XIX. Gipuzkoako Itzulia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}

Pasaden asteburuan, ostiraletik
astelehenera, gazte mailako XIX. Gipuzkoako Itzulia ospatu da. Bertan izan
ditugu Sumofic – Lokatza taldeko bi txirrindulariak, Unai Martinez bergararra
eta Xabier Aranzeta antzuolarra. Biak Zumaiako Viveros San Anton taldearekin
korritu dute.

DSCN0369

Ostiralean Anoetan, itzuliko aitzin
proba egin zen. 1,7 kilometroko krono igoera Anoeta herritik, bertan dagoen
Hernialde auzora. Garailea Puertas Diproca taldeko Ion Urtizberea Irundarra izan
zen, hiru minutu eta hamabost segundoko denborarekin. Aranzetak 26.postua
eskuratu zuen garailearengandik 23 segundora geratuz. Unai Martinezek aldiz,
minutu pasatxo galdu zuen. Aipatu, Viveros San Anton taldeko Gorka Olaizola
zestoarrak bederatzigarren postua lortu zuela, 16 segundora.

 

Lehenengo etapa, Olaberrian ospatu
zen, 77 kilometrok ibilbidea burutu zuten txirrindulariak. Etapa honetan bost
mendate puntuagarri gainditu behar izan zuten. Olaberria bitan, Liernia era
bitan eta Mandubia behin. Irabazlea Beñat Txoperena nafarra izan zen eta etapa
garaipenarekin batera, liderraren maillota ere lortu zuen. Etapa honek, ihesaldi
luze eta handi batek markatu zuen, izan ere, ihesaldi horretatik irten zen etapa
garailea eta lider maillota janzteko aukera. Kasu honetan, Aranzetak 27. postua
eskuratu zuen bost minutu galduta. Mandubia jaitsi eta berehala erorikoa izan
zuen momentu horretan lider zen, Ion Urtizberearentalde berdinean zihoalarik.
Aitzin etapan gertatu bezala, kasu honetan ere, Olaizola izan zen taldeko onena
hamabost garren postua erdietsiz. Egun txarra izan zuen eta hiru minututik gora
galdu zituen.

 

Hurrengo egunean, domekan, Andoainen
izan zen etapa, eta Viveros San Anton taldearentzat egun polita izan zen,
garailea Gorka Olaizola izan zelako. Aranzetak eta Olaizolak lehenengo etapan,
sailkapena galduta ikusi zutenean, bigarrenean hasieratik etaparen bila joan
ziren ihesaldien bitartez. Lehengo kilometroetan Aranzeta izan zen aurpegia eman
zuen txirrindularia. Olaizolak ondoren, eguneko lehen mendatea igotzen hasi
zirenean, jo zuen erasoa eta Philipe Rubio Pyrines Atlantiques taldeko
txirrindularia eta Interesport Irabia taldeko Mikel Astiz nafarra batu
zitzaizkion. Hirurek bidea egin zuten eta bigarren mendatean, helmugatik bost
kilometrora, Olaizolak atzean utzi zituen iheskideak, ala ere, jaitsieran,
atzetik etorrita, Aritz Mujika andoaindarra eta Mikel Astiz batu zitzaizkion.
Hala ere, helmugako azken aldapan, Gorkak nagustasun handia erakutsiz, garaipena
errez lortu zuen. Honekin ere, bisperako emaitza, egun txar bat besterik ez zela
izan erakutsi zuen. Aranzetak, taldekidea ihesaldian zuela ikusirik eta
sailkapena galduta izanik, inadarrak gordetzen saiatu zen, hirugarren eta azken
etaparako. Etapa honetan ere, Martinez bergarrak ezin izan zuen epata
amaitu.

 

Itzulia, Seguran amaitu zen. Kasu
honetan ere, Aranzetak eta Olaizolak helburu bakarra zuten, etapa irabaztea.
Hasieratik ihesaldietan sartzen saiatu ziren. Aranzetak, ihesaldia egiten hari
zen momentuan zulatua izan zuen eta Olaizolak aldiz, ihesaldian sartzea lortu
zuen. Behin zestoarra aurrean zela, Viveros San Anton taldekoak, pelotoia
kontrolatze lanetan hasi ziren. Gauzak horrela, ihesaldiak, lau minutuko aldea
izatera iritsi zen eta momentu horretan, Olaizola podiumeko bigarren sailkatua
litzake, izan ere, ihesaldian, bere aurretik zen Michkael Delage sartu zen.
Azkenean helmugan, Eneko Garcia izan zen irabazlea, ihes kideak eguneko azken
mendatean atzean utzi ondoren. Olaizolak laugarren egin zuen, Arnaiz eta
Delageren atzetik. Etapan zehar izandako aldeak liderraren taldeak murriztea
lortu zuen eta Gorka bostgarren postua lortu zuen azken sailkapenean. Ala ere,
lehen etapan galdutako denbora ikusirik, zuku polita atera dio itzuli
honi.

 

Aranzeta lehen urteko jubenila
izaki, itzulia bukatzea eta Olaizolarik laguntzea zuen helburu. Azkenean oso
nekatuta, baina pozik agertu zen egindako lanarekin. Unai Martinezi aldiz, oso
gogorra egin zitzaion Gipuzkoako itzulia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude