“El golpe científico del 19N… orain dela 5 urte… cuantas mentiras” Ama Atan.

Ama Ata blogean Koen van den Driesschek duela bost urteko “golpe zientifikoa” ekarri du gogora, egun hartan Arabako Batzar Nagusietan esandakoaren laburpena eginez. Dokumentu oso interesgarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Koldo Urrutiaren artikulua Berrian eta Tasioren biñeta Garan

Koldo Urrutiak (Euskararen Jatorria) Iruña-Veleia: 5 urte dataziorik gabe izenburua daraman artikulua atera du Berrian.

Tasiok, berriz, beheko biñeta argitaratu du gaurko Garan.19_NOVIEMBRE

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Dokumentala sarean!

Dokumentala ikusgai dago jada: http://youtu.be/c2zzAKeF4WM

Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak du izenburua euskaraz, elebiduna da eta 22 minutu irauten du. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad van den Driessche mintzatzen dira. Gaur estreinaldi ofiziala Alicia Satuék Donostian emango duen hitzaldian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alicia Satué-ren hitzaldia eta dokumentalaren estreinaldia 19an, Donostian

Lehenago iragarri bezala, Iruña-Veleiako latinaz mintzatuko da Alicia Satué astearte honetan. Koenraad van den Driesschek egingo du sarrera; analitikaz hitz egingo du.

Ekitaldi berean, Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak izeneko dokumentala estreinatuko da. 22 minutu irauten du, eta bertan Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad van den Driessche mintzatzen dira, hurrenez hurren.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Konzentrazioa 19an, Arabako Aldundiaren aurrean, Euskararen Jatorriak deituta

Euskararen Jatorria Taldeak kontzentrazioa deitu du azaroaren 19rako, Gasteizen, zoritxarreko egunaren 5. urteurrenean.

  • Noiz: azaroaren 19an, asteartean, arratsaldeko 5etan (17:00etan)
  • Non: Arabako Aldundiaren aurrean (Probintziaren plaza)
  • Antolatzailea: Arabako Iruña Argitzeko Batzordea (Euskeraren Jatorria)

2-Hondeamakina1-Datazioak

Tasio komikilariaren biñetak ere argitaratu ditu, goikoak esaterako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Veleiako latina’, Alicia Satué-ren hitzaldia Donostian azaroaren 19an

latina

Hitzaldia: ‘Veleiako Latina’. (Euskaraz)

Hizlaria: Alicia Satué

Eguna eta ordua: azaroak 19, asteartea, 19:00

Lekua: Udal Liburutegia, S. Jeronimo Kalea, Donostia

Ama Ata blogean ematen da hitzaldiaren berri, Koenraad van den Driessche-k Lorena Lopez de Lacalle diputatu ohiaren jokaeraz idatzitako sarrera txit dokumentatuarekin batera.

Alicia Satué Zamorakoa da. Filologia Klasikoa eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparra ikasitakoa, Mutrikuko Institutoan dago latin eta euskara irakasle. 2012an, Lehen Nazioarteko Biltzarrean, Iruña-Veleiako latinaz oso hitzaldi interesgarria eman zuen, eta ondoren txosten mardula idatzi gaiaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Laurogei bat lagun Donostiako hitzaldian

Asteazkeneko hitzaldia ondo joan zela esango nuke. Areto egokia, entzule multzo polita eta jakinmin handia. Alicia Satuék kronikatxo bat egin du Ama ata blogean.

ostraka.mundua.com blogak hitzaldiaren bideoa jarri du sarean (ez osorik, hitzaldiak eta ondorengo solasaldiak ia bi ordu iraun baitzuten).

Hitzaldiaren beste bideo labur bat ere ikusgai dago. Zergatik gertatu da hau?, eta nola dago egoera judiziala? galderei erantzuten die labur-labur hizlariak.

Milesker, ostraka.

Kategoriak Sailkatugabeak | 11 iruzkin

“Uranio/torioaren datazio teknika Elhuyarren, eta Iruña-Veleiako ostrakak?”

Bittor Hidalgok sinatuta, goiko izenburua duen sarrera interesgarria aurki daiteke Zuzeu-n. Elhuyar aldizkariak azaltzen duen uranio/torio bidezko datatze-sistema iraultzailea zergatik ez den Iruña-Veleian erabiltzen galdetzen du Bittorrek.

“… posible bada datatzea ehunka urtetako tartean gure arbasoen orain dela 40.000 urteko margoak, horren zaila ote den, horren garestia, ezinezkoa datatzea Iruña-Veleiako ditxosozko ostrakak, behingoz jakiteko/baztertzeko atzo goizean eginak diren edota gainean dituzten konkrezioek, patinek… zahardade handixeagoa bermatzen ote duten…” dio beste gauza batzuen artean.

Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiaz Hitzaldia Donostian, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta

Azaroaren 5etik 8ra bitartean egingo diren XXXIV. Etnografia Jardunaldien barruan izango da. Gazteleraz, antolatzaileek hala eskatuta.

  • Eguna eta ordua: azaroak 6, asteazkena, 19:30
  • Lekua: Kutxaren hitzaldi aretoa, Arrasate 12, Donostia
  • Hitzaldia: “¿Qué pasa en Iruña-Veleia?”
  • Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hemen gara berriro, laborategiko eta epaitegiko berrien zain

Egunon. Opor luze samarrak hartu ditu blogari honek. 2009ko maiatzean hasi ginen eta harrezkero etengabe jardun dugu auziaren gaineko gorabeherekin, baina atsedentxo bat ere ez zaigu gaizki etorri, aspaldi honetan berri gutxi dagoela profitatuz.

Dakizuenez, Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategiaren esku utzi zuen epaileak grafitoen analisia, eta sei hilabeteko epea eman zion. Laborategi honek 2012ko azaroan eraman zituen grafitoak Madrilera. Jakin dugunez, uda honetan beste sei hilabete eskatu ditu laborategiak analisiak burutzeko. Beraz, ez da ezer jakingo urte amaierara arte, gutxienez.

Zertarako hainbeste denbora?

Jakin dugunez, laborategiak zeramikan egindako grafitoak eraman ditu soilik, ez du hartu hezurrean edo adreiluan egindako pieza bakar bat ere, nahiz eta Aldundiaren eta Lurmenen  zerrendan hainbat egon. Esaterako, NIIFIIRTITI eta NIIPIIRTITI jartzen dutenak, edo YAVHII GIIVRII ATA, datatzen errazenak, lehenei C14 aplika dakiekeelako eta azkenari termoluniszentzia, freskoan egosita egoteak frogatzen duenaz gain. Gauzak ez du itxura onik.

12392-nefertitiNepertiti

medium

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin