osintxuko ziklo krossa martxan

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioarekin egon ondoren, Osintxuko Ziklokrossa  Azaroak 1ean  izango dela konfirma genezake.

1990 eko abenduaren 23an, Aretxabaletan, izan genuen Debagoienean goi mailako azken ziklo kross lasterketa. Egun horretan, lasterketak Nazioarteko maila zuen, eta Mike Kluge alemaniarra ( http://www.mike-kluge.de/e/time.html ) izan genuen garaile. Garai artan nazio arteko proba ugari genuen Euskal Herrian eta kanpotar asko izaten genuen gure zelaietan konpetitzen. 1991-1995 artean Aretxabaletan lasterketa
antolatzen jarraitu ziren, baina kadete eta jubenil mailentzat. Azken
garaileak, Andoni Aranaga kadeteetan eta Oier Eraña jubenilen izan genituen

Iruzkin bat “osintxuko ziklo krossa martxan” bidalketan

  1. Iñigo Larrañaga

    Aurreko idatzian ematen diren datuak ez nago ziur zuzenak diren, naiz eta gipuzkoako federazioak eman dizkigun. Beraiek, 90 urtean Maik Kluge-k irabazi zuen karrera nazio arteko mailako azken lasterketa izan zela adierazi didate, baina nik etxean dudan VHS zahar baten ikusi ahal izan dudan moduan, 91-an ere lasterketa egon zen Mugarri inguruko zelaietan. Egun horretan ETB-ko kamarak izan genituen zuzenean emititzen, eta Djernis atzerritarra izan zen garaile Maik Klugeren aurretik. Hirugarren Jokin Mujika izan genuen Gipuzkoako txapeldun bihurtuz (lasterketa, nazio arteakoa izan arren, Gipuzkoako txapelketa ere izan zen).

    Bestalde, Iñigo Igartuak ezin izan zuen parte hartu, gaixo omen zegoen lasterketa aurreko egunetan.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude