Kristo txizatan

Immersion-Piss-Christ-by--007

Fundamentalista kristau talde bat mailuekin armaturik sartu zen atzo Avignon hiriko (Frantzia) erakusketa areto batean. Andres Serrano New Yorkeko artistaren artelanak zituzten helburu, batez ere Piss Christ izenburua duen argazkia. Plastikozko gurutziltzatu bat bere txizatan sartu zuen artistak 1987. urtean eta erretratua egin zion. Erlijioen gehiegikerien inguruko adierazpena egin nahi izan zuen. 

 Mirarietan sinesten dut erakusketan zegoen artelana, zubiarengatik ezaguna den hirian (on y danse, on y danse…). Argazkiaren kristala hautsi zuten fundamentalistek, eta Serranoren beste lan baten aurka jo zuten: moja bat meditatzen agertzen duen argazkia.

Lehen ere erasoak jaso ditu Serranoren lanak, Astralian, esaterako. Neonazi talde batek haren erakusketa bat suntsitu zuen Suedian, 2007. urtean.

Pozik egongo da artista. Izan ere, eraso bakoitzak indartu baino ez du egiten artelanaren aura, eta, zer esanik ez, salneurria.

3 thoughts on “Kristo txizatan

  1. Andres Serranoren katalogotik: “I am a traditionalist, I have to make things look real, even if they’re not.” New York Timesen arte kritika:”It is still a beautiful, ethereal, luminous and curiously sad picture, and the installation is so compelling you might want to say a little prayer”. Madonnak “Like a Prayer” abestian  zion:” Just like a dream, you are not that you seem”.

     Mirarien dreams pekatarien Astean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude