“Uranio/torioaren datazio teknika Elhuyarren, eta Iruña-Veleiako ostrakak?”

Bittor Hidalgok sinatuta, goiko izenburua duen sarrera interesgarria aurki daiteke Zuzeu-n. Elhuyar aldizkariak azaltzen duen uranio/torio bidezko datatze-sistema iraultzailea zergatik ez den Iruña-Veleian erabiltzen galdetzen du Bittorrek.

“… posible bada datatzea ehunka urtetako tartean gure arbasoen orain dela 40.000 urteko margoak, horren zaila ote den, horren garestia, ezinezkoa datatzea Iruña-Veleiako ditxosozko ostrakak, behingoz jakiteko/baztertzeko atzo goizean eginak diren edota gainean dituzten konkrezioek, patinek… zahardade handixeagoa bermatzen ote duten…” dio beste gauza batzuen artean.

Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiaz Hitzaldia Donostian, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta

Azaroaren 5etik 8ra bitartean egingo diren XXXIV. Etnografia Jardunaldien barruan izango da. Gazteleraz, antolatzaileek hala eskatuta.

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, asteazkena, 19:30
  • Lekua: Kutxaren hitzaldi aretoa, Arrasate 12, Donostia
  • Hitzaldia: “¿Qué pasa en Iruña-Veleia?”
  • Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hemen gara berriro, laborategiko eta epaitegiko berrien zain

Egunon. Opor luze samarrak hartu ditu blogari honek. 2009ko maiatzean hasi ginen eta harrezkero etengabe jardun dugu auziaren gaineko gorabeherekin, baina atsedentxo bat ere ez zaigu gaizki etorri, aspaldi honetan berri gutxi dagoela profitatuz.

Dakizuenez, Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren esku utzi zuen epaileak grafitoen analisia, eta sei hilabeteko epea eman zion. Laborategi honek 2012ko azaroan eraman zituen grafitoak Madrilera. Jakin dugunez, uda honetan beste sei hilabete eskatu ditu laborategiak analisiak burutzeko. Beraz, ez da ezer jakingo urte amaierara arte, gutxienez.

Zertarako hainbeste denbora?

Jakin dugunez, laborategiak zeramikan egindako grafitoak eraman ditu soilik, ez du hartu hezurrean edo adreiluan egindako pieza bakar bat ere, nahiz eta Aldundiaren eta Lurmenen  zerrendan hainbat egon. Esaterako, NIIFIIRTITI eta NIIPIIRTITI jartzen dutenak, edo YAVHII GIIVRII ATA, datatzen errazenak, lehenei C14 aplika dakiekeelako eta azkenari termoluniszentzia, freskoan egosita egoteak frogatzen duenaz gain. Gauzak ez du itxura onik.

12392-nefertitiNepertiti

medium

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Iruña Okako alkatea: “Ematen du Iruña-Veleiak ez duela bururik jasoko”

679742_kul_veleia_1024x576_foto610x342

Iruña Okako alkate Javier Martinezek Radio Vitoriari egindako adierazpenetan Arabako Foru Aldundia kritikatu du esanez Iruña-Veleiako aztarnategia guztiz ahaztua dagoela eta burua jasoko duen itxurarik ez duela.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Indusketak gelditzeko eskatzen duen gutuna SOS Iruña-Veleiako Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otsoa de Aldaren eskutik

Atzoko Berrian SOS Iruña-Veleiako lehendakari eta lehendakariorde diren Maritxu Goikoetxea eta Xabi Otsoa de Aldaren gutuna agertu zen, indusketak bertan behera uzteko eskatuz. Urtero egiten den eskari logikoa, bestalde, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk entzungor egiten duena. Dena dela, zantzu asko daude Julio Nuñezen azken kanpaina izango dela pentsatzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil “arkeologo malditoari” elkarrizketa ‘Historia y Arqueología’ gunean

Benetako Damnatio memoriae egiten ari da euskal prentsa Eliseo Gilekin. Haren elkarrizketarik eta aipamenik nekez aurkituko duzu. Baina hara non elkarrizketagile anonimo baten eskutik Eliseoren adierazpenak irakurtzeko aukera dugun Historia y Arqueología gunean. Merezi du begirada bat ematea!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

STOP txikizioa!, SOS Iruña-Veleiaren kartela eta agiria aurtengo indusketa hasieraren aurrean

IRUÑA-VELEIA: STOP TXIKIZIOA!

Duela gutxi, Iciar Lamarain Arabako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak eta Julio Nuñez oraingo aztarnategi zuzendariak beste indusketa-kanpaina bat hasiko zela iragarri zuten.

Gizarteari gogorarazi nahi diogu, eta bereziki Arabako Foru Aldundiari eta Euskal Herriko Unibertsitateari, Julio Nuñezek 2010ean hondeamakina handi batez ekin ziola “Iruña-Veleiako aro berriari” eta haren bidez arkeologia aldetik emankorrak ziren 8.000m2 suntsitu zituela. Mundu guztia da honen jakitun, gertakizunaren berri ematen duten bideoak eta argazkiak zabaldu baitira Internetez. Gainera, diputatuak informazio zuzena eta pertsonala jaso zuen gaiaz 2011n, SOS Iruña-Veleiarekin izandako bilera batean.

Egindako kalteak ukaezinak bezain konponezinak dira. Eta beren azken erantzuleak Arabako Foru Aldundia eta Euskal Herriko unibertsitatea dira, lehena txikizioa ordaindu eta babesteagatik eta bigarrena egiteagatik.

Auzia are larriagoa da kontuan hartzen bada oraindik ez dela auzitan jarritako grafitoen faltsutasuna frogatu, haien lagin bat Madrileko laborategi batean dagoela analizatzen, eta fiskalaren eta epailearen aldetik ez dagoela inolako akusaziorik lehengo indusketa taldearen,  Lurmen-eko kideen aurka.

Esandakoagatik, egiten ari diren indusketak bertan behera uzteko exijitzen dugu.

SOS Iruña-Veleia

Gasteizen, 2013ko uztailaren 12an

SosIruña-Veleia

Txikizioaren bideoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Los niños de Iruña-Veleia’, Mapi Alonsoren artikulua DNAn

Uztailaren 8ko Diario de Noticias de Álava egunkarian Mapi Alonsoren Los Niños de Iruña-Veleia artikulua argitaratu da. Alonso Hezkuntza Zientzietan doktorea da eta, besteak beste, “Una objeción a la reconstrucción de protovasco propuesta por Lakarra” lanaren egilea.

Honela hasten da Alonsoren DNAko artikulua:

“Se acaban de cumplir siete años desde que en el sondeo 32 del yacimiento de Iruña-Veleia, el equipo de Lurmen sacara a la luz una colección de piezas escritas en euskera; excepcionales sin duda por los ecos de las voces de sus autores que después de miles de años (los datos arqueológicos sitúan la pieza a finales del siglo II o principios del III) nos hacen llegar, en algunos casos, niños que en primera persona cuentan quiénes son, los años que tienen, dónde viven u otras circunstancias de su biografía personal, en lo que, según el contexto de su producción, algunos parecen ejercicios escolares de aprendizaje de la escritura en euskera, por lo menos en alfabeto latino.

Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bittor Kapanaga hil zeneko II. urteurrenean haren figura eta obra gogoan

kapanagairudia

Bittor Kapanaga Elorza Otxandion jaio zen 1925ean eta 2011ko uztailaren 14an hil. Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen. Abeslari, idazle, politiko eta herrigintzako beste hainbat arlotako pertsona askorengan eragin sakona izandako pertsona. “Otxandioko aztia” deitzen zion zenbaitek. Artikulu ugari ditu aldizkarietan eta egunkarietan argitaratuak. Euskera Erro eta Gara (1978) liburuak leiho berriak zabaldu zizkien euskararen etimologia, jatorria eta horrelako gaietan interesatzen direnei.

Kapanagak Bergarako UNED-en 1995ean Euskaldunen erlijio zaharra tituluaz emandako hitzaldiaren pdf-a eta audioa eskura daitezke. Benetako harribitxia.

Jakinarazi behar, bestalde, talde bat ari dela Bittorren figura eta obra ezagutarazteko urratsak ematen. Paper ugari utzi zuen argitaratu gabe (hizkuntzari buruzko lanak, poemak, iritzi-artikuluak, gutunak…) eta horiek egokitzea eta argitaratzea izango da ekimenaren helburu nagusia.

Dagoeneko, Bittorri buruzko blog berezi bat irekita dago. Euskararen Jatorriaren blogean ere Kapanagaren zenbait lan aurki daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

VELEIANE bihurtu ote da VELEIANORUM?

Merezi du Radio Euskadik Nuñezi egiten dion elkarrizketa osorik eta adi entzutea. Topikoz, asmatutako gauzez  eta zentzugabekeriaz ondo hornituta dator. Gizon honen jarreraz eta mailaz jabetzeko ez da txarra. Esate baterako, ikus zer dion programako 3:15:30 momentuan:

“Yo  siempre comento la misma tontería, pero bueno, pero creo que es útil. ¿Porqué se llama esto Iruña? Primero se llamaba Veleia. Aquí David encontró el testimonio de que aparecía Veleia, y apareció aquí. Una lápida en la que aparece la palabra Veleia. RES PUBLICAE VELEIANE. Con lo cual estamos hablando de un elemento ya bastante complejo a nivel de administración. Estamos hablando de una lápida del II de nuestra era.”

  • “¿Porqué se llama esto Iruña? Primero se llamaba Veleia” (?)
  • Ez al zen ba irakurri behar REI PUBLICAE VELEIANORUM?
Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin