Tximinoaren ordenu berria

Alberto Peñalbak eta Jakue Pascualek ikusten dute lotura. El Juguete de Mari liburuxka argitaratu zuten biek 1999. urtean.

Barandiaranen antropografia, Oteizaren etimologia-fikzioa, Philip K. Dicken zientzia-fikzioa, Hakim Beyren situazionismo mistikoa, Guy Deborden espektakuluaren kritika eta Jean Baudrillarden soziologia zentrifugatua erabiltzen dituzte iraganeko eta egungo mundu paraleloak lotu eta interpretatzeko.

Peñalba eta Pascualen arabera, Marirekiko errespetuaren ordez, Kixmiren printzipioa sartu zuen Inperioaren ordenu berriak, eta Inperioaren printzipioa beti da bera, atzo ala gaur. Kristo tximino gisa ikustean, kristautasun instituzionalaren printzipioa faltsua dela esan nahi zuten paganoek.

  • Kixmi antzinako euskaldunentzat INPERIOaren indarraren erakunde katolikoa da, botere totalitarioaren errepresentazioa, deabruarena, gaizkiarena; horregatik, euren mendietatik Kixmi bazetorrela ikusi zutenean, konturatu ziren euren aroa amaitua zela, hau da, unibertsoarekin bat bizi ziren gizaki berdinen aroa. Deabruak separazioaren forma hartu zuen, boterearena, Jainkoaren kopiarena, hierarkiarena, gerra zibilarena eta Inperioarena.

El Juguete de Marin dauden ideia eta irudi indartsuak azalera ateratzeko, Peñalba eta Pascualen arrazoibidea hizkuntza arruntera ekarri behar zela iruditu zait. Horregatik, haiekin hitz egiten saiatzea erabaki dut.

Peñalba berehala agertu zait prest euren ikuspegia argitzeko. Hitzordua egin dugu.

Kixmi antzinate eta eta egungo errealitatearen arteko zubi eta metafora? Laster argituko dugulakoan nago.

Erantzun bat “Tximinoaren ordenu berria” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude