TXIMINO BURUEN GURUTZEA

MONKEY

  • Kuttuna, primate edo tximino buruekin. Adi xehetasunari: buru bakoitza ezberdina da

    Aguirre lehendakaria sarreran botatako ideia “frogatuko” luke objektu honek. Hau da, Kixmi, Jesukristo-tximinoa Inperioaren erlijioa herri pagano bati ezarri nahi izan zaion une eta lekuetan agertzen dela, boterearen faltsukeriaren salaketa gisa.

Lurperaturik aurkitu zuten gurutze hau Hego Kalifornian, XX. mendearen hasieran. Antza denez, Ertamerikako indioek egiten zituzten halako gurutzeak magiarako tresna gisa, eta lur azpian sartzen zituzten, misiolari espainiarrengandik ezkutatzeko.

Ameriketako indioek propagandista kristauekin izaniko harremanen testuinguruan bilatu, eta luze gabe agertu da lehen froga: tximino buruz hornituriko gurutzea.

Objektuak txunditu egin nauela onartu behar dut. Ez nuen espero halako irudi argia topatzea horren erraz eta azkar. Zer da, ordea, objektu hau?

Tximino buruak, gurutze batean, eta lurperatuta. Inperioaren erlijioaren aurkako magia ekintza baterako tresna al da? Ala, idazkerarik gabeko indioen artean eskuz-esku ibilitako irudi-panfleto bat, Inperioaren agenteek predikaturiko mundu ikuskeraren faltsukeria salatzeko?

  • Jesukristo tximino bat da! Ez da Jainkoa, Jainkoaren tximinoa baizik. Giza zurien boterea gezurrezkoa da!

    Susmoa eragiten du gurutze honek, edonola ere. “Froga argiegia” da, egiazkoa izateko. Ez dut arrazoirik zalantzan jartzeko Ameriketako indioek halako objektuak egiten zituztela, baina gurutze honen historiak, behintzat, zuhur begiratzeko arrazoiak ematen ditu.

Froga dekonstruitzen

Hamlin Garland (1860-1940) idazle estatubatuarrak atera zuen lurpetik gurutze hau, 1930ko hamarkadan. Hainbat nobela eta Ulysses S Grant presidentearen biografia idatzi ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako indioen historia ikertu zuen Garlandek. Pulitzer saria eman zioten 1922an.

The mistery of the buried crosses (Lurperaturiko gurutzeen misterioa) du izenburu Garlanden azken liburuak. 1939. urtean argitaratu zuen. Medium baten sinesgarritasuna aztertu nahi izan zuen Garlandek, eta ikerketa horren berri jasotzen du liburuak. Antza denez, hainbat izpirituk instrukzioak ematen zizkioten mediumari, lurpean ziren objektuak topatzeko. Garlandek egin zuen indusketa lana. Ez dezagun ahaztu mende hasieran sekulako arrakasta zuela esoterismoak, oro har, eta izpiritismoak bereziki. Jakina denez, Madame Blavatsky eta gainerakoek ohitura handia zuten izpirituekiko komunikazioaren “frogak” fabrikatzeko.

Tximino buruen gurutzea indioen lana izan edo mende hasierako buru-bero baten asmakizuna izan, hor dago gure Kixmi, ia 2.000 urte pasata, munduaren historia ezkutuaren oihartzun.

AGUIRRE LEHENDAKARIA

AGUIRRE

  • Ni naiz Jainkoaren amorrua. Nire alabarekin ezkonduko naiz. Harekin Lurrak inoiz ikusiriko dinastiarik garbiena sortuko dut, eta, elkarrekin, kontinente hau osorik gobernatuko dugu.

Lope de Aguirre oñatiarraren ahoan jartzen ditu hitzok Klaus Kinski aktoreak, Werner Herzogen Aguirre, der Zorn Gottes filmean. Amazonian barrena eginiko espedizioaren hondamendiaren irudia da Aguirreren baltsa. Gorpuz beterik dago, soldadu, apaiz, indio eta Aguirreren alaba hilak; goseak, geziek, konspirazioek hilda. Espedizioaren jaun eta jabe egin da Aguirre, baina hainbat dozena tximino baino ez du eskifaiatzat. Aguirre da Jainkoaren amorrua, eta bere subditoak Jainkoaren tximinoak dira.

Pelikula ikusi ez duzutenontzat hona sekuentzia horren bideoa.

Asteburuan ikusi genuen Herzogen filma etxean. Ez nuen tximuen irudia gogoratzen. Izan ere, filma duela 13 urte ikusi nuen azkeneko aldiz, Hanburgoko zinema batean. Asteburuan Aguirre, Jainkoaren amorrua, eta haren tximinoak ikusi nituenean, berehala etorri zitzaidan gogora Alberto Peñalbarekin trenean izaniko elkarrizketa eta han aipaturiko Jainkoaren tximinoaren teoria.

Philip K. Dick zientzia-fikzio idazlearen The Divine Invasion eleberrian aurkitu dut ideiaren azalpentxo bat aste honetan:

  • Jainkoaren Tximinoa -Esan zuen Eliasek- Erdi Aroko teoria bat da, Deabruaren inguruko teoria. Horren arabera, deabrua saiatzen da Jainkoaren benetako kreazioa imitatzen, horretan aldaketa hutsalak egiten. Egia esan, epistemologikoki hitz eginda, ideia sofistikatuegia da. Munduaren zati guztiak faltsuak direla esan nahi al du? Ala batzuetan mundu osoa dela faltsua? Edo hainbat mundu daudela, bat egiazkoa, besteak ez? Mundu matrize bakar bat al dago, azken finean, eta horren ikuspegi ezberdinak ikusten ditu jendeak? Horrela, zuk ikusten duzun mundua eta nik ikusten dudana ez dira mundu bera?

Kixmi –Jainkoaren tximinoa- benetan zer den ikusiz gero, galdera horien guztien erantzuna izango genuke. K. Dickek erantzuna iradokitzen digu dagoeneko: Inperioa ez da egiazkoa.

Zein Inperioz ari gara, baina?

Inperioa, bat eta bera beti

Philip K. Dickentzat Inperioa singularra da. Bat eta bera izan da beti, Historian hainbat itxura hartu arren: Egiptokoa, Erromakoa, Espainiakoa, Hitlerrek eratu nahi izan zuena, egungo kapitalismo postindustriala eta beronen espektakuluaren gizartea…

Kixmi, berriz, Inperioaren ordenua itxura hutsa dela salatzen duen irudia da, jentilen mitoan zein Aguirreren baltsan.

Lotura honi jarraiki, argi geratzen da non aurkituko ditugun Kixmiren kontzeptu eta errepresentazioak. Kixmi topatzekotan, Inperioa eremu berrietara zabaldu izan den une historiko eta gune geografikoetan aurkituko ditugu. Antzinagoko herri edo zibilizazio bati Inperioa ezartzen zaionean agertuko dira boterearen faltsukeriaren salaketak. Inperioaren pitzadurak agertzen hasten direnean ere aurkituko dugu Kixmi.

  • Ni naiz Jainkoaren amorrua. Nor dago nirekin?

Esaten die Aguirre El Doradoko lehendakariak tximinoei. Zenbat Aguirre, zenbat El Dorado izan dira historian?

Zenbat Kixmi haien ispilutan?

Tren errebertsiblea

“Tipo honek kutsu klandestinoa ematen dio denari”.

cronenbergcrashweb

Bigarren eskuko esaldia da aurrekoa. CRASH David Cronenbergen (irudian) filman esaten du Rosanna Arquette aktoreak (ez dut gogoratzen esaldia J.G. Ballarden eleberrian ere datorren). CRASHen ez dute Alberto Peñalbaz hitz egiten, jakina. Han Vaughan deituriko pertsonai batetaz esaten dute. Vaughan auto istripuek eragindako zauriekin obsesionaturiko medikua da, eta talka historikoak errekreatzen ditu, istripu-ikuskizun klandestinotan.

Peñalbak ez ditu auto istripurik antzezten. El juguete de Mari liburuxka argitaratu zuen 1999an, Jakue Pascual soziologoarekin batera. Kixmiren inguruan hitz egiteko hitzordua egin genuen aurreko astean.

Peñalbarekin ere, edozein gauzak konspirazioa ematen du. Beltzez jantzita dator, goitik behera, eta oso baxu hitz egiten du. Zaila zitzaidan esaten zuena ulertzea treneko zaratarekin. Izan ere, elkarrizketa tren batean egitea aukeratu zuen.

Alberto1

Euskal jentilentzat Kixmi Inperioaren irudia zela esan zenuten “El juguete de Mari” liburuan -bota nion, aurkezpen labur baten ondoren- Zergatik, ordea, tximua erabili hori irudikatzeko? Zergatik ez, esaterako, hipopotamoa, edo beste edozein animalia edo gauza?

Tximua da, animalien artean, gizakiarekin antza handiena duena -erantzun zidan- Erdi Aroko pentsamenduan, deabrua ‘Jainkoaren tximua’ da, hau da, Jainkoa bezalakoa izan nahi duena, hura imitatzen saiatzen dena. San Agustinek esaten zuen hori. Alde batetik Jesu Kristo (Jainkoa) ahalguztiduna dago, egiaren erresuman errege, eta bestetik, deabrua, faltsukeriaren erregea. Orduan, mitoa ikusita, berehala honako galdera datorkigu burura: zergatik esaten dute Jesu Kristo (Jainkoa) deabrua dela?

Pausa dramatiko bat egin zuen hor. Amua botata zuen, eta bazekien irensten hasia nintzela.

Erdi Aroan Inperioren batasuna erlijioan datza -jarraitu zuen, azkenean- Kristautasuna zen Europa mendebaldeko erresuma guztiek komunean zeukatena; eta Erromako Inperiotik zutik geratu zen instituzio bakarra Eliza zen. Beraz, katolizismoa Euskal Herrira ailegatzean, Inperioaren instituzioak ekarri zituen berarekin. Kolonizazio prozesua hedatu zen, eta Inperioak uniformazioa inposatu zuen: bere legea, morala eta egitura politiko-ekonomikoa. Kixmiren mitoa kolonizazio horri buruzko kondaira da. Mito horrek esaten diguna zera da: orain arte ezagutu dugun mundua amaitu da betirako, hau da, bukatu da munduaren ikuspegi bateratua eta mundu horrek sortzen zituen berdinen arteko harremana. Orain beste mundu batean gaude, eta mundu berri hau faltsukerian datza. Mediazioaren sistema ezarri da. Hemendik aurrera gure arteko harremanak, eta munduarekin daukagun harremana, Inperioak definituko ditu eta ez guk.

Azken finean, munduaren bi kontzepzio erabat desberdin eta kontrako daude hor. Alde batetik, Inperioaren ikuspuntua, mundu hierarkikoa, separazioan oinarritutakoa, eta, bestetik, berdinen arteko komunitatearen ikuspuntua, elkartasunean oinarrituta. Honetan, komunitateko kide baten askatasuna beste guztien askatasunaren bermea da.

Ez dakit separazioarena ondo ulertu dudan, moztu nion.

Begira -jarraitu zuen tonu didaktikoan- gai ez bagara “behar den bezala” bizitzeko, gure bizitza antolatzeko ahalmena besteen eskuetan utzi behar dugu, gutxi batzuen eskuetan, alegia. Sistema moral arbitrario batean gaude, bekatari bezala. Gurea da akatsa eta hutsa, jaiotzeagatik. Beraz, ezin izango dugu “libre” izan sistema hori barneratu, gurea egin, eta bete arte.

Erabat inozoa ez emateko, erasora jotzea erabaki nuen une horretan:

Erdi Aroko herexia baten arrastotzat jotzen duzue Kixmirena, baina Joxe Miel Barandiaranek Ataunen jaso zuen kondaira. Nolatan iraun du Ataun bezalako gune batean? Ez al da jauzi handiegia egitea, Durangoko Erdi Aroko giro hiritarretik nekazari bazter kontserbatzaile batera pasatzea?

Trenaren ateak ireki dira. Piercing ugari ezpainetan eta Sex Pistolsen elastikoa daraman gazte bat sartu da. Leku libre asko egon arren, dozena bat letxu plastikozko zorro batean daramatzan baserritar baten ondoan eseri da.

Euskaldunok tximinoaren irudia erabiltzeak zera esaten digu: Inperioaren kontra ari ziren beste korronteekin harremanak izan ziren; eta gure ustez konexioa zaharragoa ere izatea litekeena da. Euskal Herria ez da jendeak pentsatzen duen bezain isolatua izan. Konexioak eta harremanak egon ziren lehenengo kristauekin eta paganoekin historian zehar. Durangoko biztanleak eta langileak XV. mende erdialdean heresetzat jo zituzten, baina hortik urte gutxira, XVI. mende hasieran, sorgintzat jo zituzten. Durangon, heresiak eta herri sinesmenek bat egin zuten emakumeen eskutik. Heresiaren bultzatzaile nagusienetariko bat Beaten mugimendua zen. Mugimendu honetan alargunek hartzen zuten parte, baita emakume gazteek ere. Izan ere, ez da harritzekoa sorginen eta herexeen lotura emakumeetan egotea, Inperioaren errepresio handiena emakumeek jasan behar izan zuten eta. Eliza etorri zenean, emakumeak komunitateko zati garrantzitsuenetariko bat izatetik, Jaungoikoaren eta gizonen emazte hutsak izatera kondenatu zituzten.

Inperioaren uniformaziotik kanpo geratzen zen guztia jazarri zuten -jarraitu zuen Peñalbak- sorginak, herexeak, juduak, musulmanak eta herri xumea ere. Durangoko hereseak krisialdi ekonomiko eta politiko batean sortu ziren, eta begardoak eta izpiritu libreak Elizaren eta boterearen kontra aritu ziren. Hereseak blasfemoak ziren, ondasun guztiak komunean jartzearen aldekoak ziren, ez zuten hierarkian sinesten, ez zuten Eliza benetako Elizatzat jotzen eta emakumeen eta gizonen arteko harreman libreagoak bultzatzen zituzten.

Ilun zen kanpoan. Bagoiaren kristaletan geure buruak ikusten genituen.

Kixmiren mitoan Elizak berak sortutako sinboloa erabiltzen ari gara –jarraitu zuen Peñalbak- baina zentzua alderantziz ulertuta. Durangon, sinesmen zaharrak hizkuntz berri bat, hiri baterako eta garai berrietarako egokitua, aurkitu zuela esan dezakegu.

Marilyn Mansonen bideoarena etorri zitzaidan gogora:

Sinbolo, hitz edo irudi bati buelta emateari “detournement” *esaten zioten situazionistek. Baina zertan dira ezberdin* “detournement” hori eta satanisten zozokeriak, gurutzea hankaz gora jartzea eta meza beltza, esaterako?

Are serioago jarri zen Peñalba, ez zuen konparazioa gogo onez hartu, nonbait.

Satanistek ez dituzte baloreak zalantzan jartzen –erantzun zuen-. Kontrakoa egiten dute besterik gabe. Satanista izatea kristautasunaren erakundeko kide izateko beste modu bat da. Kolorea aldatzen da, zuria beltz bihurtzen da, baina baloreak berdinak dira. Kixmiren mitoaren kasuan, ordea, Kristoren irudia beste testuinguru batean jartzen da, kolonizazioaren historiaren metafora bihurtzen da. “Detournement” da Kixmi, sinboloaren zentzua irekitzen delako. Izan ere, boterearen egia deuseztatzen denean, bide guztiak irekitzen dira.

Pika etorri zitzaigun txartel eske, erdaraz. Peñalbak bonoa zuen. Nik ere bai.

Ongi, ados –esan nion, elkarrizketaren haria berriz hartzeko- Onartzen dizut Kixmi mito zaharrak erdi Aroko herexeengan eta geroko sorginengan lekua aurkitu izana. Baina zuek harantzago zoazte: Kixmiren mitoaz irakurketa situazionista egiten duzue eta punk mugimenduarekin eta 1980ko hamarkadako okupazio eta gaztetxeekin lotzen duzue. Posible al da antzinako kondaira bati halako irakurketa garaikidea ezartzea? Ez al dago hor anakronismorik?

Anakronismoa izango da historiaren irakurketa lineala egiten baldin badugu. Historia une eta jauzi kualitatiboz egina dago, berriz. Europan azpihistoria ezkutua dagoela esan dezakegu, inperioaren ukapenaren historia, hain zuzen. Pasabidez josita dago historia, baina hauek topatzeko lotailu errebertsiblea aurkitu behar da.

Denboran bidaiatzeaz ari zara? –galdetu nion- Garai batetik bestera salto egiteko pasabide edo leizeak erabilita?

Trena tunel batean sartu zen.

Denbora espazio bilakatzea ariketa intelektuala da, betiere. Greil Marcusek Lipstick Traces liburuan ematen zuen lotailu errebertsiblearen ideia. XVI. mendeko Jan van Leyden heresea eta XX. Mendeko bukaerako John Lydon (Johnny Rotten) punkaren izenak ia berdinak zirela nabarmendu zuen, eta hori erabili zuen bi garaiak eta bi mugimenduak lotzeko -argitu zuen.

Ate bat da, azken finean, lotailu alderanzgarri delako hori?

Ate horiek badira, garai ezberdinak lotzen. Hala gertatzen da Historian erantzunik gabe geratzen diren galderak berriz sortzen direlako.

Kixmirena adibidez?

Adibidez. Kixmiren mitoa indartsua da oraindik, Inperioaren irakurketa garaituen ikuspuntutik ematen duelako. Irakurketa honek zera dio: boterearen Egia faltsua da. Hor dago lotailu errebertsiblea. Hori da denbora espazio bilakatzen duen atea.

Trenaren ateak ireki dira. Inor ez da atera, eta inor ez da sartu, oraingoan.

Baina kristautasuna ez da dagoeneko boterea. Nahiko ahulduta dagoela dirudi. Zer nolako interesa izan dezake egun Kixmiren ideiak

Erdi aroan botere harremanak diskurtso erlijiosoan garatu behar ziren, erlijioa baitzen ideia guztien agertokia. Hau da, erlijiotik at zegoena ez zen existitzen. Eta instituzio katolikoak boterearekin bat egiten duenez, azken finean, boterearen diskurtsotik at geratzen zena ez zela existitzen esan dezakegu. Benetako arazoa separazioa da, hau da, gizarte harremanak idei abstraktu baten bitartez baldintzatuta egotea. Eta metafisika honen jarraipena merkantziaren munduan aurkitzen dugu gaur egun. Nola daiteke nik nire lanez egindako gauza bat nire aurrean jartzea eta horrek beste pertsonekin daukadan harremana baldintzatzea? Merkantzia Boterearen praxia da, munduaren errepresentazio bat eta mundua sortzeko era bat. Espektakuluak (merkantzien mundua) gizarte honetan desberdin izateko aukera guztiak ematen dizkigu, beste gizarte posible bat eraikitzeko desioa abandonatzen badugu, betiere. Baina espektakuluan “desberdina” izateko aukera bakarra merkantzia desberdinak kontsumitzea baino ez da. Beraz, sistemak inposatzen duen utilitarismoaren logika barneratu behar dugu, faltsukeria egiatzat hartuta. Espektakulua Kixmi da.

Aulkitik altxatu zen Alberto Peñalba. Amaitua zen elkarrizketa.

Ni hemen jaitsiko naiz-esan zidan.

Nik aurrera jarraitu behar dut -erantzun nion.

Jesu Kristo, The Beatles eta Marilyn Manson

Image47_2

  • Ostadar beltz bat naiz
    / Jainkoaren tximino bat naiz

Arte eta krimena sarreran laguntza eskatu nuen irudi bat blog honetara ekartzeko.

Iaz ikusi eta gogoan gelditu zitzaidan irudia. Marilyn Manson (goiko irudian, mutiko zintzoa zenean) Ameriketako Estatu Batuetako musikariaren bideo-klip batean ikusi nuen: tximino bat gurutze batean itzulipurdika zebilen, abeslariak Jaikoaren tximino bat naiz esaten zuen bitartean.

Hara non, uste baino lehen heldu zaidan laguntza. Irudia Disposable teens bideoan agertzen dela jakin dut, eta Ceciliak fotograma bat bidali dit (eskerrik asko, Cecilia).

Hor dago tximinoa (oso ondo ikusten ez bada ere), gurutzearen gainean, irudiaren eskuineko partean.

Zer egiten du, ordea, Marilyn Mansonek blog honetan?

Bowling for Columbine Michael Mooren dokumentalean agertzen bazen, zergatik ez bada hemen?

Izan ere, ez dugu harritu behar pop kulturak ikonografia kristaua erabiltzen badu. Jesu Kristo baino ospetsuagoak gara orain, esaten ohi zuten The Beatlesek. Konparazioa ez dago tokiz kanpo, kontrakoa badirudi ere. Jesu Kristoren inguruko espektakulua eta The Beatles fenomenoa enbor bereko ezpalak dira.

Cecilia jatorrak Disposable Teens bideoko beste irudi bat bidali dit bere kabuz, nik eskatu gabe. Ez nuen gogoratzen halakorik, baina, Ceciliak dioenez, bideoan Azken Afaria antzezten dute. Ika-mika izan da aurten, Testamendu Berriko eskena hori publizitaterako erabili izan dutelako (Goio Aranak nik baino hobeto azalduko luke hori Superbai blogean).

Ezetz asmatu nor eseri du M. Mansonek Jesu Kristoren aulkian, mahaiburu, Azken Afarian?

Image31_3

Ia 2.000 urte darama instituzio kristauak – Eliza Katolikoa batez ere- irudiak erabiltzen jendearen gogoan eragiteko. Duela aste gutxi izan genuen adibiderik argigarriena. Noraino sartu da gure inkontzientean Joan Paulo II.aren heriotzaren inguruko irudi zaparrada?

Marilyn Manson tradizio luze horren beste bideo-klip bat besterik ez da.

Mezua gaurkotuta 2006ko maiatzaren 3an: Mansonen bideoa aurkitu dut YouTuben. Tximinoa uste nuen baino askoz protagonistagoa da. Hona ikusi nahi baduzue:

Tximinoaren ordenu berria

Alberto Peñalbak eta Jakue Pascualek ikusten dute lotura. El Juguete de Mari liburuxka argitaratu zuten biek 1999. urtean.

Barandiaranen antropografia, Oteizaren etimologia-fikzioa, Philip K. Dicken zientzia-fikzioa, Hakim Beyren situazionismo mistikoa, Guy Deborden espektakuluaren kritika eta Jean Baudrillarden soziologia zentrifugatua erabiltzen dituzte iraganeko eta egungo mundu paraleloak lotu eta interpretatzeko.

Peñalba eta Pascualen arabera, Marirekiko errespetuaren ordez, Kixmiren printzipioa sartu zuen Inperioaren ordenu berriak, eta Inperioaren printzipioa beti da bera, atzo ala gaur. Kristo tximino gisa ikustean, kristautasun instituzionalaren printzipioa faltsua dela esan nahi zuten paganoek.

  • Kixmi antzinako euskaldunentzat INPERIOaren indarraren erakunde katolikoa da, botere totalitarioaren errepresentazioa, deabruarena, gaizkiarena; horregatik, euren mendietatik Kixmi bazetorrela ikusi zutenean, konturatu ziren euren aroa amaitua zela, hau da, unibertsoarekin bat bizi ziren gizaki berdinen aroa. Deabruak separazioaren forma hartu zuen, boterearena, Jainkoaren kopiarena, hierarkiarena, gerra zibilarena eta Inperioarena.

El Juguete de Marin dauden ideia eta irudi indartsuak azalera ateratzeko, Peñalba eta Pascualen arrazoibidea hizkuntza arruntera ekarri behar zela iruditu zait. Horregatik, haiekin hitz egiten saiatzea erabaki dut.

Peñalba berehala agertu zait prest euren ikuspegia argitzeko. Hitzordua egin dugu.

Kixmi antzinate eta eta egungo errealitatearen arteko zubi eta metafora? Laster argituko dugulakoan nago.

Non dago Kixmitron?


Paraiso margoa 2000. urtean ikusi nuen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Vicente Ameztoiri eskainiriko erakusketan. Ameztoiren tximinoak begiratu egin zidan, zer egiten dut nik hemen? esaten bezala. Emazteak iradoki zidanez, tximuak berak ere ez zuen sinesten paradisu hartan.

Adan eta Ebaren azken jokaldia telebistan. Pantailan, azken segundua dela adierazten zuen erloju batek: 06:59. Izan ere, Danteren arabera, Adan eta Eba soilik zazpi minutuz bizi izan ziren paradisuan.

Telebista pantaila erraldoiak marka zuen: KIXMITRON.

Hala gogoratzen dut nik margoa, baina, beharbada, haluzinazio bat izan zen. Irudia blog honetara ekartzeko, Eliztarrak-Mundutarrak. Erremelluriko sainduak, paradisua eta beste lan batzuk liburua bilatu nuen, Artelekuk, KMk eta Gizpuzkoako Foru Aldundiak 2000. urtean argitaraturikoa.

Han zen Paraiso margoa, bildumaren bitxia gisa, bildu eta zabaltzen den orri bikoitz batean.

Harriturik ikusi nuen paradisuko telebista pantailan Adan eta Ebaren irudia agertzen dela, baina ez, ordea, KIXMITRON hitza.

Ustekabea

Zer gertatu da?

Beste gauza bat ere falta da irudian: 06:59 ordua markatzen duen erlojua, azken segundoan gaudela adierazten duten zenbakiak.

*Oso koadro handia da, ñabarduraz, matiz txikiz betea. Nahiago nuke osatzen lanean jarraitzea. Ez dut amaitutzat ematen*, esan zuen Ameztoik hil aurretik telebistan eginiko elkarrizketa batean. Litekeena da, beraz, liburuko argazkia margoa bukatu aurretik egin izana, Ameztoik bere lanari azken ukitua eman aurretik.

Azken ukitua, azken keinua.

Gorbataz jantzitako Kixmi —kristo-tximinoak— paganismoaren ustezko paradisuaren akabera ekarri zuela esan nahi izan zuen Ameztoik? Margolariaren hil aurretiko azken zertzelada izan zen. Bere azken segundoa.

2001eko azaroaren 4an hil zen Vicente Ameztoi, 55 urte zituela. Hura ondo ezagutu zuen pertsona batengana jo dut, zintzilik geldituriko galderak argitze aldera. Izan ere, Paraiso margoak zazpi urtean izan zuen bilakaera gertutik jarraitu zuen Santi Eraso Arteleku arte garaikiderako zentroko zuzendariak. Erantzuna jasotzeko irrikitan nago.

KIXMITRON

erremelluri

Margolariak bazekien bere azken uneak zirela tximino hura paradisuan margotu zuenean. Giltzurrunetako mina areagotzen ari zitzaion. Heriotzak baino, margo hura bukatu gabe uzteko aukerak eragiten zion beldurra.

Zazpi urte zeramatzan mahastien artean abandonaturiko baseliza hartan, bere azken irudiak margotzen. Inguruko ardogile aberats batek enkargatu zion santu sail baten erretratuak egitea, tartean San Bixenterena, mahastizainen zaindaria. Margolariak agnostikotzat zuen bere burua, baina onartu zuen enkargua. Azken finean, berak ere Vicente zuen izena.

Baldintza bat jarri zion artistak ardogileari: santuen aldean, paradisu
bat margotuko zuen. Aukera paregabea zen. Izan ere, paradisua margotzea
irudigile guztien betebehar sakratuena da. Edo?

erremelluriparadisu

Zaintzapeko paradisua

Plazer ororen lorategia margotzeari ekin zion. Larre berdetan ziren oreinak, jirafak, zezenak, lehoiak, zebrak eta adarbakoitz bat. Harmonia ederrean, Jehovaren Lekukoen aldizkarietako ilustrazioetan bezala. Ez horren kitsch, ordea. Jainkoaren begia dago ortzian segurtasun kamera bezala. Aingeruak patruilan dabiltza. Zaintzapeko paradisua da.

ameztoi 012

Tximinoa margotu zuen. Trajez jantzita dago, harri baten gainean. Lekuz
kanpo dago, eskuekin zer egin ez dakiela, aspertuta. Ez dago gurutzerik
paradisuan. Oraindik ez behintzat.

ameztoi 011

Izan ere, laster galduko da paradisua. Telebista pantaila erraldoia dago mendiaren horman. Adan eta Ebaren transgresioa ematen ari dira zuzenean. Azken segundua da.

kixmitron

Artea eta krimena

Galdera asteartean etorri zitzaidan burura, Le Monde egunkaria irakurrita. Kultura saila irekitzeko orrian irudi bitxia zetorren errusiatik: Jesukristoren aurpegia agertzen zen, margolan batean, aldamenean Coca-Colaren logoa zuela eta, azpian, honako leloa: This is my blood (Hau da nire odola).

Margoa Kontuz erlijioa! erakusketako lanetako bat zen. Sakharov zentruak antolatu zuen 2004an, eta ikusgai izan zen Moskun, ultraeskuineko talde kristau batek suntsitu zuen arte.

Kriminalak

Le Mondeko artikuluak tximistak bezala jo zuen nire burmuinean. Berehala ireki nuen mahaiko kaxoia. Paper anabasan murgildu nintzen bila. Galdutzat emateko zorian nintzenean, agertu zen artikulua. Anjel Lertxundik idatzitako iruzkin labur bat zen, BERRIA egunkariak urtarrilaren 16an argitaraturikoa. Kriminalen gisa zuen izenburu, eta aski laburra denez, hona ekarriko dut oso-osorik:

Frantziako egunkariaren arabera, gertaera Errusian jazotzen ari den zentsura olde zabalaren adibide bat baino ez da. Izan ere, erasotzaile ikonoklastak jazarri beharrean, Errusiako auzitegiek erakusketaren antolatzaileak zigortu zituzten arketipo kristau ortodoxoa suntsitzeagatik, eta blasfemia zein satanismoaren propaganda egiteagatik.

  • Artista batek, obrari ekiterakoan, kriminal batek krimena burutzerakoan bezala jokatu behar du, dio Degasek. Boutade bat dirudi. Ez da. Pentsatzen jarrita, benetako artista batek ere beldurra, urduritasuna, adorea, dena batera, sentitzen ditu obrari ekiterakoan. Kontzientzia isilaraztea lortu behar du, obrak hitz egin dezan. Harrizkoa behar du bihotza, sentimenduak bridatzen jakin. Plazera, morboa eta maisutasuna erakusteko gogoa, dena batera, sentitzen ditu. Behar ezkutu batek eraginda egiten du lan. Degasen esaldiak badio honako hau ere: bene-benetako arte-obra bat ordenaren kontrako krimen bat da beti. Eta baita beste hau ere: delinkuenteak balira bezala tratatzen ditu gizarteak benetako artistak. Degasen esaldiak garbi uzten du zergatik dagoen benetako artista eta arte-obra gutxi: ai, zein zikiratzaileak diren gizartearen txaloak artistarentzat!

    Lertxundiren artikuluak erantzuna ematen dio, hein handi batean, hasierako galderari: zergatik ez dago Kixmiren errepresentaziorik ia artean?

Tximino ikustezina

Nestor Basterretxeak euskal kosmogoniari eskainitako sailean Mari, Torto, intxixu eta bestelakoak agertzen dira. Kixmiren arrastorik ez.

Kristo tximuaren mitoaren errepresentazio urrietan gurutzea saihestu dute artistek, eta kasu askotan tximino bera ere!

Agian nire ezjakintasuna da arazoa. Norbaitek ezagutzen al du kontrakoa frogatzeko margolan edo eskulturarik?

Marilyn Manson musikari estatubatuarraren bideo-klip bat ikusi nuen iaz. Mansonek kantaren leloa errepikatzen zuela, gurutze sendo bat agertzen zen abeslariaren atzean. Txinpantze bat jarri zuten itzulipurdiak egiten gurutzean. (Norbaitek ba al daki bideo hori Interneten dagoen?). Espektakuluaz eta eskandaluaz bizi da M. Manson, baina bera ere ez zen ausartu tximinoa gurutzetik zintzilikatzen, hau da, animaliari Kristoren lekua esplizitoki ematen. Errusiako artistaren This is my blood margoan bezala, probokazio zozo eta azalekoa besterik ez zegoen hor.

Zer diote blog honi buruz?

  • Honezkero 3 urte dira eli laztangurenek “kixmi” abiarazi zuela: barandiaranek idatzi zuen euskal jentilek jesukristo “kixmi”rekin identifikatu zutela, ziminoarekin, eta, hari horri tiraka, dispertsatu barik, egundoko abentura den bloga ontzen ari da, aldi berean ikerketa serio eta aurkikuntza eta gozamen estetiko; zenbat doktore tesik ez ote duten aurrera egiten askoz ere gutxiagorekin, esaterako nireak…  

    Markos Zapiain – Filosofoa


  • Tximinoen eta gizakien arteko gorabeherak ekartzen ditu. Nahiko mono-grafikoa da, baina monada bat, zinez. Argazki, marrazki eta bideoak sartzen ditu Elik, gaiarekin lotuak. Eta proposamen filosofiko bitxiak ekartzen ditu. Blog kurratua da eta zur eta lur utzi nau behin baino gehiagotan.

    Urtzi Urkizu – Kazetaria

  • Errespetu osoz esango dut, baina egia esan, Kixmi bloga… Ez dakit
    nola definitu… Ez dakit nola esan… Beno ba ez duela ez hankarik eta
    ez bururik.

    Joni – Internauta


  • Eldarnioa ulergarria da, gezurra salagarria.

    Garikoitz – Internauta

  • Ixildu zaitez mesedez!! Baina zein mundutan bizi zara zu, Kixmi?

    Mikel – Internauta

Este blog é sobre que?

superhanuman

Hanuman o Macaco não é um dos maiores deuses, mas muito interessante, pois, como alguns avatares ele conseguiu se infiltrar na cultura ocidental, Do cristianismo à iconografia pop e até mesmo no folclore internacional do Internet.

Hanuman é um Herói épico da Ramaiana (500-100 AC). Ele amou o deus Rama (E sua parceira feminina Sita) Tanto que ele se sacrificaria pelo amor deles e para salvar o mundo das ameaças maléficas.

Hanuman é fruto de um cruzamento não sexual (Concepção imaculada em contrapartida da religião católica) entre Shiva e uma mulher que foi transformada em uma macaca por uma maldição. Sua Mãe Anjana e seu parceiro Kesari, o Macaco gigante viveram em castidade.

Os outros deuses ficaram sabendo imediatamente da divindade do bebe Hanuman e decidiram torná-lo imortal. E isso logo provou ser um grande erro.

Hanuman não era uma criança comportada. Ele tentava homens santos, e beber agua benta. Os deuses logo se irritaram com o seu comportamento, e decidiram puni-lo com amnesia. Ele perdeu o conhecimento dos seus superpoderes, e só se lembrava destes quando eram citados por outra pessoa.

E foram estes poderes que decidiram a Guerra de Ramayana. O Rabo de Hanuman queimou toda a ilha do Sri Lanka, e deu a Vitoria às tropas do deus Rama sobre as forces do demoníaco Ramana.

Hanuman ama cada ser humano. Ele é um mediador entre os seres humanos e Rama (como o macaco-deus egipicio Thot, ou Jesus Cristo). Ele fica sentado ao lado de Rama no reino dos céus.

Muitos homens santos da India dizem ter visto Hanuman nos dias atuais.sua imagem é usada hoje contra as minorias por Bajrang Dal, um paramilitar hindu de extrema direita e sua organização conhecida como Exército do deus Macaco.

Esta imagem é um vírus do DNA

Esta é a imagem que faz Hanuman tão interessante.

 hanuman-6 2

Para dar a prova de seu amor aos humanos, Hanuman usa as proprias mãos para abrir seu peito e mostrar seu coração, onde a imagem de Rama e Sita pode ser vista.

A partir desta imagem, é possível desenha uma genealogia da abertura de peitos de deuses e semi-deuses. Por exemplo, a imagem do sagrado coração de Jesus que foi pintada no século XI, e tem implícita a iconografia da igreja católica anglicana. No século XX esta imagem foi (consciente ou inconscientemente) secularizada pelos criadores do personagem Super homem que abre sua camisa para revelar seu escudo em forma de coração e que está pronto para salvar o mundo.

uebermenschazkena

Os corações de Hanuman, Cristo e Super homem são possivelmente representações subliminares de antigas práticas de sacrifício humano, onde o peito das vitimas normalmente eram cortados, seus corações extraídos para serem queimados, ou comidos.

Esta imagem é poderosa, um arquétipo, um vírus instalado no subconsciente coletivo humano desde as épocas pré-históricas. Hoje podemos chamá-las um atractore estranho.