Bergaratar talde bat Españako itzulia ikustera joan gara Cariñena, Cerler eta Ordino Arcalis-eko etapak ikusteko asmoz.
Vuelta eta txirrindularitza momentu txarra pasatzen ari direla esan beharra dago. Alde batetik “Operacion Puerto” dugu, norberaren interesek itxi eta irekitzen dutelarik. Bestalde, Cariñena-ko erlojupekoa dugu ( Autobiatik eta desertu erditik txangoa) iñok ez zuela ikusi eta interesik izan ez zuena. Edo Stuttgart-eko mundialetan pentsatuz lasterketa utzi duten txirrindulariak. Eta telebistan kirolari dagokion konpetetzia hor dago…(Ligaren hasiera, 1 Formula, Europako saskibalio txapleketa).
SER irratiak, Indurainen garaian, 2 orduko saioa zuen, gaur egun, berriz, etaparen azken 5 kilometroak ematen ditu soilik. TVE-k Tourra eta Vuelta bakarrik ematen ditu, itzuli txikiak aldebatera utziz…Lagunok, fruitua jasotzeko lurra erein behar da!
Kirol honek beste tratu bat behar du, beste estilo bat. Pasatako momentuz bizitzen jarraitu ahalko dugu?
Gure estantziari buruz, Abraham Olanorekin, Juan Mº Guajardo speakerarrekin (Data base ibiltaria), Jaime Mir (Andalucia Caja Sur-eko errepresenatea, bizikletaren munduan urte piloa daramana), Roberto Laiseka (Vueltako urrezko medalla jaso zuen Cerler-en) eta Juanma Garatekin egoteko aukera izan genuen. Juanmak, burutik eginda geundela esan zigun iñor joaten den lasterketa batera etortzearren. Egia esateko, egun zoragarri batzuk igaro ditugu inguruaz eta txirrindularitzaz gozatzen. Vuelta amaiturik, hurrengo urteko udaberriko klasiketara ihesaldia prestatzen hasi gara.
PD. Samu-ri zorionak Vueltan lortu dituen garaipenengatik