Hileko artxiboak: urria 2007

pobeseko lasterketa

 Xabier Aranzetak Pobesen korridu dau eta  15. sailkatu da. Postuakin konforme zeuan denboraldiko estrenua izateko. Esan biharra dago lelengo urteko jubenilak oso ondo ibili diela, 5 lelengo sailkatuak 1 lelengo urteko jubenilak izan bait die.
 
Bestalde Ione Mujikak Osintxuko lasterketarako bere parte hartzia konfirmau dau eta irabazteko faborita nagusixa dala ikusi da gaur Pobesen, aurtengo bigarren garaipena izan da eta. Gañera Spiuk trofeoko lider moduan etorriko da ostegunian


Datorren ostegunean danok osintxura

Datorren eguenian aukera eder bat daukagu txirrinduzaleok lasterketa polit bat ikusteko I. OSINTXUKO ZIKLO KROSSA SORALUCE E. KOOP SARI NAGUSIA, Goizeko 10.00etan hasiko dira Emakumeak, 11.00etan kadeteak, 12.00 Jubenilak eta 13.00etan Elite-sub23



Bestalde, gaur Igandea, Pobesen , ziklokrosseko tenporadia hasiko dabe Lokatzako txirrindulari batzuk. Lasterketa hau, euskadiko denboraldiko lelengua da, beraz, garailiak Spiuk trofeoko lider jarriko die


http://ziklokrossa.googlepages.com/eunagusia

Ander Altube oñatiarra

Aurten gure txirrindularia izan den Ander Altube oñatiarra Avilesen (Asturias) hasi du  ziklokrosseko denboraldia.



 Larunbatean (14.) eta igandean (18.) izan zuen bere indarrak euskadiko mailotarekin neurtzeko aukera, izan ere, aurreko denboraldian kadete mailan egindako lanak aurten jubenil selekzioan sartu du. Ea Osintxuko proban aurreko postuetan ikusten dugun

I. Osintxuko Ziklo krossa – Soraluce E. Koop. Sari Nagusia

Atzo atzaldean itxi zen Soraluce E. Koop.-ek Osintxuko Ziklo Krossa patrozinatzeko akordioa. Modu honetan, probaren izena     “I. Osintxuko Ziklo krossa – Soraluce E. Koop. Sari Nagusia” izatera pasa da.


 


Bestalde, denboraldia nazio arte mailan hasita dago. Orain dela egun gutxi Las Vegas-en (EE. BB)  izan dugu proba ikusgarri bat, izan ere gauez korritu bait zen. Hiri artan zegon bizikleta azokaren inguruan antolatu zen lasterketa eta golf zelai baten gainean egin zuten. Ikusten duzuten moduan, zirkuitu azkarra eta teknikoa izan genuen, europan estilatzen diren modukoak