
denboraldiari hasiera emanez
Ziklokross denboraldia amaituta
2 erantzun