Idoia Filloyk Batzordearen bidegabekeria salatu zuen

Idoia Filloyk minutu batzuk hartu zituen Biltzarrean Batzordearen bidegabekeria itzela salatzeko eta, bide batez, hango arkeologoen txostena hankaz gora jartzeko. Hitzaldiaren bideoa eta testuaren pdf-a. (Gasteiz, 2012-11-24)

Idoia Filloy

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Lau urte linboan”, Eliseo Gilen hitzaldi hunkigarria bideoan

Bi urte baino gehiago zeraman Eliseok jende aurrean hitz egin gabe. Euskeraren Jatorriak Gasteizen antolatutako Biltzarrean hitzaldi labur bezain hunkigarria eman zuen “Cuatro años en el limbo” izenburuaz. Bideoa entzungai eta pdf-a irakurgai. (2012-11-24).
Eliseo Gil
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiako auziari aipamena Joxe Austin Arrieta idazleak HUHEZIko hitzaldian

Joxe Austin Arrieta idazle donostiarrak hitzaldia eman zuen 2012ko urrian Eskoriatzako HUHEZI unibertsitatean.
Dorraoren inguruan berriro eta behin du izenburua, eta bertan aipamen oso interesgarria egiten dio Iruña-Veleiako auziari. Honelaxe dio:

“Ba, bai. Arrazoia eduki dezakete. Inozoak gara.
Baina eurak irabazle. Eta eurekin batera, euren kontra bezainbat, egin behar
dugu lan. Ez dago beste erremediorik. Herri nahasia gurea, mila printzatan
ezpaldua. Betidanik, dirudienez. Boterera iritsi orduko –ekonomikora,
politikora, ideologikora-, euskalduntasunari uko egitea, horixe izan da arau
nagusi klase nagusiengan beti. Gure esku dago aurrerantzean, halere, euskarari
iraunaraztea, eta arnasa ematea, hizkuntza handi boteretsu baten edo gehiagoren
mende egonik ere. Iruña-Veleiako aspaldiko arbaso haiek egin zuten bezala,
Inperio Erromatarraren beste ezein probintzia mendebaldarretan ez bezala:
euskaraz ere idatziz (nik ez baitiot ezein txirrindulariri “Lance Amstrong”
deituko, analitikarik egin gabe: benetakoak dira ostrakak kontrakorik frogatzen
ez den bitartean, stablishment unibertsitarioak pertsona bat eta beronen
lantalde osoa ezin esan ahaleko harrokeriaz laidoztatu eta defenestratu,  eta, hala ere,  “ahari” politiko guztiek –nire “harikoek”
barne- ostraken inguruan ostrukarena egitea hobetsi duten arren).”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleian auditoria independentea’ gutuna Berrian

Leire Saitua Euskeraren Jatorriako kideak gutuna argitaratu du igande honetako Berrian Iruña-Veleian auditoria independentea izenburuarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Luis Silgoren gutuna DNAn

silgo.png
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Notiziak eta iritziak Terrae Antiquae gunean

Terrae Antiquae izan da auzia gehientsuen astindu duen gunea eta faltsisten bozgorailu nagusia. Gauzak aldatuta daude aspaldian. Aste honetan notizia eta
iritzi interesgarri ugari argitaratu da, Koen van den Driessche eta
Roslyn Franken eskutik gehientsuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alicia Satue latin eta greziera irakaslearen komunikazioa, Biltzarreko ezusteko atsegina

Euskeraren Jatorriak antolaturik azaroan Gasteizen egin zen biltzarrean, Alicia Satue latin eta greziera irakasle gazteak komunikazio oso interesantea irakurri zuen, era atsegin eta dibertigarrian irakurri ere. Bertan, Isabel Velazquez irakaslearen txostena jorratu zuen. Ortografia akatsak faltsutasunaren seinaletzat hartzearen zentzugabekeria kritikatu zuen, besteak beste. Merezi du komunikazioa irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eztabaidan egindako okerrak zuzendu nahirik

Eztabaidaren beroan egia ez den gauza bat esan nuen, jan edan eta lo jartzen duen epigraferik ez dagoela grafitoen artean. IAN/ TA/ IIDAN DIINOS dontsuarekin itsututa nenbilen eta ez nintzen gogoratu badela EDA/ IAN/ LO jartzen duen bat. Piezaren b) aldean dago, ez da argazkirik argitaratu.  Barka eskatzen diet entzuleei eta bereziki nire une hartako solaskide Joseba Lakarrari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentalaren eta eztabaidaren biharamona

Asteazken gauean emititu zuen programa ETB1-ek eta dagoeneko eitb-nahieran ikus daiteke. Ez naiz dokumentala sakon aztertzen hasiko. Normala den bezala, ez ninduen ase. Hutsune nabarmenak ikusi nizkion. Baina kontuan izanda testuingurua, gorde beharreko orekak eta abar, produktu txukuna iruditu zitzaidan, hari narratiboa ederki eramanda duena, suspense eta guzti, eta estetikoki bikaina. Nabarmenduko nuke auzi honetako biktima nagusiak, Eliseo Gil eta Idoia Filloy, begirune handiz tratatuta daudela. Eta hedabide gehienek gairi ezarri dioten betoa ezagututa, aurrerapauso handia izan dela. Zorionak Hasierri eta bere taldekideei!
Programak hainbat komentario eragin ditu Zuzeu-n, asko eta asko kutreak eta gustu txarrekoak. Eta zenbait oso sinpatikoak, gure “Iñaki” txit ezagunarena, adibidez, programa amaitu eta hurrengo minutuan jarria: Pozik ikusi dut Elexpuru isilduta eta erridikulizatua, argudiorik gabe, erantzunik gabe, haizeak nondik jotzen zuen jakin ere gabe.
Euskeraren Jatorriak egin du bere balorazioa bere blogean. Ostraka Mundua blogak ere bai. Hemen Aritz Galarragak Berrian egindakoa.

                  Lakarra eta Elexpuru debatearen une batean

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Rodriguez Colmeneroren ponentzia argitaratu du Euskeraren Jatorriak

Biltzarreko ponentziak argitaratzen hasi da Euskeraren Jatorria bere blogean. Sarrera, Batzordeko txosten arkeologikoaren laburpena eta Idoia Filloyren erantzuna, eta Rodriguez Colmeneroren ponentzia argitaratu ditu dagoeneko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina