“ultimos kilometros” taldea Euskalherriko Txirrindulari Itzulian

Itzulian zehar, gure eguneroko eginkizuna, azken kilometroetako pankartak jartzea da. Guztira 4 pankarta jartzen ditugu; helmugarako 5,4,3 ta 2 kilometro falta diren adierazle.



Naiz ta azken urteotan talde berdiña joaten garan, aurrez, direla urte batzuk, Santi Aiastui ta konpañiak hasitako lanaren jarraipena deia esan behar, ta betik ez zela eginkizun berdina izaten, zeren inoiz irteerako ta azken 10 km-takoak ere jarri izan ditugu eta.



Ezin ahaztu bestalde, Euskal itzulitik aparte, Donostiako Klasikoan, ta gazte mailako Gipuzkoako Itzulian ere jartzen ditugula pankartak, horretarako Lokatzako ta beste hainbat laguntzaileek parte hartuz.


Esan bezala gure lanak pankartak jartzea da, ta horretarako non jarri, aurrez beste talde batek señalizatuta uzten digutelarik.


Sarritan gogotik ta eguraldi txarrakin lan egin beharra izanarren, ezin esan gustoko ez dugula, ta guztiontzat, egun batzuk opor gizan pasatzea dela helburu, ta baita lortu ere. Lana bete hostean, aterpe edo aukeratuko tokiren batean, urdaiazpiko, txorizo, gazta ta beste jaki batzuk barruratzen ditugu, nola ez Errioxa ardo ederrez lagundurik.


Gero, etapa bukatzean, pankartak kendu ta inguruko herri edo hiriren batera joaten gara antolakuntzak gaua pasatzeko aukeratu duen tokira. Dutxatu, guapo-guapo jarri, txikito pare bat ta nonbaiten afari pasadatxoa. Tragotxo pare bat eta txintxo-txintxo ohera. Ta bihar…..beste horrenbeste.


Ta hau da hitz gutxitan aurtengo itzulian ere egin duguna, ta…..datorren urtekoan pentzatsen hasi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude