“J grafikoaz” Van den Driessche-k Alicia Cantori erantzun

Réplica a Alicia Canto sobre la ‘J gráfica’ y ‘paleografía versus epigrafía’ du izenburua Koenraad Van den Driessche-k Alicia Canto Complutenseko irakasleari Ama Ata-n emandako erantzunak. Madrildarrak faltsutasunaren seinaletzat hartzen zituen grafitoetan agertzen diren “i longa” delakoak, J baten antza dutenak. Baina ugari dira horrelakoak epigrafia latinoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ostraketako puntuazioari buruzko sarrera Miguel Thomson-en eskutik

Zenbait Batzordekidek grafitoetan agertzen diren “komak” ezinezkotzat jo zituzten, eta beraz faltsutasunaren frogatzat. Iritzi honen aurkako sarrera bat bazuen jada Thomson-ek publikatua. Berriki, gehigarri bat argitaratu du Ama Atan “La puntuación en latín de época romana” izenburuaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Analitiken txostenak ostraka.mundua blogean

ostraka.mundua.com blogean orain arte egindako analitiken laburpen zehatza dator. Argitaratu diren txosten guztiak eskura daitezke. Arlo horretan izandako kaos sinestezinaz jabetzeko sarrera bikaina. Navarro txostenaz eta Erlaitzeko eta Iruña-Veleiako kasuei ematen zaien trataera ezberdinaz ere badihardu blogak. Milesker, Ostraka.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ostegun honetan jai

Datorren ostegunean, martxoak 19, San Jose Eguna dela eta, ez da egingo asteroko elkarretaratzea. Martxoaren 26an izango da hurrengoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gero eta jende gehiago osteguneroko bilkuretan

Atzo osteguneroko elkarretaratzea egin genuen Gasteizen, Diputazio Plazan. Hogeita hamar bat lagun bildu ginen pankartaren atzean. Gero, afari-bilera txoko batean. Ideia berriak sortu ziren eta egin daitekeen hainbat ekintza jarri zen mahai gainean. Jendea oso pozik eta animatuta.

martxoak12

Orriak banatu ziren kalean, ondorengo testuarekin: (egin klik ikusteko)

elkarret12

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Radio Vitoriak bakarrik eman du atzokoaren berri

Garbi dago gai honek kalanbrea ematen duela erredakzioetan. Ez dakigu zein hitz erabili: zentsura, ezikusi egitea, damnatio memoriae… kontua da ahalegin handiak egiten direla auzia hedabideetan ager ez dadin. Esku bateko hatzak aski dira azken lau urteetan  medio nagusietan argitaratu diren editorialak, zutabeak, elkarrizketak edo kronikak kontatzeko.  Iritzi-artikulu batzuk igaro dira, bai, bultzaka ibili ondoren sarritan.

Atzokoa adibide: hedabide guztietara bidali zen elkarretaratzearen berria. Radio Vitoria bakarrik agertu zen lekura; elkarrizketa bat grabatu zuen notizietan emateko. Ekitaldiaren ondoren bi argazki eta agiria bidali zitzaien medio guztiei: EITBko irrati eta telebistak, Onda Vasca, Noticias taldeko egunkariak, Gara, Berria, Correo, Diario Vasco… 25 hedabide denera.

Gaurko prentsan ez dugu hitz bakar bat aurkitu.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Kereila kentzeko eta ganorazko analisiak egiteko eskatu zaie biltzarkideei eta diputatuei

Hona hemen gaur goizeko 9ak aldera egindako elkarretaratzearen argazkiak eta biltzarkideei eta diputatuei banatutako agiria.

Diputazioan0225

BatzarNagusietan

Oharra: bihar, osteguna, ez da egingo asteroko elkarretaratzea.

SOS Iruña-Veleiaren eskaera Arabako Batzar Nagusietako talde politikoei

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Sei urte igaro dira gaia auzitegian sartu zenetik, eta oraindik instrukzio fasean jarraitzen du. Bitartean Lurmen S.L.ek 20 txosten aurkeztu ditu epaitegian, non hainbat herrialdetako adituek adierazten duten arkeologoen jarduera egokia izan dela edo/eta grafitoak benetakoak liratekeela.

Jasanezina da egoera, gure iritziz. Benetakoak izatera egundoko balio kulturala eta historikoa luketen materialak zakartegian bukatzeko arriskuan daude. Eliseo Gil Zubillaga, lehengo zuzendaria, zeinen gaitasuna, profesionaltasuna eta jatortasuna inork ez zuen ezbaian jartzen auzi negargarri hau sortu arte, infernua bizitzen ari da; grafitoen egiletzat seinalatu eta mediatikoki kondenatu dute, eta une honetan akusatuen aulkian esertzeko arriskuan dago.

Egoera honen aurrean, SOS Iruña-Veleiak zure talde politikoari auzia argitzeko asmo sendoa har dezala eskatzen dio, ondorengoa aginduz edo bultzatuz gobernutik zein oposiziotik:

1.- Diputazioak epaitegietan jarrita daukan kereila berehala kentzea.

2.- Benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten analisiak egitea agintzea, Europako prestigio handiko laborategietan.

3.- Analisien emaitzen arabera, Foru Aldundiaren 444/2008 foru-agindutik eratorritako jarduerak berrikustea edo berrestea (foru-agindua barne).

Auziak ez zuen arlo zientifikotik sekula irten behar grafitoen izaeraz ziurtasun osoa izan arte, eta orain ezinbestekoa da hasierako egoerara itzultzea. Eta gero, aspaldi eginak egon behar zuten analisiak egitea berme guztiekin.

SOS Iruña-Veleia

Petición de SOS Iruña-Veleia a los grupos políticos de las Juntas Generales de Àlava

La Diputación Foral de Álava, en una resolución adoptada en el otoño de 2008, declaró oficialmente falsos los llamados “grafitos excepcionales” (cerca de 400) hallados en el yacimiento de Iruña-Veleia durante las campañas de 2005 y 2006, y decidió retirar el derecho de excavación a la empresa Lurmen S.L., para posteriormente abrirle expediente sancionador y entablar procedimiento judicial contra varios de sus miembros y colaboradores.

Seis años después de su judicialización, el caso sigue todavía en fase de instrucción. Mientras, Lurmen S.L. ha aportado en los juzgados 20 informes en los que expertos de varios países abogan por la idoneidad de la praxis arqueológica y/o la autenticidad de los grafitos.

Consideramos que la situación es insostenible. Materiales que de resultar verdaderos serían de enorme valor cultural e histórico están en peligro de terminar en el vertedero. Eliseo Gil Zubillaga, anterior director, cuya competencia, profesionalidad y honestidad nadie había cuestionado hasta este desgraciado asunto, vive una situación dramática, condenado mediáticamente, señalado como autor de los grafitos y en riesgo de ser sentado en el banquillo de los acusados.

En vista de todo ello, SOS Iruña-Veleia pide a su grupo político que tanto desde el gobierno como desde la oposición se comprometa al esclarecimiento del asunto ordenando o impulsando lo siguiente:

1.- La retirada inmediata de la querella que la Diputación tiene interpuesta en los juzgados.

2.- La realización de análisis que determinen la autenticidad o la falsedad de los grafitos en laboratorios europeos de reconocido prestigio.

  1. Y en consecuencia con el resultado de las analíticas, revisar o confirmar las actuaciones derivadas de la orden foral 444/2008 (incluida la orden foral).

Es fundamental devolver el asunto al terreno científico, de donde nunca debió de salir antes de la obtención de certezas absolutas. Y acto seguido realizar los tan esperados análisis con toda clase de garantías.

SOS Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Elkarretaratzea Arabako Batzar Nagusien aurrean asteazken goizean

SOS Iruña-Veleiak deituta elkarretaratzea egingo da Arabako Batzar Nagusien aurrean, hileroko biltzar orokorra egiten dela profitatuz. Esan beharrik ez, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia dira  Iruña-Veleiaren arduradunak, eta gertatutakoaren errudun politikoak.

Lekua: Arabako Batzar Nagusiak (Vicente Goikoetxea Kalea).

Ordua: 08:45  (batzarra 9etan hasten da).

Pankartaren lemak: Arabako Diputazioa errudun. ¡Retira la querella!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Osteguneroko elkarretaratzea egin da aste honetan ere

Ostegunero bezala, jende multzo polita elkartu zen Arabako Diputazioaren aurrean. Dakizuenez, iluntzeko zortzietan dira bilkurak. Otsailaren 19ko argazkia.

otsailak19

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiako aditzei buruzko saiakera argitaratu du Mapi Alonsok

Mapi Alonso Fourcade-k (Hezkuntza Zientzietan Doktorea) I-Vko grafitoetan agertzen diren euskal aditzei buruzko saiakera argitaratu du academia.edu liburutegi digitalean. “Apuntes sobre el sistema verbal vasco. De la actualidad a las formas y funciones verbales documentadas en los grafitos en euskera de Iruña-Veleia” du izenburua. Aurkezpen hitzaurrea dakargu hona:

« En el origen fue el aspecto ». Esta es la frase con la que en este trabajo se resume el « núcleo duro » de las tesis de Lafon sobre el origen del actual sistema verbal vasco perifrástico. Estas tesis, reconstituidas a partir de su obra « Le systeme verbal basque au XVI siècle » y situadas en la problemática más general que plantean sobre la diferenciación y gramaticalización de los determinantes aspectuales, temporales y modales de la acción verbal, sirven de hilo conductor a la hora de abordar alguno de los interrogantes abiertos por la aparición en el yacimiento de Iruña-Veleia (Araba-Alava), entre las piezas escritas en lengua vasca, de un cierto número de formas verbales datadas arqueológicamente entre los siglos II-V ; algunas de las cuales forman parte de trozos de traducción de la oración del padrenuestro ¿Se trata de formas verbales que no guardan relación entre ellas o, po el contrario, dejan ver indicios que apuntan hacía la organización de un sistema? En este segundo caso ¿Permiten situar el momento evolutivo en el que se encontraría? ¿Confirman o contradicen las tesis de Lafon ?

image
13364. GIIVRII ` ` `ATA´´´ ZVTAN / RIIINV ` `IIISVS´´ TA / IIGIN BADI ZVR

Y, entre las reflexiones finales, una conclusion : « Pensar en un falsificador moderno, capaz de haber hilado tan fino como para utilizar las formas empleadas en el padrenuestro, al que además de todas las especialidades que hasta ahora se le han adjudicado, haya que añadirle tal dominio de los aspectos evolutivos del sistema verbal en general y del vasco en particular se nos antoja excesivo. Y esta conclusión a la que hemos llegado al final del trabajo, la de su autenticidad, no estaba en nuestro planteamiento inicial que, como en el caso de nuestro trabajo anterior sobre Veleia (2013), no tenían la intención de entrar en el tema de su posible falsificación. Sin embargo a diferencia del trabajo anterior en el que al analizar el texto de la pieza 16635 no encontrábamos la presencia de nada que, teniendo en cuenta el contexto de su producción, resultara “sospechoso”, en esta ocasión, sin embargo, el Traductor de Veleia, al que en la tercera parte hemos adjudicado la traducción del padrenuestro, ha dejado algo que no solamente no resulta sospechoso de modernidad, como habría sido la aparición de una forma de tipo izan bedi utilizada en la actualidad sino que, en nuestra opinión, va más allá al proporcionarnos con la utilización de las formas IZAN BETI y EGIN BEDI-Badi un indicio, en positivo, de su antigüedad.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina