Ekainak 29 tik uztailak 1 arte Cuencan ospatuko dira errepideko eta erlojuaren kontrako Espainiako Txapelketak. Han, Euskadiko selekzioarekin bat Lokatza Ziklismo Eskolatik pasa diren 3 txirrindulari izango dira Sub 23 kategorian. Txirrindulariak, Unai Aranzabal (Bidelan), Gurutz Larrea (Bidelan) eta Kepa Varela (Alfus) dira. Azken asteetan izan duten emaitzak argi erakusten dute zein sasoi puntuan dauden eta Euskadiko hautatzaileak ez du lan handirik eduki erabakia hartzeko.
Azken urteotan Lokatza Ziklismo eskolatik lan txukuna egiten ari den seinale hautaketa hauek; izan ere aurreko aste bukaeran Xabier Aranzeta (Sumofic) baita Euskadiko selekzioarekin izan zen Torrejon de Ardozen kadete mailan. Proba bertan behera gelditu arren, domekako Oñatiko probara heltzeko denbora
eman zion Xabierri, eskapada ona hartu ondoren helmugan bigarren sailkatuz eta mendiko saria irabaziz.
Bestalde, hurrengo astelehenean (ekainak 25), jubenil mailako Gipuzkoako Itzuliaren azken etapa izango dugu Bergaran. Proba honen maila bikaina da, bai antolakuntza aldetik bai kirol aldetik, izan ere kanpoko talde ugari etortzen bait dira parte hartzera. Lasterketa hau, Lokatzak urtero antolatzen dituen probei gehituko zaio aurten, orain dela 6 urte bezala. 2001 urtean, Iñigo Lariz (Ciclos Iturriaga) izan genuen garaile Ibargarain, Iker Leonet-en aurretik(Bruesa) [Leonet egun Canarias-Fuerteventura talde
profesioanelan dago]. Lehen egin genuen bezala, lasterketa honetarako laguntza eskatzen dizuegu Lokatzatik astelehean antolakuntzarekin esku bat botazeko.
Gipuzkoako Itzulia
Utzi erantzuna