XXII. Iruñerriko Itzulia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Pasa den astean, XXII. Iruñerriko Itzulia ospatu da eta
bertan Lokatza taldeko Xabier Aranzeta antzuolarra izan da Iruneko Puertas
Diproca
taldearekin korritzen.

Itzuliak 4 etapa izan ditu, lehenengoa
Valtierra-Valtierra 85 kilometrokoa, bigarrena Mutiloabeiti-Mutiloabeiti 91
kilometrokoa, hirugarrena Belaskoain-Belaskoain 81 kilometrokoa eta laugarren
eta azken etapa Irurtzun-Iruña 88 kilometrokoa.Guztira 27 talde izan dira parte
hartzen. Nafarroatik, Caja Rural, Beola Motor, Irabia-Intersport, Ibarrola
Pipaon, Bi-Lux, Tudegas eta Madenasa-Valsay. Gipuzkoatik, Belca, Andoaingo TE,
Puertas Diproca, Lan Mobel, Ulma, Azpiru Inmobiliaria eta Andoain-Leizaran.
Bizkaiatik, SC Gernikesa. Arbatik Pinturas Banaka, Electro Alavesa eta Aranako.
Frantziatik Pyrenees Atlantiques eta Velo Club Nayais. Aragoitik, Huesca la
Magia eta Eurotaller. Prodhersa eta Enypesa-ASC Madrildik. Gaztela eta Leonetik
Plaspisa. Gometero-Nova Diet eta Linde-Gallastegui
Kataluiniatik.

 
Enypesa ASC taldea oso indartsu agertu da itzuli osoan eta itzulia
Diego Palenciarekin irabazteaz gain, taldekako sailkapena ere irabazi dute.
Lehen etapan,  Diego Palencia izan zen irabazlea bigarrenari ia hiru minutuko
aldea etarata. Xabier Aranzetak, 68. postua eskuratu zuen 7 minutuko atzerapena
izanda. Bigarren egunean, irabazlea German Lopez nafarra izan zen, laugarrena
aldiz, Xabier Aranzetaren taldekide izan den Alain Iglesias. Aranzetak etapa
honetan taldearentzako lana egin ondoren, 68.postuan bigarren egunez jarraian
iritsi zen. Hirugarren etapan, aurtengo etaparik gogorrenean, izan ere, lau
mendate igo beharra izan zuten, irabazlea Mickael Queiroz Baionarra izan zen,
helmugara iritsi zen seikotean bizkorrena izan ondoren. Seikote honetan, Ion
Urtizbera, Xabierren taldekide izan den txirrindulariak 6. postua eskuratu zuen,
eta Aranzetak 38. postua. Laugarren eta azken etapan, irabazlea Aranzeta bera
ibili den taldekide batendako izan zen, Alain Iglesias hain zuzen ere. Honela,
Puertas Diproca taldeak itzuli polita borobiltzea lortu dute.

 
Azken sailkapenaren irabazlea
aipatutako Diego Palencia izan da, lehen etapan lortutako abantailari ondo eutsi
ondoren. Xabier Aranzetak, azken egunean gau txarra pasa ondoren, sailkapeneko
47 postua lortu du, itzuli polita burutu ondoren. Beste sailkapenei dagokienei,
erregulartasunaren sailkapena, Mickael Queirozentzat izan da, mendikoa Peio
Bilbaorentzat, tarteko helmugak Iñaki Zugastirentzat, esprint bereziak Carlos
Iscarrentzat. Lehen mailako jubenillen sailkapena David Diañez, lehen nafarra
Javier Atxa eta lehen Iruindarra Iñaki Zugasti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude